#klasikogisakoak
Sortalde-Sartalde, erlijio diferente (kristau, musulman, judu), han-hemengo gizajendea lotuko lituzkeen zubi gisa ikusten zuen Bosnia Ivo Andritx idazleak. Nobela bikain bat eskaini zion Bosnia hari, "Zubi bat Drinaren gainean".

#klasikogisakoak @berria.eus

www.berria.eus/kultura/anal...
December 14, 2025 at 4:10 PM
Thomas Mann durduzatu zuen kontu bat: Goethe zeharo maitemindu omen zen, hirurogeita hamapiko urte zeuzkalarik, hemezortzi ere ez zeuzkan neskato batez (kasu, pedofilia).

Gertaera hori egon liteke "Herioa Venezian" eleberriaren muinean.

@berria.eus
#klasikogisakoak

www.berria.eus/kultura/hitz...
November 9, 2025 at 9:56 AM
Safok zer esan nahi zuen, edo guri gaur zer esaten digun, bietatik zein da garrantzitsuagoa?

Halako galderak sor ditzake duela 2.700 urteko poesia irakurtzeak.

Saforen "Poesia guztia", hilabete honetako #klasikogisakoak
@berria.eus

www.berria.eus/kultura/esan...
October 12, 2025 at 10:51 AM
Herriak ez zituen eskatuko agian, baina bueltan dira #klasikogisakoak☺️

Hasteko, XX. mendeko literaturako gailurretako bat: Proust eta "Denbora galduaren bila"

www.berria.eus/kultura/anal...

@berria.eus
Hain libre, hain malgu, hain ukigarri
Hasi gabe ezin buka. Lan-arropak bezti, erpurua goiti, osotoro esna. Edo lozorroa da Denbora galduaren bila abiatzeko modurik onena? «Goiz oheratu naiz luzaroan» dio, lehenik, izenik gabeko narratz...
www.berria.eus
September 14, 2025 at 11:11 AM
Uda garaian ere, arrazoiaren gainetik, pasioa jartzen da; buruaren gainetik gorputza. Erasmok egin zuen gauza berbera, XVI. mende hasieran.

"Eromenaren laudorioa", ikasturteko azken #klasikogisakoak @berria.eus

Irailera arte? 👋

www.berria.eus/kultura/bizi...
June 8, 2025 at 9:47 AM
"Jakintzaren arbola", selektibitatean "erortzen" zen eleberri aspergarri hori; nola irakurri selektibitaterik ere existitzen ez den garai batean:

www.berria.eus/kultura/bain...

Pio Barojaren libururik ezagunena, hilabete honetako #Klasikogisakoak atalean @berriaegunkaria.bsky.social
May 4, 2025 at 10:06 AM
✍️'Denboraren irekiera zalantzati bat', Aritz Galarragaren #KlasikoGisakoak zutabea. Irakurri osorik, hemen👇
www.berria.eus/kultu...
Denboraren irekiera zalantzati bat
Arratsalde atsegin batean, Ivan Dmitritx Txerviakov, epaitegietako funtzionario orobat atsegina, besaulki-patioko bigarren ilaran zegoen eserita, binokuluekin Cornevilleko kanpaiak operari so. Edo...
www.berria.eus
April 7, 2025 at 4:30 PM
Gaurko #klasikogisakoak -en osagarri, @carlotagurt.bsky.social -en zutabe hau:

"els contes no interessen. Jo diria que és just al revés; potser interessen menys perquè no se’n parla"

elpais.com/quadern/lite...
April 6, 2025 at 2:56 PM
Txekhov, Chéjov, Tchekhov... gauza batekin jartzen dira guztiak ados: inoizko ipuin egilerik onenetako bat dugu.

"Denboraren irekiera zalantzati bat", hilabete honetako #klasikogisakoak @berriaegunkaria.bsky.social

www.berria.eus/kultura/denb...
April 6, 2025 at 9:16 AM
Franz Biberkopf eta Berlin, eleberri koral eta mundutar batentzako bi protagonista.

Alfred Döblinen "Berlin Alexanderplatz", martxoko #klasikogisakoak

www.berria.eus/kultura/anal...

@berriaegunkaria.bsky.social
March 9, 2025 at 10:54 AM
✍️'Kontakizun nahaspilatu, eta agian, bidegabe hau', Aritz Galarragaren #KlasikoGisakoak zutabea, BERRIAn. Irakurri osorik, hemen👇
www.berria.eus/kultu...
Kontakizun nahaspilatu, eta agian, bidegabe hau
Aurore Dupinen seme Maurice eri zegoelako utzi zuten Paris grisa atzean eta egin zuten Mallorcarako bidaia, atseden, aire puru, ibilaldi bila. Frederic Chopin konpositorea ere, Dupinen maitale, ez...
www.berria.eus
February 10, 2025 at 2:00 PM
«Guztiok bidaiatzen dugu asti eta diru apur bat dugunean; edo ihes egiten dugu hobeki esanda».

"Negu batez Mallorcan" liburuan jaso zituen George Sandek uhartean bizi izandakoak.

Otsaileko #klasikogisakoak Berrian

www.berria.eus/kultura/anal...
February 9, 2025 at 10:32 AM
January 13, 2025 at 1:00 PM
Trump aipatzen da, Putin, Pedro Sanchez, baina giza gaizkia zertan den ezagutu nahi duenak aski du "Gailur ekaiztsuak" irakurri eta Heathcliff protagonista ezagutzea

"Maitasun, gorroto, mendeku istorio", hilabete honetako #Klasikogisakoak @berriaegunkaria.bsky.social

www.berria.eus/kultura/mait...
January 12, 2025 at 10:24 AM
Zer da hobeki, jakin, eta ezin ezer egin, edo jakituria gutxietsi, eta mendekua gauzatu ahal izan?

Hara hor Hamletek planteatzen digun dilemarik behinena.

"Koldarra al naiz?", hilabete honetako #klasikogisakoak @berriaegunkaria.bsky.social :

www.berria.eus/kultura/anal...
December 1, 2024 at 1:57 PM