Unai Fernandez de Betoño
banner
unaibetono.bsky.social
Unai Fernandez de Betoño
@unaibetono.bsky.social
EHUko hirigintza-irakaslea
Eztabaida bizia, atzo, Bermeoko bilgunean, etxebizitzaren korapiloaren inguruan: etxe hutsak, pisu turistikoak, babes publikoko erreserbak, borroka sozialak, guettizazio-arriskua, fiskalitatea...
Eskerrik asko parte hartu zenuten guztioi.
November 28, 2025 at 2:48 PM
Atzo goizeko Euskadi Irratiko Faktorian etxebizitza-eskaintzaz esandakoak.
November 20, 2025 at 9:18 AM
Etxebizitza desmerkantilizatu beharko genuke. Jabe handiei erraztasunak eman ordez, fiskalki zigortu beharko lirateke.

Besteak beste, hori esan dut ETB1eko "11 Entzuteko" programarako egindako elkarrizketa laburrean.
November 5, 2025 at 10:01 PM
Gaur, arratsaldeko 18:00etan, "Etxearen korapiloa nola askatu" liburuaren aurkezpena, Donostian, Arkitektoen Elkargoan, Oihana Santolaria arkitektoarekin batera.

www.coavnss.org/ekitaldia/li...
October 30, 2025 at 8:15 AM
📝Hego Euskal Herriko etxebizitza-politika iraultzeko beharraz idatzi dut Alkartasuna Fundazioaren aldizkariaren 78. zenbakian.

www.euskoalkartasuna.eus/wp-content/u...
October 29, 2025 at 9:21 AM
Plazer bat, Desazkunde Turistikoaren Aldeko Topaketako atzoko mahai-inguruan parte hartu izana, Ainhize Butron (Alda) Isa Pac (Altza XXI) eta Nerea Azkonarekin (EHko Etxeb. Sindik. Sarea) batera.

Pisu turistikoak etxebizitza-lurzorutik zoru tertziariora eramateko beharra azaldu nuen.
October 25, 2025 at 6:49 PM
18 milioi euro publiko sustatzaile batentzat, jada kontratuz egin behar zuena egin dezan. "Kolaborazio publiko-pribatua" esaten diote.
www.naiz.eus/eu/info/noti...
October 14, 2025 at 10:59 AM
✍️ Alokairu (eraikitzaileentzako) eskuragarriaz idatzi dut gaurko GARAn:
www.naiz.eus/eu/info/noti...
October 13, 2025 at 8:52 PM
🎙️Etxebizitzaren korapiloa askatzeko neurriez hitz egin nuen atzo, Bizkaia Irratian.

Eskerrik asko Gontzal Galan kazetariari, aukeragatik!

Elkarrizketa osoa entzuteko: bizkaiairratia.eus/podcast/unai...
October 10, 2025 at 3:42 PM
Plazer bat izan zen atzo "Etxearen korapiloa nola askatu" liburua Getxoko Bilgunean aurkeztea. Galdera eta iruzkin interesgarri mordo bat egin zuten bertan egon zirenek. Eskerrik asko EH Bildu Getxoko talde osoari!!
October 1, 2025 at 2:40 PM
Gustu baduzue, "Etxearen korapiloa nola askatu. Etxebizitza-politika justurako gakoak" (@ueu-orokorra.bsky.social & Ipar Hegoa Fundazioa) liburua aurkeztuko dugu ostegunean, Iratxe Delgadok (@labekintzasoziala.bsky.social) eta biok.

📰 Irailaren 11n
⏰ Goizeko 11:00etan
🏠 Izaskun Arrue Kulturgunean
September 5, 2025 at 7:38 AM
📕Oso pozik: "Etxearen korapiloa nola askatu. Etxebizitza-politika justurako gakoak" nire liburu berria atera berri da!

Oso eskertuta @iparhegoafund.bsky.social eta @ueu-orokorra.bsky.social-rekin, argitalpenagatik.

Gaurtik aurrera liburu-dendetan. Aurkezpena, irailean!

www.ueu.eus/argitaletxea...
July 22, 2025 at 6:32 AM
📝EAJ eta PSEren Jaurlaritzak zazpigarren aldiz jarriko du salmentan azalera-eskubidean egindako etxeen lurzoru publikoa.
Zazpigarren pribatizazioa, gure parke publikoa deskapitalizatzen duena.
Gaurko GARAn azaldu dut. 👇
www.naiz.eus/eu/info/noti...
July 21, 2025 at 8:23 AM
Fernandez Galianoren harrokeria: onartzen du, plural maiestatikoz mozorrotuta, 40 urtetan bakarrik arduratu dela etxebizitzaren estetikaz eta teknikaz, baina berdin-berdin ausartzen da orain etxebizitza-politikaz ere pontifikatzera.
July 16, 2025 at 8:49 AM
📝"Etxebizitzaren arazoa neoliberalismotik konpondu?" artikulua, Ipar Hegoa Fundazioaren webgunean:

www.iparhegoa.eus/azterketak/i...
July 10, 2025 at 4:35 PM
Leire Narbaizaren "Etxea", Argian.
June 7, 2025 at 11:29 AM
Adreilu-burbuilan notariook ez zenuten fitsik ere esan klausula abusiboez.
May 18, 2025 at 9:46 AM
Amerika kolonizatzeko bi hirigintza-ereduak, Alfredo Bryce Etxenikeren arabera.
May 10, 2025 at 5:35 PM
✍️"Etxebizitza EAEn. Politika benetan publikoaren beharra" artikulua, GALDE aldizkariaren azken zenbakian.

Etxebizitzari buruzko dossier monografiko osoa: drive.google.com/file/d/1azg6...
April 29, 2025 at 3:01 PM
Tu fondo buitre de confianza, Blackstone, en la puja por controlar parte de TikTok.
April 5, 2025 at 4:20 PM
Ni de izquierdas ni de derechas 😂😂
March 23, 2025 at 10:07 AM
Euskal Y-aren 1997ko Azterlan Informatiboan PAET moduko bat planteatzen zuten Salburuan (planoan, "bidaiarien eta merkantzien aldageltokia" deitu zioten).

28 urte ondoren oraindik ez dakigu zer demonio gertatuko den merkantziekin Gasteiz zeharkatzerakoan.
February 28, 2025 at 4:57 PM
Olarizuko labirintoa dagoeneko ikusten da airetik.
February 24, 2025 at 4:25 PM
Otsaileko soziometroa.
Etxebizitzaren gaia adreilu-burbuilaren eztandaren ondorengo kezka mailara gerturatzen ari da.
Jada osasunak baino gehiago kezkatzen du.
February 15, 2025 at 3:21 PM
2025erako Jaurlaritzaren etxebizitza-programaren aurrekontua historiako altuena da: 290 milioi euro.
February 14, 2025 at 9:38 AM