Irutxuloko Hitza
banner
irutxulo.bsky.social
Irutxuloko Hitza
@irutxulo.bsky.social
Irutxuloko Hitza astekariaren webguneko azken orduko albisteak.

https://irutxulo.hitza.eus/
Gutuna | 'Udaltzaingoaren estatistikek ezkutatzen dutena', Ximon Aramburu, Kontseilu Sozialistako kidea.
Udaltzaingoaren estatistikek ezkutatzen dutena
Badira erabaki politikoak isilean hartzen direnak, eta badira zarata handiz iragartzen direnak. Donostiako Udalak delituen jatorria publikoki zabaltzeko hartu duen […]
irutxulo.hitza.eus
February 12, 2026 at 7:00 PM
Lan baldintza eskasak salatzeko asmoz, martxoan lanuzteak egingo dituztela iragarri dute erraustegiko langileek; aurrerapausorik ez bada, ez dute baztertzen grebarako aukera.
Zubietako erraustegiko langileek ez dute greba baztertzen
Martxoan lanuzteak egingo dituztela iragarri dute erraustegiko langileek; aurrerapausorik ez bada, ez dute baztertzen grebarako aukera.
irutxulo.hitza.eus
February 12, 2026 at 6:01 PM
Lau urteko espetxe zigorra ezarri diote gizon bati, 2024an Groseko Katalunia plazako aparkalekuan emakume bat bortxatzeagatik.
Lau urteko espetxe zigorra ezarri diote gizon bati, Donostian emakume bat bortxatzeagatik
Gipuzkoako Auzitegiak lau urteko espetxe zigorra ezarri dio 2024ko irailean Groseko Katalunia plazako aparkalekuan emakume bat bortxatu zuen gizonari.
irutxulo.hitza.eus
February 12, 2026 at 5:02 PM
Biotech Foods enpresa polemikoaren planta bisitatu du Insaustik, Eskusaitzetako poligonoan. EHNE nekazarien sindikatuak eta beste hainbat gizarte eragilek kritikatu egin zuten laborategiko haragia egingo duen Europako fabrikarik handienaren sorrera.
Biotech Foods haragi sintetikoaren laborategia bisitatu du Insaustik
Jon Insaustik Biotech Foods enpresan izan da gaur, hiriak dituen erronka ekonomikoen inguruan hitz egiteko aprobetxatuz. Sustapen ekonomikoa bere agenda politikoaren […]
irutxulo.hitza.eus
February 12, 2026 at 4:04 PM
Parte Zaharreko Ekain Arte Lanak galeriak Arantxa Gereño artista donostiarraren paper lan piktorikoan sortutako Tempoan bilduma aurkeztu du gaur.
Musikaren erritmoan margoturiko obra aurkeztu du Arantxa Gereñok
Parte Zaharreko Ekain Arte Lanak galeriak Arantxa Gereño artista donostiarraren paper lan piktorikoan sortutako Tempoan bilduma aurkezten dute. Erakusketa honetan, […]
irutxulo.hitza.eus
February 12, 2026 at 3:02 PM
Snowboardcross probako finaletik kanpo geratu dira biak. Egibar lurrera bota dute final-laurdenetan, eta Romero final-zortzirenetan kanporatu dute.
Lucas Egibar eta Alvaro Romero Olinpiar Jokoetatik kanpo gelditu dira
Snowboardcross probako finaletik kanpo geratu dira biak. Egibar lurrera bota dute final-laurdenetan, eta Romero final-zortzirenetan kanporatu dute.
irutxulo.hitza.eus
February 12, 2026 at 2:15 PM
Bergarako Udalak eta Olaso Dorrea Fundazioak Miguel Castells ibilbide luzeko abokatuari emango diote aurtengo Monzon-Ganuza, Euskal Utopikoei Saria.
Miguel Castellsek jasoko du Monzon-Ganuza saria
Bergarako Udalak eta Olaso Dorrea Fundazioak asteazkenean eman zuten 2026ko Monzon-Ganuza, Euskal Utopikoei Sariaren irabazlearen berri: Miguel Castells Artetxe (Busturia, […]
irutxulo.hitza.eus
February 12, 2026 at 1:01 PM
🎉 Astebururako plan bila Donostian?

Kontzertuak, zinema, inauteriak, azken kaldereroak eta inude eta artzainak... askotariko planak egin ditzakezu asteburu honetan hirian.
Astebururako plan bila Donostian?
Zer plan astebururako Donostian? Gure agendan kultur eta aisialdi ekitaldi aukeraketa zabala aurkituko duzu, eta horrez gain, egun bakoitzeko proposamen bat egingo dizugu jarraian.
irutxulo.hitza.eus
February 12, 2026 at 12:01 PM
Eskiatzaile donostiarra elkarrizketatu du 'Berria' egunkariak, eta prest dago Italiako Neguko Olinpiar Jokoetan parte hartzeko.
Arrieta Rodriguezek hogei onenen artean sailkatzea du helburu
Eskiatzaile donostiarra elkarrizketatu du 'Berria' egunkariak, eta prest dago Italiako Neguko Olinpiar Jokoetan parte hartzeko.
irutxulo.hitza.eus
February 12, 2026 at 11:00 AM
Hiru talde eta musika jartzaile bat. Erritmo oneko menua prestatu dute Ibaetako jaietarako. Martxoaren 7an izango da.
Ibaetako jaietako emanaldiak iragarri dituzte
Hiru talde eta musika jartzaile bat. Erritmo oneko menua prestatu dute Ibaetako jaietarako. Martxoaren 7an izango da.
irutxulo.hitza.eus
February 12, 2026 at 10:30 AM
Santomasak, sansebastianak, Santa Ageda bezpera, kaldereroak eta inude eta artzainak pasatuta, hemen daude neguko azken jaiak: inauteriak. Gaurtik hilaren 28ra, askotariko jai jarduerak egingo dituzte Donostian.
Inauterietan murgilduko da Donostia gaurtik aurrera
Santomasak, sansebastianak, Santa Ageda bezpera, kaldereroak eta inude eta artzainak pasatuta, hemen daude neguko azken jaiak: inauteriak.
irutxulo.hitza.eus
February 12, 2026 at 10:00 AM
Ahal Duguk alkatearen premiazko agerraldia eskatu du, udalak atxilotutako pertsonen jatorriari buruzko datua zabaltzeko hartu duen erabakia azal dezan.
Ahal Duguk udalbatzarrera deitu du alkatea, atxilotuen jatorriari buruzko polemikagatik
Ahal Duguk Donostiako alkate Jon Insaustiren premiazko agerraldia eskatu du, udalak atxilotutako pertsonen jatorriari buruzko datua zabaltzeko hartu duen erabakia azal dezan osoko bilkuran.
irutxulo.hitza.eus
February 12, 2026 at 9:30 AM
Kronika | Finala pixka bat gertuago dauka Realak

Athletic mendean hartuta, abantaila hartu dute txuri-urdinek kopako finalerdietan. Gertuago dute Sevillako finala, baina martxoaren 4an beste hil ala biziko neurketa bat jokatu beharko dute aurretik.
Finala pixka bat gertuago dauka Realak
Espainiako Kopako finalerdietako joanekoa jokatu zuen asteazken gauean Realak, baita irabazi ere.
irutxulo.hitza.eus
February 12, 2026 at 8:59 AM
🎁 Parte hartu IRUTXULOKO HITZAko zozketetan!

HITZAKIDE bazara, parte hartu eta irabazi 🙌
Eta ez bazara… ikusi zer abantaila dituen izateak 👀

👉 Ez galdu aukera!
irutxulo.hitza.eus/h...
#IrutxulokoHitza #Hitzakide #Zozketak
February 12, 2026 at 8:30 AM
Gutuna | 'Udaltzaingoaren estatistikek ezkutatzen dutena', Ximon Aramburu, Kontseilu Sozialistako kidea. @kontseilua_don

irutxulo.hitza.eus/g...
February 12, 2026 at 8:01 AM
Lotune berri bat egingo dute AP-8an, Galarreta parean, Donostiako konexioak hobetzeko. Bi urteko epean egitea aurreikusi du aldundiak.
Lotune berri bat egingo dute AP-8an, Donostiako konexioak hobetzeko
Donostia inguruko zirkulazio konexioak hobetzeko asmoz, Gipuzkoako Foru Aldundiak iragarri du lotune berri bat eraikiko duela AP-8an; zehazki, Galarreta parean, Hernanin.
irutxulo.hitza.eus
February 11, 2026 at 6:00 PM
CCOO sindikatuak Gipuzkoako Aldundiaren 2024ko urriko lan deialdi baten kontra egin zuen. Administrazio orokorrerako 34 teknikari hautatzeko prozesuan, lanpostu guztiei C2 maila eskatzea “gehiegizkoa” zela argudiatu zuen.
Aldundiak administrariei C2 maila eskatzea «gehiegizkoa» dela dio Donostiako auzitegi batek
Sententziaren arabera, aldundiak ezarritako euskara eskakizunak "era bidegabean" gainditzen du legeak ezarritako derrigortasun indizea.
irutxulo.hitza.eus
February 11, 2026 at 5:00 PM
Udal gobernuak hemendik aurrera Barrutian zein urrats egingo dituen galdegingo diote Jon Insausti alkateari, arratsaldeko batzarrean.
Ekialdeko Barrutiarentzat «urte galdua» izan dela deitoratu du EH Bilduk
Udal gobernuak hemendik aurrera Barrutian zein urrats egingo dituen galdegingo diote Jon Insausti alkateari, arratsaldeko batzarrean.
irutxulo.hitza.eus
February 11, 2026 at 4:02 PM
Donostia eta Pasaia lotzen dituen Talaia bidea moztu dute, Kutraiako begiratokitik metro batzuetara lur jausi bat gertatu delako.
Talaia bidea moztu dute, lur jausi baten ondorioz
Donostia eta Pasaia lotzen dituen Talaia bidea moztu dute, Kutraiako begiratokitik metro batzuetara lur jausi bat gertatu delako.
irutxulo.hitza.eus
February 11, 2026 at 3:01 PM
Agerraldi bateratua egin dute gaur Jaurlaritzako eta Espainiako Gobernuko ordezkariek Txomiñenean, Martuteneko eta Zubietako kartzelen etorkizunaren inguruan. Aurreratu dutenez, “maiatza eta ekaina bitartean” eramango dituzte egungo presoak Zubietara.
Data berria du Zubietako kartzelak: «Maiatza edo ekaina»
Agerraldi bateratua egin dute gaur Eusko Jaurlaritzako eta Espainiako Gobernuko ordezkariek Txomiñenean, Martuteneko eta Zubietako kartzelen etorkizunaren inguruan. Aurreratu dutenez, […]
irutxulo.hitza.eus
February 11, 2026 at 2:01 PM
Donostiako Udaleko Babes Zibilak jakinarazi duenez, abisu horia ezarri dute gaur itsasaldeko arriskuagatik, eta laranja ezarriko dute bihar, arrazoi berberarengatik.
Itsasaldeko arriskuagatik, abisu horia ezarri dute
Donostiako Udaleko Babes Zibilak jakinarazi duenez, abisu horia ezarri dute gaur itsasaldeko arriskuagatik, eta laranja ezarriko dute bihar.
irutxulo.hitza.eus
February 11, 2026 at 1:30 PM
Dbuseko langileek salatu dute konpainiak bidaiari kopuruan errekor historikoa lortu duen bitartean, plantilla “aspalditik gainezka” dagoela.
Dbuseko langileek lan baldintza desegokiak salatu dituzte
Dbuseko langileek salatu dute konpainiak bidaiari kopuruan errekor historikoa lortu duen bitartean, plantilla “aspalditik gainezka” dagoela.
irutxulo.hitza.eus
February 11, 2026 at 1:02 PM
Asteburuko inauterien ekitaldiak direla eta, zerbitzuetan aldaketak egin ditu Dbusek, ostiraletik hasita igandera arte.
Dbusen zerbitzu bereziak eta aldaketak, inauteriengatik
Asteburuko inauterien ekitaldiak direla eta, zerbitzuetan aldaketak egin ditu Dbusek, ostiraletik hasita igandera arte.
irutxulo.hitza.eus
February 11, 2026 at 12:01 PM
Martxoaren 1ean egingo dute 36. Lilatoia, eta Donostiako Atletiko klub antolatzaileak aurtengo kamiseta aurkeztu du dagoeneko. Lasterketako izen ematea irekita dago.
36. Lilatoiak badu bere kamiseta
Martxoaren 1ean egingo dute 36. Lilatoia, eta Donostiako Atletiko klub antolatzaileak aurtengo kamiseta aurkeztu du dagoeneko.
irutxulo.hitza.eus
February 11, 2026 at 11:30 AM
Denboraldiko hirugarren derbia jokatuko dute gaur Realak eta Athleticek. Oso bestelakoa izango da, ligako bi neurketekin alderatuta.
Realak lehen errondan bete nahi du kopa
Txuri-urdinen eta Athleticen arteko finalerdietako joanekoa jokatuko dute gaur, San Mamesen (21:00). Derbi desberdina izango da.
irutxulo.hitza.eus
February 11, 2026 at 11:00 AM