Zinea
banner
zinea-eus.bsky.social
Zinea
@zinea-eus.bsky.social
Zinemari buruzko euskarazko hedabide digitala.

Euskal pantailaren gunea ere bagara.

🔗 www.zinea.eus

📩 info@zinea.eus
Pinned
Ez duzu euskal zinemaren sektoreak mugitzen duen informaziorik galdu nahi?

📥Gure buletinaren bidez #ZINEA-n jasotako albiste, elkarrizketa, erreportaje eta fitxa interesgarrienak bidaliko dizkizugu.

📅Noiz? Hilabete amaieran.
www.zinea.eus/newsle...
NEWSLETTER
.   Sarean nabigatzeko ohitura gutxi duzu? Denbora falta duzu egunerokoan informazio edukiak bilatu eta irakurtzeko? Ala, besterik gabe, ez duzu euskal zinemaren sektoreak mugitzen duen informaziorik galdu nahi? EMAN IZENA GURE NEWSLETTERREAN! Buletin honen bidez, Zinea albistarian eta Ganbara datu-basean
www.zinea.eus
#Salitre filma errodatzen ari da Norma Vila bilbotarra.

👥 Haizea Carneros eta Nagore Aranburu dira ama-alaben arteko drama intimoaren eta izugarrikeria psikologiko eta fisikoaren arteko kontakizun beldurgarri honen protagonistak.
‘Salitre’ filma errodatzen ari da Norma Vila zuzendari bilbotarra
Haizea Carneros (Ilargi Guztiak) eta Nagore Aranburu (Maspalomas, Los Domingos, Querer…) dira ama-alaben arteko drama intimoaren eta izugarrikeria psikologiko eta fisikoaren arteko kontakizun beldurgarri honen protagonistak. Abenduan zehar luzatuko dira errodatze-lanak. Norma Vila zinemagile bilbotarrak bere lehen film luzearen errodatze lanei ekin die, Bilbon, Arrigorriagan,
www.zinea.eus
December 3, 2025 at 7:35 PM
#Estreinaldiak | Azaroak 28

🎞️ Zootopia 2
🎬 Jared Bush, Byron Howard
ℹ️ Judy eta Nick Zootopiara ugaztunen metropolia hankaz gora jartzen duen narrasti misteriotsu baten pista jarraitzen ari dira. Kasua konpontzera hiriko aldirietara joango dira.
Estreinaldiak: AZAROAK 28
Llámame Sinsorga (Marta Gómez, Paula Iglesias) Dokumentala | Feminismoa Bi kazetari transgresorek aspaldian itxitako emaztegai soinekoak egiten zituen atelier bat alokatuko du, hiriko lehen kultur zentro feminista bilakatzeko asmoarekin. Zer gertatuko litzateke berrikuntza lan guztiak emakumeekin bakarrik egin nahiko balituzte? Genero-arauak desafiatzen dituzten bost emakumeren ibilbidea jarraituko du filmak. Bilboko eraikin
www.zinea.eus
December 3, 2025 at 5:55 PM
FICViña – Viña del Marreko (Txile) Nazioarteko Zinemaldiaren osagarri gisa, euskal zine zikloa egingo dute ere, tokiko udalaren, EAEren Txileko Ordezkaritzaren eta Etxepare Euskal Institutuaren lankidetzari esker.

📅 Abenduaren 3tik 17ra bitartean.
Euskal Zinemaren zikloa, Txilen
FICViña - Viña del Marreko (Txile) Nazioarteko Zinemaldiaren osagarri gisa, euskal zine zikloa egingo dute ere, tokiko udalaren, EAEren Txileko Ordezkaritzaren eta Etxepare Euskal Institutuaren lankidetzari esker. Abenduaren 3tik 17ra bitartean egingo dituzte saioak. Errioxa Jauregiko Aldo Francia aterpea izango da emanaldien aterpe, eta euskal
www.zinea.eus
December 3, 2025 at 4:15 PM
Abenduaren 2tik 4ra bitartean ospatuko da euskal kultura eta zinema AEBen bihotzera eramatea helburu duen NYC Basque Film Festival jaialdia.

📽️ Hiru film proiektatuko dituzte: #RobotDreams (2023), #Bizkarsoro (2023) eta #LosWilliams (2024).
NYC Basque Film Festival jaialdia ospatzen ari dira egunotan
Abenduaren 2tik 4ra bitartean ospatuko da euskal kultura eta zinema Nueva York hiriko bihotzera eramatea helburu duen NYC Basque Film Festival jaialdia. Hiru film proiektatuko dituzte: Robot dreams (Pablo Berger, 2023), Bizkarsoro (Josu Martinez, 2023) eta Los Williams (Raúl De la Fuente, 2024). Etxepare
www.zinea.eus
December 3, 2025 at 2:35 PM
Mikel Urdangarin musikari eta kantariak Mendi Film Jaialdian estreinatuko du #Itsasora film dokumentala.

🎬 Zornotzarrak obraren egiletza osoa hartu du bere gain: gidoia idatzi du, zinta zuzendu eta jatorrizko soinu-bandaren konposizioan parte hartu du.
Mikel Urdangarinek ‘Itsasora’ dokumentala estreinatuko du abenduaren 5ean
Mikel Urdangarin musikari eta kantariak Mendi Film Jaialdian estreinatuko du Itsasora film dokumentala, datorren abenduaren 5ean. Zornotzarrak obraren egiletza osoa hartu du bere gain: gidoia idatzi du, zinta zuzendu eta jatorrizko soinu-bandaren konposizioan parte hartu du. "Itsasoa ez da eszenatoki bat, ispilu bat baizik";
www.zinea.eus
December 3, 2025 at 12:55 PM
#Kritika | 'FLORES PARA ANTONIO'

"Armairu ugaritik -emakume, bollera, ijito…- atera izanagatik, bazuen oraindik apurtu beharreko estigma bat: isiltasunarena. Bada, egin duen ariketa eskuzabala aitortu besterik ezin zaio egin Alba Floresi".
‘FLORES PARA ANTONIO’: Lore sorta bat aitari
Zuzendariak: Elena Molina, Isaki Lacuesta Urtea: 2025 Herrialdea: Espainia Edozein adierazpen artistiko bezala, emozioen katalizadore aproposa da zinema. Zer esanik ez dolu prozesu batean, non, galerak, hutsunea eta mina prozesatzeko heldulekua eskaintzeaz gain, subjektuak oroitzeko tresna ere bilaka daitekeen. Hain zuzen ere, ezaugarri horien guztien batura da FLORES
www.zinea.eus
December 3, 2025 at 11:15 AM
Etxeparen Insitituaren zinema-arloko sortzaileak eta eragileak nazioartekotzeko bidaia-poltsetarako dirulaguntzen deialdia zabalik da oraindik.

💰 2025 osoan zehar egin diren edo egingo diren nazioarteko zinemaldietako parte-hartzeak babestuko dira.
Abian da zinema arloko sortzaileak eta eragileak nazioartekotzeko deialdia
Euskararen eremu geografikotik kanpo, zinema-arloko sortzaileak eta eragileak nazioartekotzeko bidaia-poltsetarako dirulaguntzen deialdia argitaratu du Etxepare Euskal Institutuak.  2025 osoan zehar egin diren edo egingo diren nazioarteko zinemaldietako parte-hartzeak babestuko da, abenduaren 31ra bitartean edo zuzkidura amaitu arte. Euskal Herritik kanpo euskal kultur eta sormenaren posizionamendua indartu,
www.zinea.eus
December 3, 2025 at 9:30 AM
#Estreinaldiak | Azaroak 28
🎞️ The Voice of Hind Rajab
🎬 Kaouther Ben Hania
ℹ️ 2024ko urtarrilaren 29a. 6 urteko neskato bat auto batean harrapatuta dago Gazan. Telefonoan mantentzen saiatuko dira, anbulantzia bat bidaltzeko ahaleginak egin bitartean.
Estreinaldiak: AZAROAK 28
Llámame Sinsorga (Marta Gómez, Paula Iglesias) Dokumentala | Feminismoa Bi kazetari transgresorek aspaldian itxitako emaztegai soinekoak egiten zituen atelier bat alokatuko du, hiriko lehen kultur zentro feminista bilakatzeko asmoarekin. Zer gertatuko litzateke berrikuntza lan guztiak emakumeekin bakarrik egin nahiko balituzte? Genero-arauak desafiatzen dituzten bost emakumeren ibilbidea jarraituko du filmak. Bilboko eraikin
www.zinea.eus
December 3, 2025 at 7:55 AM
#Kritika | ‘LURDES IRIONDO, EZ GERA ALFERRIK PASAKO'

"Abeslariaren kantaera indartsuan sostengatuta, euskaldunok propio ezkutatu eta isildu diogun ahotsa biziberrituko du, ozen, haren heriotzaren 20. urteurrenena ospatuko den honetan".
✍️ @andermakazaga
#Kritika | ‘LURDES IRIONDO, EZ GERA ALFERRIK PASAKO’: Diskoetan harrapatutako ahotsa
"Euskal Herriaren nobia”, “Joan Baez euskalduna” eta “Ez Dok Amairuren musa” deitu izan zaio Lurdes Iriondori. Berari buruz hitz egiten ala idazten denean, oraindik ere aipatzen dira termino hauek. Garai baten oihartzun direnak, kalterik egiten ez duten klitxe vintage batzuk balira bezala. Baina, as
youtu.be
December 2, 2025 at 7:35 PM
#Estreinaldiak | Azaroak 28

🎞️ Wake Up Dead Man: A Knives Out Mysteryaka
🎬 Rian Johnson

ℹ️ Knives Out sagaren hirugarren atala. Daniel Craigek antzeztutako detektibe zolia izango du berriro protagonista.
Estreinaldiak: AZAROAK 28
Llámame Sinsorga (Marta Gómez, Paula Iglesias) Dokumentala | Feminismoa Bi kazetari transgresorek aspaldian itxitako emaztegai soinekoak egiten zituen atelier bat alokatuko du, hiriko lehen kultur zentro feminista bilakatzeko asmoarekin. Zer gertatuko litzateke berrikuntza lan guztiak emakumeekin bakarrik egin nahiko balituzte? Genero-arauak desafiatzen dituzten bost emakumeren ibilbidea jarraituko du filmak. Bilboko eraikin
www.zinea.eus
December 2, 2025 at 5:55 PM
Jakin duzue? Zazpi Feroz Sari eskura ditzake #Maspalomas filmak; aldiz, #LosDomingos|ek bederatzi.

📅 2026ko urtarrilaren 26an egingo da ekitaldia, Pontevedran.
7 Feroz Sari irabaz ditzake 'Maspalomas' filmak; 9 aldiz, 'Los domingos'-ek
Aitor Arregik eta Jose Mari Goenagak euskaraz zuzendutako lana eta 73. Donostia Zinemaldiko Urrezko Maskorraren irabazlea faborito nagusien artean daude. 2026ko urtarrilaren 26an egingo da ekitaldia, Pontevedran. Espainiako Zinema Berriemaileen Elkarteak banatzen dituen Feroz sarien 2026ko ekitaldia urtarrilaren 24an egingo
www.zinea.eus
December 2, 2025 at 4:15 PM
‘Intimitatearen Koordinaziorako Sarrera Ikus-entzunezkoetan’ izenpean, fikzioen eduki intimoa modu seguru eta sortzailean jorratzea ahalbidetzen duten praktiketan sakontzeko saioa eskainiko du @HemenHere|k abenduaren 13an.

❗️ Inskripzioa zabalik!
Intimitatearen koordinazioan sakontzeko saioa, (H)emen Elkartearen eskutik
‘Intimitatearen Koordinaziorako Sarrera Ikus-entzunezkoetan’ izenpean, fikzioen eduki intimoa modu seguru eta sortzailean jorratzea ahalbidetzen duten praktiketan sakontzeko saioa eskainiko du (H)emen Elkarteak, datorren abenduaren 13an. Graziela Doniz (IntimAct) bazkidea arituko da bideratzaile lanetan. Ikus-entzunezkoen arloko ikasle eta profesionalei zuzenduta (zuzendaritza, interpretazioa, ekoizpena, gidoia, argazki-zuzendaritza...), intimitatearen
www.zinea.eus
December 2, 2025 at 2:35 PM
Errenteriako Udalaren eta Ozzinema zineklubaren elkarlanaren emaitza, Errenteriako Giza Eskubideen Zinema Dokumentalaren Jaialdia ospatuko dute hilaren 9tik 14ra.

💬 Zinema, gogoeta kritikorako tresna bilakatuko du hitzorduak laugarrenez.
Aurkeztu dute Errenteriako Zinema Dokumentalaren eta Giza Eskubideen IV. Jaialdia
Errenteriako Udalaren eta Ozzinema zineklubaren elkarlanaren emaitza, Errenteriako Giza Eskubideen Zinema Dokumentalaren Jaialdia ospatuko dute hilaren 9tik 14ra. Zinema, gogoeta kritikorako tresna bilakatuko du hitzorduak laugarrenez. Iaz hartutako bide berriari jarraika, abenduan ospatuko dute aurten ere Errenteriako Zinema Dokumentalaren eta Giza Eskubideen Jaialdia. Hain
www.zinea.eus
December 2, 2025 at 12:55 PM
. @PantailakEusk egitasmoak sustaturiko #UrakEginenDuBide filma gaur pantailaratuko dute Leitzako Herri Aretoan. Aldiz, bihar, abenduaren 3an, Azpeitiko Basazabal Jauregian izango da ikusgai.

🗣️ Biek ala biek solasaldia izango dute ostean.
‘Urak Eginen du Bide’ dokumentala, Leitzan eta Azpeitian ikusgai
Pantailak Euskaraz egitasmoak sustaturiko filma gaur bertan pantailaratuko dute Leitzako Herri Aretoan, 18:00etan. Aldiz, bihar, abenduaren 3an, Azpeitiko Basazabal Jauregian izango da ikusgai, 18:30tik aurrera. Biek ala biek solasaldia izango dute ostean. Euskarak pantailetan eta ikus-entzunezkoen munduan bizi duen egoera, honek euskararen normalizazio prozesuan duen
www.zinea.eus
December 2, 2025 at 11:15 AM
2026ko urriaren 15etik 22ra ospatuko den Film Sozialak, Zinema Ikusezinaren Nazioarteko Jaialdiko antolatzaileek ekin diote ikuspegi soziala lantzen duten filmen bilaketari.

📆 Maiatzaren 1era arte izango dute sortzaileek beren lanak bidaltzeko aukera.
Zabaldu dute 18. Zinema Ikusezina Jaialdira filmak aurkezteko epea 
2026ko urriaren 15etik 22ra ospatuko den Film Sozialak, Zinema Ikusezinaren Nazioarteko Jaialdiko antolatzaileek abenduaren 1arekin ekin diote ikuspegi soziala lantzen duten filmen bilaketari. Maiatzaren 1era arte izango dute sortzaileek beren lanak bidaltzeko aukera. KCD GGKek – Cultura, Comunicación y Desarrollo elkartearen ekimena da Bilboko Film Sozialak,
www.zinea.eus
December 2, 2025 at 9:35 AM
#Estreinaldiak | Azaroak 28

🎞️ Flores para Antonio
🎬 Elena Molina, Isaki Lacuesta

ℹ️ Alba Floresek bilaketa bati ekingo dio: nor izan zen benetan bere aita, musikari mitikoa, berak 8 urte zituela hil zena? Aita Antonio Flores da.
Estreinaldiak: AZAROAK 28
Llámame Sinsorga (Marta Gómez, Paula Iglesias) Dokumentala | Feminismoa Bi kazetari transgresorek aspaldian itxitako emaztegai soinekoak egiten zituen atelier bat alokatuko du, hiriko lehen kultur zentro feminista bilakatzeko asmoarekin. Zer gertatuko litzateke berrikuntza lan guztiak emakumeekin bakarrik egin nahiko balituzte? Genero-arauak desafiatzen dituzten bost emakumeren ibilbidea jarraituko du filmak. Bilboko eraikin
www.zinea.eus
December 2, 2025 at 7:55 AM
Bihar abiatuko du @KresalaZinema-k 2025eko azken film sortako lehena:

🎞️ 'Aprili' (Dea Kulumbegashvili)

🤞 Bertan izan nahi duzu?
🎟️ Sarrera bikoitza dugu zozketan!
Zozketa - Kresala Zinekluba
Donostiako Kresala Zineklubak abenduan ikusgai izango diren filmak argitu ditu. Donostiako Gros auzoko Trueba zinema-aretoan egingo dituzte emanaldiak, asteartetan, 19:30etik aurrera. Ohi bezala, ZINEAn sarrera bikoitza zozkatuko dugu saio bakoitzerako: Abenduaren 2: Aprili (Dea Kulumbegashvili) Erditze  batean haurtxo bat hil ondoren, Nina obstetra-ginekologoaren morala eta profesionaltasuna epaitzen
www.zinea.eus
December 1, 2025 at 9:15 PM
Abenduaren 5etik 16ra ospatuko dute BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia jaialdiaren 18. edizioa. 55 film pantailaratuko dituzte, ekoizpen euskal herritarra duten 12 lan.

⛰️ Catherine Destivellek jasoko du WOP Mendi Film Saria.
Aurkeztu dute 18. BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia zinemaldia
55 film pantailaratuko dituzte aurtengo jaialdian, 45 Sail Ofizialean. Ekoizpen euskal herritarra duten dozena bat film erakutsiko dituzte. Catherine Destivellek jasoko du 2025eko WOP Mendi Film Saria. Mendia, abentura, muturreko kirolak eta natura gaiak jorratzen dituen nazioarteko dokumentalen jaialdiak Bilbo hartuko du
www.zinea.eus
December 1, 2025 at 7:35 PM
#Estreinaldiak | Azaroak 28

🎞️ Blue Moon
🎬 Richard Linklater

ℹ️ 1943ko martxoaren 31ko gauean, Lorenz Hartek maitasuna ezinezkotzat duen mundua garaitu beharko du.
Estreinaldiak: AZAROAK 28
Llámame Sinsorga (Marta Gómez, Paula Iglesias) Dokumentala | Feminismoa Bi kazetari transgresorek aspaldian itxitako emaztegai soinekoak egiten zituen atelier bat alokatuko du, hiriko lehen kultur zentro feminista bilakatzeko asmoarekin. Zer gertatuko litzateke berrikuntza lan guztiak emakumeekin bakarrik egin nahiko balituzte? Genero-arauak desafiatzen dituzten bost emakumeren ibilbidea jarraituko du filmak. Bilboko eraikin
www.zinea.eus
December 1, 2025 at 5:55 PM
Zukugailuak sustatutako Kirikoketa idazketa tailerraren baitan, Loreak (Jon Garaño eta Jose Mari Goenaga, 2014) filma pantailaratuko dute abenduaren11n, Irisarriko Ospitalean.

👉 Saioa 19:00etan hasiko da, eta ostean, Goenagarekin solasaldia egingo da.
‘Loreak’ filma ikusgai, Kirikoketa tailerraren baitako zine-gaualdian
Abenduaren 11n, Jon Garañok eta Jose Mari Goenagak zuzendutako filma pantailaratuko dute Irisarriko Ospitalean. Saioa 19:00etan hasiko da, eta ostean, Goenagarekin solasaldia egingo da. Ipar Euskal Herriko zinemaren alorreko eragileen arteko lotura indartu eta harrera zerbitzua eskaintzeko asmoz sortutako
www.zinea.eus
December 1, 2025 at 4:15 PM
Egunotan Buenos Airesen ospatuko den Ventana Sur azokan aurkeztuko da Elio Quirogak eta Beñat Beitia donostiarrak zuzendutako 'Winnipeg, itxaropen ontzia' animaziozko zinta.

📽️Filmaren munduko estreinaldia 2026an egingo dute.
Ventana Sur azokan parte-hartuko du 'Winnipeg, itxaropen ontzia' animaziozko film luzeak
Abenduaren 1etik 5era Buenos Airesen ospatuko den Ventana Sur Latinoamerikako ikus-entzunezko edukien azoka handienean aurkeztuko da Elio Quirogak eta Beñat Beitia donostiarrak zuzendutako Winnipeg, itxaropen ontzia animaziozko zinta. Filmaren munduko premierea 2026an egingo dute. Filmak hogeita hamarreko hamarkadaren amaierako benetako gertaerak ditu oinarri, Latinoameriketara bidean
www.zinea.eus
December 1, 2025 at 2:35 PM
'Ehun metro' (Alfonso Ungría, 1985) eta' Hamaseigarrenean aidanez' (Anjel Lertxundi, 1985) film ertainak @filmotecavasca-ren #Klasikoak zikloan emango dituzte.

📍 Abenduak 3: @ArtiumMuseoa
📍 Abenduak 4: @GolemPamplona
📍 Abenduak 5: @tabakalera
‘Ehun metro’ eta ‘Hamaseigarrenean aidanez’ ikusgai, Euskadiko Filmategiaren egoitzetan
Gasteizko Artium Museoan (abenduak 3), Iruñeko Golem Baionan (abenduak 4) eta Donostiako Tabakaleran (abenduak 5) pantailaratuko dituzte Alfonso Ungriak eta Anjel Lertxundik 1985ean zuzendutako bi film ertainak. Euskadiko Filmategiak EiTBrekin batera eta Donostia Zinemaldiaren lankidetzarekin,  Boloniako L’Immagine
www.zinea.eus
December 1, 2025 at 12:55 PM
‘Akelarre marearen kontra’ dokumentala emango dute Donostian, abenduaren 3an ospatzen den Euskararen Egunaren harira.

🗣️ Filmaren ostean, mahai ingurua egingo dute, Xabier Sukia kazetariak gidatua eta taldeko kideen parte-hartzearekin.
‘Akelarre marearen kontra’ dokumentala emango dute Donostian, Euskararen Egunean
‘Akelarre marearen kontra’ dokumentala emango dute Donostian, abenduaren 3an ospatzen den Euskararen Egunaren harira. Filmaren ostean, mahai ingurua egingo dute, Xabier Sukia kazetariak gidatua eta taldeko kideen parte-hartzearekin. Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak aurtengo Euskararen Egunaren bueltan antolatutako jarduera bereziena izango da proiekzioa: abenduaren 3an bertan proiektatuko dute, Antzoki Zaharrean, 19:00etan. Dantzaldi banda historikoa
www.zinea.eus
December 1, 2025 at 11:15 AM
Zinema portugaldarra eta irlandarra izango dira abenduko
protagonistak, @FilmoNavarra-n.

👉 Besteak beste, Mendien Nazioarteko Egunaren abaroan, '212 Mountains' (2023) aurkeztuko du Luis Arrietak.
Abenduko egitaraua aurkeztu du Nafarroako Filmotekak
Zinema portugaldarra eta irlandarra izango dira hilabeteko protagonistak. Mendien Nazioarteko Egunaren abaroan, 212 Mountains (2023) aurkeztuko du Luis Arrietak. Bankuen Nazioarteko Eguna aitzakia hartuta, Nafarroako Filmotekak Dog Day Afternoon (Sidney Lumet, 1975) filmaren emanaldiarekin abiatuko du abendurako prestatutako egitaraua. Al pacino eta John
www.zinea.eus
December 1, 2025 at 9:35 AM
#Estreinaldiak | Azaroak 28

🎞️ Nuremberg
🎬 James Vanderbilt

ℹ️ Nuremberg, 1945. Douglas Kelley psikiatra estatubatuarra izendatu dute preso nazien osasun mentala ebaluatzeko eta gerra-krimenengatik epaitu ote daitezkeen erabakitzeko arduraduna.
Estreinaldiak: AZAROAK 28
Llámame Sinsorga (Marta Gómez, Paula Iglesias) Dokumentala | Feminismoa Bi kazetari transgresorek aspaldian itxitako emaztegai soinekoak egiten zituen atelier bat alokatuko du, hiriko lehen kultur zentro feminista bilakatzeko asmoarekin. Zer gertatuko litzateke berrikuntza lan guztiak emakumeekin bakarrik egin nahiko balituzte? Genero-arauak desafiatzen dituzten bost emakumeren ibilbidea jarraituko du filmak. Bilboko eraikin
www.zinea.eus
December 1, 2025 at 7:55 AM