Andres
urbeltz.bsky.social
Andres
@urbeltz.bsky.social
Reposted by Andres
Joan den asteazkenean iragarri zuten Igartza literatur sariketaren 28. aldiaren irabazlea: Saioa Alkaiza Guallar (Iruñea, 1991). Katu ileak txandaletan izeneko nobela proiektuagatik nabarmendu zuen epaimahaiak, eta, ohi denez, gogora ekarri zituzten bekaren gerizpean idazleak eskuratutako onurak…
Saioa Alkaizak uko egin dio Igartza sariari, «Palestinaren genozidioan CAFek duen inplikazioagatik»
Joan den asteazkenean iragarri zuten Igartza literatur sariketaren 28. aldiaren irabazlea: Saioa Alkaiza Guallar (Iruñea, 1991). Katu ileak txandaletan izeneko nobela proiektuagatik nabarmendu zuen epaimahaiak, eta, ohi denez, gogora ekarri zituzten bekaren gerizpean idazleak eskuratutako onurak eta bete beharreko epeak: 10.000 euroko laguntza eta lana argitaratzeko konpromisoa dakartza sariak, eta urtebeteko epea dago azken emaitza aurkezteko. Ordea, irabazlearen iragarpena egin eta hiru egun eskasera, sariari uko egin diola jakinarazi du Alkaizak. Beka bazter utziko du, eta argi eman du bere argudioa komunikatu batean: «Palestinar herriaren kontra gauzatzen ari diren genozidioan CAFek duen inplikazioa salatzeko, uko egiten diot Igartza sariari».  Elkar argitaletxeak, Beasaingo Udalak (Gipuzkoa) eta CAF enpresak antolatzen dute saria, eta, hain zuzen, azken hori da finantzatzaile nagusienetako bat. Besteak beste, idazleak salatu du CAFek «kulturaren bidez zuritu» nahi duela bere burua, eta, dioenez, hori bera oztopatzeko aukera gisara baliatu du, horregatik, keinu hau. «Israelen kontrako boikot kanpainak martxan dauden honetan, kulturgileoi lerratzea dagokigu». Izan ere, enpresak genozidioan duen «inplikazioa» azpimarratu du idazleak. NBE Nazio Batuen Erakundeak CAFi buruz eman berri duen txostena ere ekarri du gogora. Alkaiza: «CAFen jarduera jopuntuan jarri du, gerra krimenetatik etekina ateratzen duen enpresetako bat delako, eta lurralde okupatuetan eraikitzen ari den trenak palestinarren burujabetzaren kontra egiten duelako». 
dlvr.it
September 13, 2025 at 7:11 AM