UEU
banner
ueu-orokorra.bsky.social
UEU
@ueu-orokorra.bsky.social
UEU irabazi-asmorik gabeko eta Onura Publikoko aitormena duen erakundea da. Bere helburu nagusia unibertsitate euskalduna, herritarra eta nazionala sortzea da.

www.ueu.eus
LIFE Ferti-Wise proiektuaren koordinatzailea.Helburua, lehen sektorean zehaztapeneko nekazaritzaren eta teknologia berrien erabilera gehitzea da. Ongarriztatzearen modulazioan egin du lan,horretarako sateliteetako irudi espektro anitzak eta adimen artifiziala erabili ditu.

#NZ6T
November 16, 2025 at 12:20 PM
Ingurumen Zientzietan graduatua EHUn.Geografia Informazio Sistemetan eta teledetekzioan espezializatu zen. Doktoretza ikasketak burutzen dabil,suteen mundu mailako kartografia produktuak espazialki baliozkotzeko teknikei buruz, Sentinel-2 bidezko satelite irudiak erabiliz.

#NZ6T
November 16, 2025 at 11:48 AM
EHUko Adierazpen Grafikoa eta Ingeniaritzako Proiektuak Sailean lan egiten du. Gizakiek lurpean inportatu eta aldatutako materialak identifikatu eta karakterizatzeko metodo automatizatu bat diseinatzen ari da.

#NZ6T
November 16, 2025 at 11:20 AM
Fisikan doktorea, EHUko irakaslea eta EKOPOL taldeko ikertzailea da. Udal mailako trantsizio energetikoak, Geografia Informazio Sistemen bidezko potentzial berriztagarrien kalkuluak eta Input-Output eta Bizi Zikloaren Azterketaren bidezko ingurumen aztarnen kalkuluak aztertzen ditu.

#NZ6T
November 16, 2025 at 9:43 AM
CIDETEC Fundazioan ikertzaile, industria eta akademiaren artean zubi lana egiten saiatzen ari da. Bere egungo ikerketa gaia litio-ioi bateria aurreratuak dira: osagai kritikoetan mugatuak eta kapazitate handiko material alternatiboetan oinarritutakoak.

#NZ6T
November 16, 2025 at 9:15 AM
Ingeniaritza Kimikoan doktorea.Irakasle atxiki moduan lan egiten du EHUko Ingeniaritza Kimiko eta Ingurumen Sailean,Bilboko Ingeniaritza Eskolan.Ikerketa lerro nagusiak katalisian dira,biomolekula desberdinak sortuz bioerregaiak edo industria kimikoko arlo desberdinetan.

#NZ6T
November 16, 2025 at 8:48 AM
Biologo gasteiztarra. Bi urte eta erdi Danimarkan eta Groenlandian pasa zituen poloetako ekologia ikertzen. Ondoren UCMn landare genetikako doktore bilakatu zen. Egun JACA herabrioaren arduradun da, eta muturreko inguruneetako landareen bizimodua ikertzen du.

#NZ6T
November 15, 2025 at 12:40 PM