STEILAS sindikatua
banner
steilas.bsky.social
STEILAS sindikatua
@steilas.bsky.social
Hezkuntzako sindikatua
BIGARREN BLOKEA 2️⃣

🔸 Segregazioari aurre egiteko neurrien AZALPEN ZEHATZAGOAK argitaratuko ditugu datozen egunetan, blokeka. Gaurko blokean: langileen kontratazio gardena, kontratu programak ezabatu eta jantokiak eta eskolaz kanpoko ekintzak doakoak.
November 19, 2025 at 11:32 AM
STEILASetik segregazioari aurre egiteko ezarri behar diren egiturazko neurriak txertatu ditugu pasa den astean partekatutako DIAGRAMAN, ezinbestekotasunaren arabera kanpotik barrura adierazita.

Neurri horien AZALPEN ZEHATZAGOAK argitaratuko ditugu datozen egunetan. Argazkian duzue LEHENENGO BLOKEA
November 18, 2025 at 11:39 AM
Gaur Amara Berri auzoan izan gara Maliarrei babesa ematen.

Gerratik ihes egitea ez da delitua!
November 16, 2025 at 11:37 AM
🇪🇭Espainiako gobernuak Marruekos eta Mauritaniarekin hirualdeko akordioa sinatu zuenetik 50 urte pasatu dira. Madrilgo manifestazioan Sahararen subiranotasuna aldarrikatu dugu.

🇪🇭Se cumplen 50 años del acuerdo tripartito que firmó el gobierno español con Marruecos y Mauritania.

SAHARA LIBRE! ✊🏽
November 15, 2025 at 12:37 PM
🇪🇭Espainiako gobernuak Marruekos eta Mauritaniarekin hirualdeko akordioa sinatu zuenetik 50 urte pasatu dira. Madrilgo manifestazioan Sahararen subiranotasuna aldarrikatu dugu.

SAHARA LIBRE! ✊🏽
November 15, 2025 at 12:32 PM
Tortura sexistak jasandako Iratxe Sorzabali babesa adierazteko agerraldian izan gara.

Minak eta egiak aitortuz, feminismotik herria osatu!
November 15, 2025 at 9:26 AM
Aldarrikapen taula Foru Aldundian erroldatu dugu eta abenduaren 13an egingo den mobilizazioan parte hartzera dei egiten diogu Arabako jendarte osoari.
November 13, 2025 at 3:36 PM
🔊Gaur, Arabako Mugimendu Feministarekin batera, zaintza sistema publikoaren bidean Arabako Herri akordioak azken hilabete hauetan lortutako atxikimenduak plazaratu ditugu.
November 13, 2025 at 3:36 PM
Legebiltzar honetako gehiengoak, langileei eta demokraziari bizkar eman die. EAJ eta PSEek, Gutxieneko Soldata Propio baterako HELa tramitera ez onartzea erabaki dute, aurretik gauza bera egin zuten pentsioak osagarritzeko HELarekin.

Borroka hau ez da amaitu, guk ez dugu inor atzean utziko!
November 13, 2025 at 12:14 PM
Donostian gaude gaur, ELA sindikatuak gonbidatuta, Gizalanen VI. Kongresu federalean, “Publikoa sendotzeko antolatu” lelopean.
November 13, 2025 at 9:47 AM
Elkarretaratzea egin genuen atzo Iruñean. Nafarroako Gobernuari eskatzen diogu: basogintzan araudia betearazteko, kontrolak areagotzeko, baso ustiapenen ordutegia mugatu eta ikuskatzeko, kontratazioa ikuskatzeko, eta basozainentzako lan osasuneko prestakuntza emateko
November 11, 2025 at 10:57 AM
November 9, 2025 at 2:51 PM
🔊Gaur Gasteizen eta Bilbon kalera atera gara Harresien Aurkako Egunean, hauek pertsonengan eragiten duten indarkeria salatzeko; BDZk, Ongi Etorri Errefuxiatuek, Irun Palestinarekin eta Irungo Harrera Sareak deitutako elkarretaratzeetan.

Gora herri askeak!
November 9, 2025 at 2:51 PM
Donostian gaude, Gernika-Palestina herri ekimenak antolatutako hitzaldian, “Palestinarekin bat, konpromiso bat”.

#GazakoSarraskiaGelditu!
November 8, 2025 at 11:20 AM
Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak antolatuta Gasteizen gaude
Gerra, krisi klimatikoa, migrazio politika arrazistak, oldarraldi erreakzionarioaren inguruan hausnartzeko.
#SuTxikienItsasoa
November 8, 2025 at 10:21 AM
Elkarretaratzea egin dugu gaur Gurutzetako Ospitalean, igandean lanean hildako beharginaren heriotza salatzeko. Urtea hasi zenetik, Euskal Herrian 62 langile hil dira lanean ari zirela. Nahikoa da!
November 7, 2025 at 12:27 PM
Gaur Barakaldon izan gara, etxegabetzeak, langabezia, prekarietatea eta pobrezia salatzeko. Urtero egiten dugu elkarretaratze hau, izan ere, gaur 13 urte Amaia Egañak bere buruaz beste egin zuen CaixaBanken aginduz etxetik bota behar zuten unean.
November 7, 2025 at 9:59 AM
Joan zen astean bi istripu larri pairatu zituzten basogintza enpresa bereko bi langilek, Sakanan kokatutako baso batean. 32 urteko langile bat larri zaurituta helikopteroz eraman behar izan zuten. Aldiz, egun batzuk beranduago, 62 urteko langilea adar batek kolpatua hil zen.

#LanIstripuGehiagorikEz
November 7, 2025 at 8:28 AM
Nafarroako Torturatuen sareak antolatutako IV. nazioarteko konferentzian izan gara. Nafarroan eta Euskal Herrian torturaren aitortzarako eta erreparaziorako garaia delako. Bakea, egiaren baitan eraikitzen delako.
November 6, 2025 at 6:42 PM
Hezkuntzako langileen behin-behinekotasunaren egoeraz aritu da Haizea Arbide Aza STEILAS sindikatuko bozeramailea La Ser irratian. Hemen entzun dezakezue elkarrizketa osorik: steilas.eus/wp-content/u...
November 6, 2025 at 11:31 AM
Nafarroako langile, gazte, ikasle eta herritarrei dei egiten diegu datorren larunbatean, azaroak 8, arratsaldeko 18:00etan, Erorien monumentura etor daitezen, exijitzeko ikur frankista hori behingoz Iruñeko kaleetatik ken dezaten.
November 6, 2025 at 8:24 AM
Euskal Eskola Publikoaz Harro Topagunea osatzen dugun eragileok, antolatu dugun manifestaziora joateko deia luzatu nahi dizugu.

📆 Azaroaren 29an
🕟 17:30ean
📌 Bilboko Hezkuntza Delegaritzatik abiatuta

Segregazioaren kontra, publikoa da bidea! steilas.eus/2025/10/18/a...
November 5, 2025 at 11:32 AM
Eusko Jaurlaritzako Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza Sailak aurkeztutako aurrekontuak ez dira nahikoakEHUk urteetan pairatzen duen azpifinantziazioa konpontzeko eta unibertsitate publikoak behar dituen beharrak betetzeko eta berriz ere oso urruti geratzen dira USLOk markatutako BPGaren %1etik
November 4, 2025 at 8:20 PM
Donostiako San Telmo museoan gaude, Euskarabilduak antolatutako hitzaldian: Nork gobernatzen du internet?
#EUSKARABILDUA25
November 4, 2025 at 9:41 AM
Gaur Trapagaranen izan gara, pasa den astean lan-istripuan hildako beharginaren heriotza salatzeko. Aski da! Patronalak eta instituzioek gaixotu eta hiltzen gaituzte!
November 3, 2025 at 10:03 AM