Pello Urzelai
pellourzelai.bsky.social
Pello Urzelai
@pellourzelai.bsky.social
Eta 7) ‘Kazetaritza ardatz’ buletina zure postontzian jaso nahi bauzu, hemen eman dezakezu izena: www.berria.eus/harpidetu-bu...
Harpidetu Berria buletinetan
Berria - Euskal Herriko euskarazko egunkaria
www.berria.eus
March 4, 2025 at 1:21 PM
6)Bestetik, New York Timesen jokabidea adimen artifizial sortzailearen aurrean izan dut aipagai. Zach Seward The New York Times-eko adimen artifizialerako arduradunak azaldu berri duenez, aukera gisa ikusten dute, baina zuhurtasunez ari dira lantzen eta aplikatzen. www.zachseward.com/my-panel-at-...
My panel at Web Summit about how The Times newsroom uses AI
Talking about how AI is being used among journalists at The New York Times.
www.zachseward.com
March 4, 2025 at 1:21 PM
5) Aipatutakoez gain, adimen arfifizialarekin lotutako beste bi gai ekarri ditut igandeko buletinera. Batetik, Erresumako Batuko egunkarien protesta ikusgarria egile eskubideak babesteko araudia malgutzearen kontra, The Vergeren eskutik.
March 4, 2025 at 1:21 PM
4) Podcasten zabalkundeak aukera berriak ekarri dizkio ikus-entzunezko industriari, Arantza Gutierrez Paz irakasleak aztertu duenez. Audiogintzari lotutako enpresak sortu badira ere, podcastak ikus-entzunezko enpresen eskaintzan ere txertatu dira. behategia.eus/eu/urtekaria...
11.- Negozio-lerro berriak euskal podcastgintzan: berezko ekoizpenak eta branded content direlakoak
Artikulu honetan podcast industrian zabaltzen ari diren bi enpresa- edo ekoizpen-lerro aztertu dira; izan ere, irratiek, ohiko komunikabideek, eta gizarte eta kultur eragileek egindako podcastei, audi...
behategia.eus
March 4, 2025 at 1:21 PM
3) Adimen artifiziala hedabideetan. Gureiker ikerketa taldearen egindako inkesta baten arabera, adimen artifizialean oinarritutako tresnak ez dira asko erabiltzen hedabideetako profesionalen artean, eta %45,8k adierazi dute ez dutela inoiz adimen artifizialeko tresnarik erabili bere lanean.
March 4, 2025 at 1:21 PM
2) Hekimen elkarteko webguneetako datuak. Libe Mimenzak eta Ane Martinezek audientzia aztertu dute. 2024an 60 hedabide neurtu dituzte, 10 gehiago. Horri esker audientziari eutsi diote Hekimeneko hedabideek (%0,9), 40 milioi saio baino gehiago lortuta. behategia.eus/eu/urtekaria...
12.- Hekimen elkarteko webguneen audientziak 2024. urtean: inoiz baino hedabide gehiago neurtu dira
Hekimen elkarteko webguneetako analitikak aztertu dira aurten ere, inoizko euskarazko web-analitika datu-bilketa handiena eginda: 60 komunikabideren audientzia datuak batu dira —% 20 hazita neurketa u...
behategia.eus
March 4, 2025 at 1:21 PM
1) Primera-ren datuak. Ainoa Santisteban Primeran-eko zuzendariak Behategiaren urtekarian argitaratutakoaren arabera, otsailera arte, 132.500 lagunek eman dute izena Primeran plataforman, eta, guztira, 722.000 ordu kontsumitu dituzte. behategia.eus/eu/urtekaria...
5.- 2024: Urte emankorra Primeranentzat
2023ko irailaren 15ean, ikusmin handiz, abian jarri zen PRIMERAN euskal edukien streaming plataforma. EITBren leiho digitala hezurmamitzen joan da 2024 urte osoan zehar eta eraikitako atariak zutabe e...
behategia.eus
March 4, 2025 at 1:21 PM