Mezu argi
banner
mezuargi.bsky.social
Mezu argi
@mezuargi.bsky.social
🌈Noiz kontsideratu daiteke testu mediatiko bat #queer?

3 ezaugarri hauek bete behar ditu:
Egiletasuna: queer jendeak egin du.
Estetika: queer estetika bat dago.
Errezepzioa: queer jendeak onartutako/txalotutako testua izan behar da.
May 6, 2025 at 11:21 AM
You telesailaren Joe Goldberg femme fatale-aren kontrakoa da: gizon fatala. Seduktorea eta hilgarria, emakumeak manipulatu eta seduzitzen ditu maitasun erromantikoaren itxurapean. Bere narratibak alderantzikatu egiten du femme fatale-ren bertsioa, beste era bateko ikuspuntua erakutsiz #GizonFatala 🧔🏻‍♂️
April 29, 2025 at 7:37 PM
Pottokinaren sindromea = neska 1 talde maskulinoan 👧🏼 eta bere rola "neska izatea" da. Goazen ikustera Doraemon-en kasua!!
April 29, 2025 at 7:17 PM
🎬✨Sirenatxoak (Disney, 1989) istorio inozoa dirudi, baina zer gertatzen da lupa kulturalarekin begiratzen badiogu? 👀

Azter ditzagun haien ideologia ezkutua, ekoizpena, genero rolak, arrazakeria eta gehiago. Spoiler: Disney ez da inoiz entretenimendu hutsa. 🧜‍♀️🧵👇
April 29, 2025 at 6:38 PM
🙎‍♀️ Komunitateak modu batera edo bestera irudikatu daitezke, ordezkatzen dituenaren ikuspegiaren arabera.

Adibide gisa, gorputz ez-normatiboak dituzten emakumeen barne eta kanpoko ordezkaritza aztertuko dugu, Pitch perfect eta My baby reindeer ikus-entzunezko obren bitartez.

#gorputz-eznormatiboak
April 15, 2025 at 5:02 PM
Mitoak hedabideetan: Superman🦸🏻‍♂️

1938an sortu zenetik, ongia eta justizia irudikatu du. Bere ezaugarriekin batera, urteetan zehar, mito batean bihurtu da.

Haren kapak, betaurrekoek eta bizitza bikoitzak mundua salbatzen duen heroi perfektuaren mitoa islatzen dute hedabideetan. #Superman #Mitoak 👓🗞️
April 7, 2025 at 9:43 PM
❔Zein izan ziren semiotikan eragin handia izan zuten autoreerako batzuk?

Ikus dezagun gehiago haiei buruz!

#semiotika 🗣️🧠🦻🏻👀
March 31, 2025 at 1:53 PM
Joan den asteartean, martxoaren 18an, Iñaki Zabaleta kazetari, idazle eta EHUko irakasle emerituak "European Minority Language Media and Journalism" bere ikerketa-proiektuari buruz emandako hitzaldi bat ikusteko aukera izan genuen.📝
March 23, 2025 at 12:39 PM
Audientzia ikerketaren analisia:
🎥The White Lotus telesaila ikusterakoan irakurketa nagusia egin dugu, ulertzen dugulako aberts pertsonen kritika bat egiten delako modu exageratu eta satiriko batean. Hori dela eta, ez dugu pertsonaiekin bat egiten. #TheWhiteLotus #audientzia #ikerketa
March 17, 2025 at 9:33 AM
📺📲Erabilera eta asegarritasunaren teoriaren arabera, medioek ez gaituzte masa pasibo gisa kontrolatzen, beharrak asetzeko erabiltzen ditugu: informatzeko, identifikatzeko, entretenitzeko, sozializatzeko edo ihes egiteko. Hari honetan adibide batzuk aipatuko ditugu 🧵⤵️
March 13, 2025 at 6:41 PM
Brexit: The Uncivil War filmean, Brexit kanpainan erabilitako hainbat metodoak erakusten dira, Erresuma Batuko herritarrek Europar Batasunean geratzeari edo irteteari buruz duten iritzi publikoan eragiteko.

Hona hemen adibide batzuk:
March 11, 2025 at 8:53 PM
📣"Espazio publikoa espaziotzat hartzen duen guztiarentzat izan beharko bailitzateke".

📖Hona hemen “Microfísica sexista del poder: el caso Alcàsser y la construcción del terror sexual” liburuaren analisia: www.youtube.com/watch?v=O3SQ...
"Microfísica sexista del poder: el caso Alcàsser y la construcción del terror sexual"-aren analisia
YouTube video by haydee
www.youtube.com
March 10, 2025 at 10:36 PM
🖼️Itziar Ituño eta framing-a komunikabideetan: El Confidencial egunkaria ETAko presoei babesa eman ondoren sortutako polemika eta kontratuen baliogabetzea nabarmentzen ditu, eta El HuffPostek, berriz, ezereztearen kultura eta bere adierazpen askatasunaren defentsa adierazten du. #Framing #ItziarItuño
La cultura de la cancelación vuelve a entrar en escena: análisis de la polémica sobre Itziar Ituño
La actriz ha sido una de las protagonistas de la semana tras el revuelo montado por asistir a una manifestación en la que se pedía el acercamiento de los presos de ETA al País Vasco.
www.huffingtonpost.es
February 25, 2025 at 7:41 PM
Autoan musika jartzen ari ginen eta dena regueton abestiak ziren. Rock estiloko zerbait iradokitzea pentsatu nuenean, Noelle-Neumannen #isiltasunarenkiribila sentitu nuen: hobe ezer ez esatea, arraroa ez izatea. 🎵 😅
February 18, 2025 at 5:28 PM
📢Malmön, #Eurovision2024an Israelen aurkako protestek erakusten dute nola #isiltasunarenkiribilak (Noelle-Neumann) iritzi publikoan eragiten duen: gutxiengo sentitzen direnek isiltzen dute, hard core batek presioa jarraitzen duen bitartean. Eurovisionek gehiengoa ala zaratatsuena islatzen du?
Varios detenidos, entre ellos Greta Thunberg en las protestas en Malmö contra Israel
La participación israelí ha provocado un aumento en el nivel de seguridad que rodea al festival, con un dispositivo policial de centenares de agentes en el interior del Malmö Arena, y en sus alrededores
www.elconfidencial.com
February 18, 2025 at 5:26 PM
📲Orratz hipodermikoaren teoria frogatu dezakeen esperientziarik?
COVID-19ari aurre egiteko Donald Trumpek desinfektatzailea injektatzea aholkatu zueneko adibidea proposatzen dugu guk. Gogoratzen?

Zuen adibideak irakurtzeko irrikan!👀👇
February 11, 2025 at 4:16 PM
Ba al zenekien...?🤔💭
👉Frankfurt eskolako 4 pentsalaririk inportanteenak hauek ziren:
(1/4) Adorno: Askatasuna mugatzen duten gizarte- eta ekonomia-egiturak aztertzen ditu, hala nola masa-kultura.
February 11, 2025 at 4:04 PM
👋Kaixo, Oier Arriaga, Eneko Sáez eta Irati Rubio gara. Ongi etorri gure Komunikazioaren Toerien ikasgaiaren kontura!

Irakasgai honekin espero dugu komunikazioaren oinarrizko teoria eta kontzeptuak barneratzea, eta aplikatzen ikastea gure ikusentzunezko etorkizunean erabili ahal izateko!📲
January 27, 2025 at 9:07 AM