Manu Zeberio
banner
manuzeberio.bsky.social
Manu Zeberio
@manuzeberio.bsky.social
Historialaria eta arkeologoa
San Adrian-Lizarraten indusketa kanpaina berri bat hasi da. Aurten, Azil aldiko maila bat eta Moustier aldiko beste bat ikertzen ari gara, azken honek duela 40.000 urte kobazuloan neandertalak egon zirela erakusten du.
@aranzadi.bsky.social
@gipuzkoa.eus

#arkeologia
#Sandrati-Lizarrate
July 2, 2025 at 9:01 AM
1931ko apirilaren 14a: Batzorde errepublikar-sozialista Iruñeko Udaletxean, Errepublika aldarrikatu ondoren. Zutik, bigarrena ezkerretik eskuinera, nire birraitona Julio Rodríguez.

📸José Galle. Iruñeko Udal Artxiboa: AMP002786
April 14, 2025 at 6:37 AM
Loch an Eilein (Rothiemurchus, Aviemore, Scotland).
January 26, 2025 at 7:16 AM
Jaizkibel V harrespila
January 17, 2025 at 7:17 PM
January 14, 2025 at 7:46 PM
Eskoziako tribuak kontrolatzeko helburuarekin, gure aroko 84. urtean Julio Cneo Agricolaren armada, ekialdeko kostaldetik egindako bidaian, gaur egun Inverness den inguruneraino iritsi zen, eta bere flotak Eskoziako iparraldearen inguruan nabigatu zuen.
Argazkia: Clava Cairns, Inverness.
January 12, 2025 at 9:30 AM
Lur-parapeto handi bat da, eta lubanarro handi bat du oinetan. Gotorleku-laguntzaile ugari zituen eta, hegoalderantz, galtzada bat, soldaduen eta horniduraren zirkulaziorako. 2008tik munduko ondarearen zerrendan dago, "Erromatar Inperioaren mugen" Argazkia: Antonine Wall, Callendar Park, Falkirk
January 12, 2025 at 9:28 AM
Antonine Wall gure aroko 140. eta 142. urteen artean erromatar armadak eraikitako hesi ikaragarria da. Defentsa lan handia da, Eskoziako kostaldetik kostaldera doa, eta tokiko tribuak kontrolatzeko eraiki zen, baina 20 urte pasa ondoren abandonatu egin zuten.
January 12, 2025 at 9:27 AM
Azpiegiturak duela 1900 urte egindako beste obra garrantzitsu bat errespetatzen du: Antonine Wall. Aipatutako kanalekiko paralelo doan defentsa-sistema horren azpitik Union Canal-eko Roughcastle Tunnel pasatzen da.
January 12, 2025 at 9:26 AM
FALKIRK WHEEL
Jasogailu birakari honek Foth and Clyde Canal eta Union Canal lotzen ditu, Eskoziako ekialdeko eta mendebaldeko kosten arteko nabigazioa ahalbidetzen du. 2002an inauguratu zuten kanalak lotzen zituen esklusak lurrez estalita zeuelako XX. mendeko 30eko hamarkadatik.
January 12, 2025 at 9:25 AM
Aranzadi zientzia elkartea Andatza II monumentu megalitikoa ikertzen ari da. Hilobi-ganbera industen ari gara, eta hura osatzen zuten harlauzak geratzen dira.
Finantziazioa:
Usurbilgo Udala eta Gipuzkoako Foru Aldundia.
November 29, 2024 at 4:17 PM