Lahar
banner
laharra.bsky.social
Lahar
@laharra.bsky.social
Bizitzak heriotzari zor. Mors immortalis
🍃🥀🌾🍂
Espezieak mantentzen dituzten erreserbak, ordea, ez daude balorizazio zirkuituaren zurrunbilotik salbu eta bere menpeko dira. Horregatik, biodibertsitatearen kontserbazioa bermatzeko merkantzia- eta balio-forma desagerrarazi eta gizateria/natura arteko metabolismoa berrezartzea da aukera bakarra
November 21, 2024 at 2:29 PM
Errinozeroen populazioak ahulagoak izanda, adarren erauzketa kontrolatura jo da ezkutuko ehiztariek animalia hil ez dezaten. Bestalde, hainbestekoa izan da presio ebolutiboa ezen elefanteen letaginak eta errinozeroen adarrak gero eta txikiagoak diren, kasu batzuetan ez garatzera iristeraino.
November 21, 2024 at 2:29 PM
Kapitala, hortaz, agortzen doan sektore batetik (boli salerosketa) hazten doan sektore batera mugitzen doa (turismoa). Horrela uler daiteke Keniako Gobernuak boli salerosketa debekatu eta izakinak erretzea.
November 21, 2024 at 2:29 PM
Bestela esanda, bolia erauzteko elefanteak hilez bolia erauzteko elefanterik gabe gera daitezke. Elefanteak, ordea, ikur garrantzitsu bihurtu dira Afrikako herrialde askorentzat, turismoa Keniako hirugarren sektore ekonomikoa izatea eragiteraino.
November 21, 2024 at 2:29 PM
Boliaren eta adarren merkantilizazioak ondo islatzen du naturaren ulerkera kapitalista: merkantzia salerosteak balioa eskuratzea ahalbidetzen du baina merkantziaren materialtasuna osagarri hutsa da. Hortik erauzten da birbalorizazio infinituaren eta materialtasunaren mugen kontraesana.
November 21, 2024 at 2:29 PM