Laba
banner
labasarea.bsky.social
Laba
@labasarea.bsky.social
Euskaraz Iruñea esaten da

📢 http://t.me/labasarea
📨 info@laba.eus
#Labazkidetu: http://labur.eus/labazkide
Kulitx Romano selektorea👂Saio honetan mundu osoa zeharkatuko dugu, non gauden kontuan hartuta, gure kultura musikalean sartu gintuzten estilo eta garai asko hartuz.
November 28, 2025 at 9:54 AM
Larunbata amaitzeko, Lover's Rock gaua! 🌓
Sunny Wright IV eta Ezti Printzesa selektoreak izango ditugu gurean 20:30etik 00:30era. Zatoz dantzara!
November 26, 2025 at 1:20 PM
Larunbateko bermut musikatuen estreinaldia Flecharen eskutik, soinu eklektikoak dakarzkigu gorputzak pizteko! ⚡️
November 25, 2025 at 10:48 AM
Meñakabarrenean sortutako taldeak Kendutako Azken Kartela lehen diskoa kaleratu du 2025ean eta azaroaren 29an Laban zuzenean gozatu ahal izango dugu!

🔊 Punk / Post-punk / New Wave
The Jam, Blondie, The Cure, Anari edo Dut bezalako taldeen eraginarekin.
November 21, 2025 at 10:17 AM
Masterclass honetan, musika-produkzioa zerotik zeruraino eramaten ikasiko duzu! Zure abesti propioak sortzen ikasi, eta beldurrak etxean utzi!
November 20, 2025 at 2:57 PM
Aseginolaza & Leunda upategiaren eta Labaren sukaldearen artean antolatutako ardo kata 🍷🍢

Esperientzia honetan, ardoaren eta proposamen gastronomikoen arteko fusioa, zentzumen guztiak martxan jarriz eta bizipe integrala sortuz ✨

🖋️Izen-ematea: Laban. Eserleku mugatuak.
November 20, 2025 at 9:35 AM
🌿Begiak itxi, arnasa hartu eta entzutera gonbidatzen zaitugu. Soinu, ahots eta aromen bidez, Saqbech Pérezen istorioa ezagutuko duzu.
🎧 30 minutuko murgiltze saioa + amaierako erakusketa.
🗓️Azaroak 24 | 18.30
Izena eman (doako sarrera): labur.eus/guatemalakoa...
November 19, 2025 at 10:59 AM
Gaur, Laban👇
November 19, 2025 at 10:47 AM
Larunbatean, afalorduan, beste zita bat dugu: erritmo tropikala duen gaua! 🌴 Oraingo honetan, Ecuadortik datorren @mamba_system -ek egingo du estreinaldia gurean!
November 18, 2025 at 11:15 AM
✨ Larunbatean, Torino Berriak, Labaren sukaldeak festa handia antolatu du!
Torino Spritz eta Laba Beltzini koktelen dastaketa, DJak, pintxo bereziak eta giro ikaragarria.
Ez galdu! 🔥🍹🎶
November 18, 2025 at 10:28 AM
Mahai-joko zaleok! Euskaraz jolasean aritzeko aukera bihar 🎲 Dinamika erreza da: bertaratu, aukeratu zertara jolastu nahi duzun, eta ongi pasa! Bigarren topaketa azaroaren 18ean, Laban!
November 17, 2025 at 11:17 AM
Physis versus Nomos Beñat Antxustegiren proiektu pertsonala da, talde bihurtu dena.
🎷"Burdin gozoa eta arrabioa" den bostgarren lana aurkeztuko digute. Soinu lasai eta melodikoak lantzen dituzte gitarra eta ahotsaz gain saxofoia, baxua eta bateriarekin.
Sarrera: 5€ /*4€
November 13, 2025 at 12:23 PM
GAUR ✨BI ZAKUR GAZTELU PLAZAN 🐕
Dantza zaunka bihurtzen denean. 🐕‍🦺Led Silhouette konpainiak (Jon Lopez & Martxel Rodriguez) eta Marcos Morau zuzendariak bat egin dute pieza zirraragarri hau sortzeko.
🕖 Ordua: 19:00 🎟 Sarrerak: loraldia.eus/egitaraua/za...
November 13, 2025 at 10:13 AM
Kontzertuaren ostean, festak jarraitzen du! Maisa Covaleda, selektore tropikala biniloekin. Kolonbiako artista multidisziplinarra da, eta bere lanean jatorria, generoa, sustraiak, ingurunea eta oroimenaren arteko harremanak aztertzen ditu.
November 12, 2025 at 10:44 AM
Burutik taldeak Ipuinak diskoa aurkezteko kontzertu bira abiatu du. Akustiko solastuak izango dira, larunbatean, azaroaren 15ean Laban 😉 Ez galdu!
November 12, 2025 at 10:16 AM
Pantx Recordsen eskutik, binilo saioa Laban. Zatoz gorputza mugitzera!
📍Azaroak 28 ostirala, 20:00.
November 11, 2025 at 10:41 AM
🎶 Dantzan segitzeko gogoz? Hemend dira berriz ere dantza pilulak.
Ikastaroa Laban eginen da astelehen arratsaldetan!

🎟Ikastaroak 25 € balio du (bazkideek, 20€)
✍Izena emateko:
Izen abizenak eta telefono zenbakia info@laba.eus

Animatu dantzara!
November 10, 2025 at 12:45 PM
Asteazkenean, berriz! Txiste guztiak berriak izango dira, printzipioz. Barre egingo duzu, finalez.

Beti bezala, baina orain ASTEAZKENEAN, 12an, arratsaldeko 19:00tan! Sarrerak bertan salgai.

Zatoz, ez?
November 10, 2025 at 10:21 AM
Igandean gehiago!
November 7, 2025 at 11:58 AM
Bihar, Laban 👇
November 7, 2025 at 11:30 AM
Beatriz Fernandez eta Garbiñe Bereziartuarekin xolasaldia atzo.

📆 Xokaren hurrengo zita: Magma Mia! Azaroak 19:00etan.
November 7, 2025 at 11:20 AM
Gaur, Laban 👇
November 7, 2025 at 8:33 AM
Margolari, 2025
Oleo sobre lienzo
Surrealismoa
9:16
📍Sarrerak Laban salgai.
November 6, 2025 at 10:16 AM
Xoka, jite disidenteak 2025 heldu da.
Hizkuntza eta sexu-genero disidentziak uztartzen dituen jardunaldia euskaraz. Gaur, Laban 👇
November 6, 2025 at 9:09 AM
Azaroa beteta dator! 🔥
Kontzertuak, bakarrizketak, hitzaldiak, jolasak, dantza eta mota guztietako jarduerak. Ez galdu!
Eta gogoratu, hilabetea egun osoko festaz hasten dugu Arrosadian, azaroaren 1ean! 🎊
October 31, 2025 at 11:32 AM