Kike Amonarriz
banner
kikeamonarriz.bsky.social
Kike Amonarriz
@kikeamonarriz.bsky.social
Euskara, soziolinguistika, herrigintza. EH
Basque language & Country, sociolinguistics
Txomin Jakakortajarenaren olerki bat agertu zait etxeko liburu batean, gure amonaren anaia zen Berastegiko erretore Tomas Otaegiri dedikatua.
Data ikusita (1981), gerran ihes egin ondoren, EHra itzuli zenean idatzia da.
eu.wikipedia.org/wiki/Txomin_Ja…
@armiarma.bsky.soci
al
November 10, 2025 at 8:58 PM
“Correllengua Agermanat”
Estrainekoz Herrialde Katalanetan!
Apirilaren 19an Pradan hasi (Ipar Katalunia) eta Girona-Bartzelona-Valentzia-Alacant-Eivissa-Palma zeharkatu ondoren, maiatzaren 5ean L’Alguer-en (Sardinia) amaituko da.
1.500 km. 17 etapa.
Visca @correllengua.bsky.social !
November 4, 2025 at 8:35 PM
Sardinia eta Italiaren etorkizuna Tolosan erabaki ziren!
1849an Tolosako Gorriti plazako etxe honetan Sardiniako Carlos Alberto erregek bere seme Victor Manuelengan abdikatu zuen. Azken hau, Sardiniako erresuma zabaldu eta Italiako lehen errege bilakatu zen. #Tolosa #Sardinia
November 4, 2025 at 7:55 PM
“Teknoautoritarioen Estatu-kolpea: Amerika posdemokratikotik, datorren Europara”.
F. Briak gako ugari ematen ditu, Silicon Valleytik eraikitzen ari den mundu-orden berria ulertzeko. Aztoragarria bezain jakingarria.
“Askatasuna eta demokrazia jada ez dira bateragarriak” P. Thiel
November 3, 2025 at 7:17 AM
JAKINen etapa berriko 1. alea zabaldu eta zer topatuko eta, Joanmari Torrealdairen gutuna elebietan harpidetzera gonbidatuz eta harpidetza-fitxa!
Erdaldunen artean ere lortzen baitziren harpidedunak.
@jakin-eus.bsky.social
November 2, 2025 at 8:17 PM
Umore galegoa.
November 2, 2025 at 7:58 AM
Gau Beltza Tolosan (2/2)
October 31, 2025 at 8:02 PM
Gau Beltza Tolosan (1/2)
October 31, 2025 at 7:58 PM
“La porta del Països Catalans” Ipar Kataluniako Salsesen.
October 31, 2025 at 8:01 AM
SINADURAK
Euskal sortzaileak gertutik ezagutzeko gune ezin aproposagoa duzue sinadurak.eus
Mimo eta maitasun handiz egindako bideo-erreportajeak.
Sartu eta gozatu!
October 28, 2025 at 1:15 PM
Erromako zubia, ortzadarra… Beste izenik?
Oraintxe Iruñea parean.
October 26, 2025 at 3:36 PM
Milaka lagun gaur Chaca/Jaca-n Aragoi guztitik etorrita, Pirinio duin bat aldarrikatuz eta, batez ere, Esaren hedapenaren eta Oroel Park egitasmoaren aurka.
October 25, 2025 at 5:39 PM
Euskararen, gailegoaren eta katalanaren ofizialtasuna Europan. Aferaren egoera La Vanguardiaren arabera.
October 25, 2025 at 1:33 PM
“Haurrekin euskararen mugak hautsiz” artikulua Txatxilipurdiren guraso.eusen duzue eskura.
“haurrekin EHan barrena mugitu, eta batez ere, muga zeharkatu, beste hizkera batzuk badirela jakin dezaten eta horrela mintzatzen diren haurrak ezagut ditzaten”
guraso.eus/haurrekin-eu...
October 25, 2025 at 6:51 AM
Frantziar estatuko herritarren iritziak jaso ditu gaur Le Monde egunkariak.
Kezkatzeko moduko erantzun asko agertzen da bertan.
October 21, 2025 at 7:36 PM
“Gure kare-bihotzak”
Itxaro Bordak, 2024an eta 2025ean Izturitze eta Otsozelhaiko eremu prehistorikoan gida izan ondoren idatzi ditu poema hauek.
Harpeetako, eta gure bizitzetako, ilunpean argia darie.
October 20, 2025 at 7:24 PM
KARMELE
Gerra eta ondorena. Klandestinitatea. Belaunaldi oso baten itxaropen zapuztuak. Errepresioa eta beldurra. Militantzia eta familia.
Geure historia geuk kontatua!
Asier Altunaren lan bikaina. @esagardoy.bsky.social eta Jone Laspiur zoragarri.
Kultur transmisio bete-betea!
October 19, 2025 at 8:11 PM
Tolosa ere Palestinarekin.
#GenozidioaSTOP #FreePalestine
October 15, 2025 at 6:00 PM
Hitz-aspertu interesgarria izan dugu gaur irratigintzaren inguruan Iñigo Asensio eta Manu Etxezortu komunikatzaileekin, Edurne Ayusok gidaturik. “Sormenetik” egitasmoaren barruan eta Galtzaundik antolatuta.
Tertulia goxoa eta mamitsua.
October 11, 2025 at 1:42 PM
Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak deuseztstu egin du atzerriko hizkuntzak euskararen gainetik puntuatu ahal izatea Osasungintzan.
@latiradeoroz.bsky.social -en irakurketa.
October 9, 2025 at 8:43 PM
“Iparraldea, motibazio-iturri”
Garabideren Aditu Programan parte hartzen duten hizkuntza-komunitateetako ordezkariek Ipar Euskal Herrira egingo duten bisitaren karietara egindako kronika euskalirratiak.eus -entzat.
👉🏼 euskalirratiak.eus/iritzia/kike...
October 8, 2025 at 7:35 PM
-Mogelen omenezko eskultura:
“Gurago dau otsoak baso bizitzia, iatekua nekez billatu biarra, etxe-txakur katiaz lotubaren eregu ta ogi biguna baino.»
- Arretxinaga
- Plazako iturria: “Carlos irugarrena Vizcaico jaun dala Marquiñaco urijac eguin nau onela”
#Markina-Xemein.
October 6, 2025 at 8:17 PM
“Txolopote” bat zer den?
Hauxe!
Oraintxe Bergarako tuneletan.
October 6, 2025 at 4:46 PM
“Xabiertxo”
Ixaka Lopez Mendizabalen liburu mitikoaren ehunurteurrena ospatu dugu Tolosan. Omenezko ekitaldia eta bisita gidatua Haritz Azurmendirekin.
Larunbatean beste bisita bat izango da 11etan Plaza Berritik hasita. Izena emateko: galtzaundi.eus
October 2, 2025 at 7:37 PM
Udazken honetan bada zer irakurria!
“Udazkeneko literatur loraldia: argitaletxe berri bat, Atxagaren nobelarako itzulera eta beste 93 istorio”
👉🏼 Albistea @berria.eus-en: www.berria.eus/kultura/udaz...
September 30, 2025 at 8:22 AM