Joxe Aranzabal
joxearanzabal.bsky.social
Joxe Aranzabal
@joxearanzabal.bsky.social
Jubilatu irakurzalea. Arrasaten jaio, Elorrion bizi
Atzo Kepa Errastik, bere bizipenetatik abiatuta, atera zituen gure gogoak paseatzera Goienaren kronologian barrena. Bidaia zoragarria, kolofoi izan zuena Ines Osinagaren “Dena aldatzen da”.

Iluntze ederra, Goienaren 25. urteurrena ospatzeko. Zorionak, Goiena, eta urte askotarako! (Argazkia: Goiena)
December 2, 2025 at 10:08 AM
Edozeinek bisita dezake Solatsuko teileria Elorrion. XVIII. mendean sortua, orain dela gutxi zaharberritu da.

Bisitak ordubete inguru irauten du. Bertan info asko jasotzen da zelan egiten ziren teilak eta adreiluak. Info gehiago: solatsu.com/eu/home-eus/
September 29, 2025 at 1:55 PM
TEILERIA: Etxe edo lantegi bat, non egiten baitira teilak eta adreiluak.

Elorrion Solatsuko teileria daukagu, XVIII. mendean sortua eta orain dela gutxi zaharberritua. Merezi du. Info gehiago: solatsu.com/eu/home-eus/
September 29, 2025 at 12:05 PM
3/3 Elorriok badu orain beste harribitxi bat erakusteko: Solatsuko telleria.

Telleriaren ondoan, gainera, Solatsu baserri berritua dago, non ekitaldiak antola baitaitezke, eta baita gaua igaro ere, bost gela ditu-eta. Info gehiago: solatsu.com/eu/home-eus/
September 29, 2025 at 8:10 AM
2/3Solatsuko telleria San Agustin auzoan dago, bertako elizatik eta Narru jatetxetik oso gertu.

Bisitak ordubete inguru iraun zuen. Bertan informazio asko jaso genuen, teorikoa, bisuala eta praktikoa. Pozik irten ginen.
September 29, 2025 at 8:09 AM
1/3 Joan den larunbatean Solatsuko telleria bisitatu genuen, Elorrion.

Telleria XVIII. mendekoa da eta Gerra Zibilera arte izan zen lanean. Azkenerako oso egoera kaskarrean zegoen, orain gutxi arte.
September 29, 2025 at 8:09 AM
2024 urtearen hondarrak aitzakia ona izan dira apunte zenbait hartzeko.

Faroan idatzi dut: blogak.goiena.eus/faroa/2024/1...
December 30, 2024 at 9:27 AM
Atzo Hitz liburu dendan izan nintzen, Durangon, eta bertan hiru liburu erosi nituen:

- Kepa Anabitarte. Bizitza bat herriari eskainia. Eneko Bidegainena
- Pleibak. Miren Amurizarena
- Gogoan dut. Aritz Galarragarena

Azkena irakurrita neukan, baina gura nuen etxean eduki.
December 19, 2024 at 9:42 AM
Atzo “Querer” amaitu genuen ikusten, Movistar+en miniseriea. Lau kapituluak tentsioz josita daude, gidoiari eta aktoreen antzezpenei esker.

Euskal Herrian eta aktore euskaldun askorekin egindako serie espainiar ona.
December 9, 2024 at 7:24 PM