Josevisky
banner
josebalarratxe.bsky.social
Josevisky
@josebalarratxe.bsky.social
Marrazkilaria
illustrator & comic artist
www.josebalarratxe.eus
Gaur estreinatzen da Paul Urkijoren Gaua filma! Atzo aurreestreinaldian ikusteko aukera izan nuen eta ez nuen inoiz usteko Mateo Txistu pantailan ikusiko nuenik!! Ezin izan diet fan art bat egiteko gogoei eutsi.
SEGI DENAK KORRIKA FILM BIKAIN HAU IKUSTERA! 🔥🔥🔥

#gaua #manexfuchs #mateotxistu
November 14, 2025 at 10:53 AM
Gaur euskal ilustrazioaren eguna ospatzen dugu lehen aldiz! Horretarako, Euskal Irudigileak elkarteak Ignazia Zabalo "Nor Nai" marrazkilaria hartu du ardatz.
Maite Mutuberriak, Javier de Isusik, Yolanda Mosquerak, Elena Odriozolak eta neronek ilustrazio bana egin dugu elkarteak eskatuta. Hor nirea 😘
November 12, 2025 at 10:03 AM
BASOLA, GARAITZA EDO HERIOTZA
Asiskoren gidoiarekin Xabiroi komiki aldizkariarentzako marrazten nabilen sailaren laugarren atala kalean duzue!
🦌🐗🦇🌳🌿⚡🔨💣🔥
November 3, 2025 at 9:39 AM
Badok-eko lagunek eskatuta, azken urteetan egin ditudan KOMIKLIPekin kantu zerrenda egin dut. Sartu badok.eus atarian eta entzun zerrenda komikiak irakurtzen dituzuen bitartean 👍😘👍
October 14, 2025 at 8:45 AM
Porco Rossoren esaldia gaurkotu genezakeela bururatu zait.
October 6, 2025 at 7:53 AM
Lagunak! Gaur euskal komikiaren eguna ospatzen dugu!! Atera komiki zaharrak! EROSI BERRIAK!! Baduzue komiki kuttunik? Zein da zuen komikilari gogokoena?

#euskalkomikieguna
September 29, 2025 at 7:31 AM
Aurtengo Donostiako estropaden kartela marrazteko aukera izan dut. Ea gustokoa duzuen!
August 29, 2025 at 12:59 PM
Usurbilgo Lauburu konpartsaren buruhandi berrien sortze prozesuan esku bat bota nuen haien ideiak irudietan jarriz. Ederrak geratu dira! Azkenean erabili ez dituzten pertsonaia batzuk proposatu nizkien (irrintzilaria eta Sor Ginia). Beste konpartsaren batek erabili nahi baditu, aurrera! 🤙😘🤙
July 4, 2025 at 8:15 AM
Lina Plastilina liburu sailaren hirugarren partea kalean da! Izaro Arroitak idatzia eta neronek ilustratua, plastilinazko neskatilaren abenturekin jarraitzen dugu. Segi denak korrika liburu-dendara erostera! 🏃‍♀️🏃‍♂️💨
July 1, 2025 at 10:11 AM
Maiatzaren 31ra arte duzue Hasiz Hazi beka eskatu eta Kabienen urtebeteko egonaldia DOAN egiteko! Informazio gehiago: www.kabiene.com
May 13, 2025 at 2:08 PM
Gaur Berria, Gara eta Noticias taldeko egunkariekin, gure lamina opari!
@euskalherriabatera.bsky.social
April 13, 2025 at 8:59 AM
Gaur aurkeztu dugu Euskal Herria Baterak eskatuta marraztu dudan Aberri Egunaren afixa. Ea gustokoa duzuen! ✏️ #AberriEguna2025
March 24, 2025 at 2:40 PM
BASOLA, GARAITZA EDO HERIOTZA
Asiskoren gidoiarekin Xabiroi komiki aldizkariarentzako marrazten nabilen sailaren hirugarren atala prest!
Harpidetu: xabiroi.eus

#basola #garaitzaedoheriotza #xabiroi
February 19, 2025 at 9:24 AM
Marrazkilari lanetik gehien dibertitzen nauen partea pertsonaiak diseinatzea da. Hemen Izaro Arroitaren "Lina Plastilina" liburu sailerako egindako pertsonaia batzuk 😘
#linaplastilina
January 28, 2025 at 11:52 AM
Blueskyrentzako bazka apur bat:
"Joana Maiz" Yurre Ugarteren gidoia eta nire marrazkia 😘
2019, Harriet ediciones - 2022 editions Félès
www.harrietediciones.es/index.php/pr...
January 24, 2025 at 8:22 AM
Hemen duzue Jakin aldizkariarentzako egin dudan marrazkia, Ruper Ordorikari eskeinia 😘
January 21, 2025 at 9:34 AM