jimmyjazzjon.bsky.social
@jimmyjazzjon.bsky.social
Surfa eta borroka

Haritz Larrañaga Altunaren ‘Olatuak sutzen direnean' eleberriaren gomendioa 7K-n
June 5, 2025 at 1:59 PM
"Zerk bateratzen ditu euskalduna, euskotarra eta etorkina? Beren madarikazioak. Moderniak leku gabe utzi ditu denak. Arrazoi ezberdinengatik baina patu berdinarekin"
May 16, 2025 at 5:17 AM
-Ba, egia esan -Imanolek, irribarrez-, “ita” guztiak ezagutzen dizkiat: dinamita, pentrita, kloratita…
-Eta “ismoak”?
-Ere bai: komunismo, sozialismo, kapitalismo… Denak ikasi nizkian, eta zertarako? Azkenean, abertzalea naukela ondorioztatzeko.

‘Olatuak sutzen direnean’ @txalapartatik.bsky.social
May 14, 2025 at 12:00 PM
“Euriaren sinfonia urbanoari gehituko zaion lelotik urrundu da emakumea. Ez da berdina ‘lapurra, polizia’ oihukatzea, edo ‘polizia lapurra’ oihukatzea. Zoriak jarri zaituen ezlekuetara ez egokitzea izan da beti emakumearen bizirauteko legea”

‘Euri gorriaren azpian’ Asier Serrano #Erein
December 23, 2024 at 9:58 AM
“Garbitasuneko neskok: asko ikasiko duzue emakume liberatuengandik. Lehen fasea kontzientzia feminista hartzeko talde bat izaten da; bigarren fasea, etxe-garbitzailea; hirugarrena, dibortzioa”

‘Hetero’ (Uxue Alberdi, #Susa)
December 16, 2024 at 11:07 AM
Ostegun eta ostiralean, Donostian, Pentsatu! 2024 jaialdia. Bigarren Hezkuntzan filosofian diharduten irakasle eta unibertsitatean dihardugunen arteko topagunea da hauxe. Elkarrekin pentsatzeko eta gero zabaltzeko asmoz.
November 20, 2024 at 7:30 AM