jakin-eus.bsky.social
@jakin-eus.bsky.social
Azken asteotan memoriari buruzko eztabaidak dakartzan auziei buruz jardunaldi oso bat egin genuen Usubrilen, gaian adituak eta elkarte eta mugimenduak entzunez.

Iñaki Sagardoi ikerlariaren artikuluak aurreratu zituen asteotako gai asko: jakin.eus/bideoak/2024...
#Jakin263-264
September 17, 2025 at 10:26 AM
Aste honetan #ONDARETIK:
«protestak molestatu ezin duela uste zuten arimaederren bat, asko haserretu zen. Pentsatu nahi dut bestetzuk etorriko zirela korde pixka bat izatera, eta gauza inportanteak – badakizue, genozidioak eta horrelakoak – kirolaren aurretik jartzera»
jakin.eus/ondaretik/on...
[Ondaretik] Kirola baino gauza garrantzitsuagoak - JAKIN Dabilen pentsamendua
Gauza ikaragarriak lortzen ditu kirola bihurtua dagoen espektakuluak. Hainbesterainoko zentraltasuna hartu du, gutxienez, mendebaldeko gizarte-eredu honetan, ezen, askotan, perspektibak ere hankazgora...
jakin.eus
September 15, 2025 at 3:14 PM
Reposted
Joxe Azurmendiren obra guztia @jakin-eus.bsky.social -en.
jakin.eus/digitalizazi...
July 6, 2025 at 7:07 AM
Reposted
#UI53|

Elisa Peredo Quiroz : “Hautematen duguna da emakume eta migrante izateagatik ez gaituztela kontuan hartzen”
www.ueu.eus/komunikazioa...
#jakinjardunaldia @jakin-eus.bsky.social @huhezi.bsky.social
Elisa Peredo Quiroz: “Hautematen duguna da emakume eta migrante izateagatik ez gaituztela kontuan hartzen”
www.ueu.eus
July 21, 2025 at 6:50 AM
Joxe Azurmendi hil zaigu. Jakin Taldeko kide eta azken hamarkadetako euskal pentsalari emankorrena.
40 liburutik gorako obran modernitatearen ideia hegemonikoen irakurketa kritikoa egin du, Euskal Herritik eta euskaraz.
Eskerrak ematea baino ez zaigu geratzen, eta jarraipena emateko konpromisoa.
July 2, 2025 at 3:50 PM
Egitasmo kooperatiboek hamarkadak daramatzate Euskal Herrian, eta Jakin aldizkarian bilakaeraren lekukotza ikus daiteke, 'Ondaretik' atalean bildu duguna.

Egungo auzien ikuspegitik sakontzeko, Jakin Jardunaldia ekainaren 19-20an Usurbilen. Eman izena!

labur.eus/qfplr6fz
[Ondaretik] Kooperatibismoaz - JAKIN Dabilen pentsamendua
Kooperatibismo hitza erabilita aterki handia zabaltzen du batek, honezkero, euskaraz ere. Hamarkada luzetan egon dira egitasmo kooperatiboak Euskal Herrian, eta horien guztien artean arretarik handien...
labur.eus
June 9, 2025 at 10:46 AM
Reposted
“Kooperatibismo bat komunitateari begira: lurraldeetako beharrei erantzuteko ereduak zabaltzen” jardunaldia aurkezten ari gara @jakin-eus.bsky.social eta Usurbilgo Udalarekin

Usurbilen egingo dugu ekainaren 19an eta 20an.

#UI53 #JakinJardunaldia

Matrikula 👇🏻

ueu.eus/jarduera-aka...
June 6, 2025 at 8:57 AM
Mikel Urdangarin: «Mundua era bizigarriago batean pentsatzeko gakoak daude Azurmendiren eta egile feministen arteko elkarrizketan».

Gizaki eredua eta gizatasuna bera auzitan dauden garaiotan, tresna aparta jarri du Urdangarinek gure esku.
#UrJauzia

labur.eus/jhv4pux1
Mikel Urdangarin: «Mundua era bizigarriago batean pentsatzeko gakoak daude Azurmendiren eta egile feministen arteko elkarrizketan» - JAKIN Dabilen pentsamendua
Mikel Urdangarin 2024an izendatu dute doktore, Joxe Azurmendiren pentsamendua egile feministen ideiekin lotuz osatutako tesiarekin. Horren lanketa xehatua dakar, Gizaberetxoak gara. Joxe Azurmendi fem...
labur.eus
May 15, 2025 at 8:21 AM
@jpermach.bsky.social-ek metaforek etekin ekonomikoa dutela erakutsi digu bere doktore tesitik abiatuta idatzi duen artikuluan.

Posible ote metaforen bidez bankuen erreskatea legitimatzea?

Irakurri osorik: labur.eus/mvz0dnrj

#Jakin267
May 14, 2025 at 1:06 PM
Maddi Kintanak Baiona, Angelu eta Miarritzeko gazteen euskara ikertu du, Frantsesaren eta batuaren eraginak aztertzeko.

Euskaraldiaren atarian ez dator gaizki gogoratzea:
Zein da euskara jatorra? Egiten dena!

Irakurri osorik: labur.eus/n9p9icxr
#Jakin267
May 12, 2025 at 10:16 AM
Irten da #Jakin267: Hala ere... hau gure oholtza da

Hemen lehen artikuluaren amu txiki bat, #OlatzArtola eta #JoneExposito egileen eskutik.

Euskal musikagintzaren erradiografia feminista bat 👇
May 7, 2025 at 8:50 AM
Reposted
Jakinen ale berria atera da, eta barruan nire ekarpenatxoa dago.

Intelekualei buruz hitz egiten dut, besteak beste...

@jakin-eus.bsky.social

jakin.eus/blog/gure-he...
Gure herriko intelektualak – Cira Crespo - JAKIN Dabilen pentsamendua
Xisterak Duela urte bat pasatxo, margolan bat izan nuen hizpide. Margoak Gu zuen izena eta Elias Salaberria zen egilea. Bulkada batek eraginda bezala begiratzen diet margolanei nik; arte kontutan form...
jakin.eus
May 5, 2025 at 10:43 AM
@udanebarinaga.bsky.social
Udane Barinagarrementeria: «Punka erradikala izan da ardatz batzuekiko, baina gizon zuri, zis eta heteroen neurrira egina»

Musika eszena (trans)feministaz #Jakin267
Entzun osorik: labur.eus/gttkw5nl
April 29, 2025 at 1:03 PM
Irati Zubia:
«Esango dizute, begiratu gora! Horra, zeruan, pentsamendua. Mundua nolakoa den jakin nahi baduzu, begiratu eguzkia. Alabaina, behetik begiratuta eguzkiak min egiten du begietan.
"Zerutik gertu ez da ondo egoten",
Eta pentsatu ere hobeto egiten da lokatzean»

labur.eus/n5oxbhte
April 15, 2025 at 1:51 PM
@motxales.bsky.social:
«itzuli egiten dizut, itzuli egiten dizuet; ez da nirea. ez nire proposamen politikoa, ez nire desira, ez nire iruditegia.

ez da nik parekoak eta mundua hartu eta eraiki nahi ditudan modua».

Itzulketa bat, itzultzaileak. Eta, batez ere, idazleak.

labur.eus/u0zrip35
dagokionak har dezala - JAKIN Dabilen pentsamendua
testu hau itxiera bat da, eta abiapuntu bat.   ***   arkumea ematen zenuen sakrifiziorako prest esan zidan orain dela hamar urte. arkumea. sakrifiziorako prest. eta hamar urtean eraman dut aldean esal...
jakin.eus
April 15, 2025 at 12:02 PM
Harkaitz Cano:
«Batzuetan arrazoia ematen diogu norbaiti, baina ez hark eduki dezan, noizbait bueltan ekar diezagun baizik [...]. Bada arrazoia gordetzen duenik, arrazoiak bankuan etekinak emango dizkiolakoan.
Arrazoi gordeak dira gure lanaren parte bat»

jakin.eus/artikuluak/e...
Ezjakinaren miniaturak - JAKIN Dabilen pentsamendua
Arrazoi baduzu, ez izan presarik. Marko Aureliok esan zuen hori? Ez nago ziur. Ederra da esaldia, baina agian Marko Aurelio izan behar duzu praktikara eramateko, ala? Edo Marko Aurelio, edo Erroman ja...
jakin.eus
April 14, 2025 at 11:17 AM
Badakizu?
Jakin berrituaren aurkezpenean gonbidatu paregabeak izan genituen.
Horietako hiruren testuak irakurgai jarri ditugu webgunean.
Opari txiki bana, datozen egunetan patxadan gozatzeko.
Ez galdu!
jakin.eus/idatziak/
#DabilenPentsamendua
April 14, 2025 at 10:09 AM
María Reimóndez eta Danele Sarriugarte elkarrizketan, itzulpenaz eta hegemoniaz.
Galegotik, euskaratik, neutraltasunaren falazia eta ikusezina bistaratzeko premia: «Feminismoaren kanona ez dezatela soilik hizkuntza hegemonikoetan diharduten feministek osa»

labur.eus/1bczzorg
María Reimóndez: «Mugimendu politikoak eta hizkuntzaren aldekoak klase popularren eta emakumeen aldean egon dira beti» - JAKIN Dabilen pentsamendua
María Reimóndez itzultzaile eta idazle galiziarra mahai inguruan jarri dugu minak izendatzeko ahaleginean martxoan, Bilbon. Ibai Atutxa eta Cira Cresporekin batera osatutako gogoetaz gain, itzultzaile...
labur.eus
April 11, 2025 at 2:00 PM
#TeresaDelValle-ren lanak handik eta hemendik jantzi ditu Jakineko egileak eta testuak.
Adibidez, Jaime Altunak hiru testutan izan zuen hizpide «bidea urratu eta zabaldu zuen izen nabarmenetako bat».
Haren ekarpenak segiko du bidean.
April 8, 2025 at 1:10 PM
Ze hamarkadakoa ote testua?

«Europa militarki bat eta guztiz indartsua ez bada Errusia eta Ipar-Amerika’n atzaparretan erortzeko arriskuan dago.»

Tamalez, gaurkoa izan liteke. Europaren enegarren krisiaz, #Ondaretik
👇
labur.eus/xnuqlpp8
[Ondaretik] Europaren enegarren krisia - JAKIN Dabilen pentsamendua
“Europa militarki bat eta guztiz indartsua ez bada Errusia eta Ipar-Amerika’n atzaparretan erortzeko arriskuan dago.” Esaldi hori irakurri eta ariketa jarriko banizue, esaldia ze garaitakoa den asmatz...
labur.eus
April 4, 2025 at 12:37 PM
@aek-korrika.bsky.social:
«Euskara bidegurutzean aurkitzen da berriz eta euskaltzaleok berpizkunde berri bat abiatu behar dugu gure hizkuntzak etorkizuna izan dezan».

25 egun dauzkagu dokumental eder hau jalgi dadin posible egiteko.

Ekarpenak👇
www.goteo.org/project/jalg...
April 1, 2025 at 1:17 PM
@ainaralasa.bsky.social-ren 'Azalerak' mami sakona du bere baitan.
Jakin(guran) joan gatzaizkio bere azken proiektuaren erakusketara, eta (ez)gorputz politikoez, horien hizkuntzaz, kulturaz, eta sorkuntza kolektiboaz aritu zaigu.

Ez galdu!

Mila esker, #Ehuntze

www.youtube.com/watch?v=QLm7...
Jakin(guran): Ainara Lasa Perez
YouTube video by Jakin Fundazioa
www.youtube.com
March 25, 2025 at 2:52 PM
#Ondaretik sailaren azken atala irakurgai.

Euskaral komikigintzan sortutako crosoverrak bildu ditugu.

«Euskarazko komikigintzan ere gorakada horrek crossover fantastiko ugari, asmo handiak, diru gutxi eta sasi-normalizazio prekarizatua ekarri zituen»

labur.eus/n87aazko
[Ondaretik] Euskal komikigintzaren crossoverrak - JAKIN Dabilen pentsamendua
Ander Manterola apaiz antropologoak Jakin 174ko Historia bizia saileko elkarrizketan kontatu zuen umetako irakurgai ugari komikiak zituztela, bai berak eta baita bere belaunaldikide askok ere. 1934an ...
labur.eus
March 21, 2025 at 9:07 AM
Udaberria nobedadez beteta dator, tartean Ur-jauzia bildumako Mikel Urdangarinen liburu berria.
@berriaegunkaria.bsky.social-n Iñigo Astizek ederki bildutako zerrendan topatuko duzu, liburugintzaren azterketan Xabier Eizagirrek aipatutako «euskal paradoxari» keinu eta guzti👇
labur.eus/o4tzxpqd
March 20, 2025 at 3:01 PM
Benizze: «eszena propio independenteak garatzeko gaitasuna falta zaigu»

Entzun elkarrizketa osorik: labur.eus/uqm6t9af
March 14, 2025 at 12:38 PM