Jabier Zabaleta
ja2er.bsky.social
Jabier Zabaleta
@ja2er.bsky.social
Irakurlea, garagardozalea, euskara-teknikaria...
Kostaldeko herrietatik aparte ez da ezaguna, baina gurean, Orion, asko erabili izan da hitz hau, batez ere zentzu figuratiboan: «Mataputxa baino egoskorragoa haiz»

#esamoldeak

Orain arteko hitz eta esamoldeak:

orio.eus/orioko-hitza...
November 28, 2024 at 3:06 PM
Orain dena da «faltan bota», baina gure zaharrek «faltan bilatu» erabiltzen dute oraindik hitzetik hortzera.

Ez dakit esamoldea nondik barrena iritsiko zen gurera, baina bitxia da katalanez ere molde bera erabiltzen dutela: «trobar a faltar»
November 14, 2024 at 8:51 PM
Bihar kontzertu hau antolatu dugu Espai Català elkartekoek Donostian:

espaicatala.eus/archivos/1208

Pau Alabajos kantautore valentziarra, Vicent Andrés Estellés poeta handiaren testuak abesten. Ona izango da!
November 14, 2024 at 8:40 PM
.@argia aldizkariaren Larrun honetan daude jasota @iiurrebaso-ren tesiaren puntu nagusiak.

Oso elkarrizketa interesgarria!

argia.eus/astekaria/docs…
February 13, 2024 at 6:56 PM
Areto betean abiatu du hitzaldia @iiurrebaso soziolinguistak.

Areto txikia, baina betea! :-)

Euskararen egoerak sortzen du jakin-mina gurean
February 13, 2024 at 6:16 PM
Gehitu dezakegu…

:-)
February 12, 2024 at 8:15 PM
Euskararen erabilerari buruzko hitzaldia emango du Iñaki Iurrebasok asteartean, Orioko Salatxo aretoan, @OriokoUdala-k eta @uema_eus-k antolatuta

orio.eus/albisteak/eu...
February 12, 2024 at 1:56 PM