Igor OS
iodrisust.bsky.social
Igor OS
@iodrisust.bsky.social
Euskalduna (independentista), maritxua, transfeminista, antifaxista, apostata 🏴‍☠️🏳️‍🌈🌱
Kartel hau EHEk argitaratu duen onenetako bat da (E28rako). Etorkizuneko Euskal Herri aske bat irudikatzen du, sexu-generoarekiko askea (kuirra), baina zenbait erresistentzia izan ditu "EusKUIR Herria" izena erabili izanak.

Garbizalekeria sabinista hutsa.

#GoraEskuirHerria
#GoraIkuirrina
August 7, 2025 at 8:35 AM
Inor ez da eskandalizatzen kale eta espazio publikoaren erabilera honekin...?
#TodoPorLaPasta
#BilbokoEtxeberrietaPlaza
June 3, 2025 at 4:53 PM
Ostiralean, «Elkuirtruke» (www.elkuirtruke.com) foroaren aurkezpen-jaia egingo da Bilboko alde zaharreko 7Katu gaztetxean.
Elkartrukerako foro antipatriarkal eta antikapitalista da, denetariko gauzak partekatzeko gunea.

Ostiralean, 20:00etatik aurrera, 7Katun!
#SareLesbianista
#Ehgam
#7Katu
May 27, 2025 at 8:59 PM
Ekainaren 2an langile sexualen eguna ospatzen dela eta, manifestua eta deialdia egin dute hainbat elkartek, haien aldarrikapenekin bat egiteko.
Bilbon, 19:30etan, Arriagan.
May 26, 2025 at 6:28 PM
ALERTA TERFa!

Maiatzaren 10ean, jardunaldi TERFak egingo dituzte Bilbon. Ekarri txilibitu bat, lapiko bat, pandereta bat... zalaparta egitera goaz!

📅 Maiatzaren 10ean, larunbata
🕙 10:00etatik aurrera
📍 Kasilda Iturrizarren eskulturan

Beren diskurtso faxistaren aurrean,
ZALAPARTA TRANSA!
May 4, 2025 at 3:32 PM
Barikuan, apirilak 11, #EuskalHerrianEuskaraz taldeko kide diren Intza Gurrutxaga eta Gorka Torre epaituko dituzte Baionako Justizia Jauregian, "Justizia Euskararentzat" aldarrikatzeagatik. Elkarretaratzeko deia egin dute 13:45ean, EHEko bi militanteak epaitegira sartu baino ordu laurden lehenago.
April 8, 2025 at 7:41 PM
1.500 lagun inguru bildu gara gaur Baionan, Euskal Herrian Euskaraz-eko kide diren eta justizia frantsesak aste honetan epaituko dituen Intza Gurrutxagari eta Gorka Torreri babesa emateko, "Justizia euskararentzat" aldarrikatuz.
#EuskarakDesobedientziaBeharDu
#JustiziaEuskararentzat
#EHE
April 6, 2025 at 3:10 PM
Domekan #EHE elkarteak Baionan egingo duen manifestazioaren zergatiak azaltzera hurreratu dira gaur Bilboko Bira Kultur Elkartera apirilean Baionako Justizia Epaitegian epaituko dituzten EHEko bi kideak.

Domekan, apirilak 6, Baionara etortzeko busean badago lekua oraindik!

#JustiziaEuskararentzat
April 2, 2025 at 8:17 PM
#AxelHotels katearen zuzendariak Bilboko hotelaren irekierak azaleratu dituen arazoak neutralizatu nahi izan ditu, esanez #Ehgamekin bildu dela eta arazo guztiak amaitu direla. Baina errealitatea bestelakoa da, #Ehgam ez da inoiz bildu tipo horrekin.

Komunikatua 👇🏽
March 22, 2025 at 1:09 PM
EHEko 2 kide epaituko dituzte apirilean Baionako epaitegian, euskara aldarrikatzeagatik.

EHEk manifestazioa deitu du epaiketa horren kontra apirilaren 6an Baionan eta egoeraren irakurketa egitera etorriko dira bi kideak Bilbora:

📅 Apirilak 2
🕖 19:00etan
📍Bira-n

#Apirilak6DenokBaionara
#Harroaldia
March 9, 2025 at 7:54 PM
Bilboko Alde Zaharreko #kalamiak Gazte Talde Feministak antolatuta, eguenean, martxoak 6, solasaldi super interesgarri eta eraikitzaile/deseraikitzailea #7katun: "Militantzia eta errepresio politikoa ikuspegi feministatik mintzagai"
Doktoretza tesi itzel baten fruitua.
#EzDagoPlanHoberik
March 4, 2025 at 6:51 PM
Euria egin badu ere, zer polita, zer hunkigarria eta zer beharrezkoa Euskal Herrian Euskarazen (EHE) Durangoko manifa.

"Zer Euskal Herri litzake bere
hizkuntza ere galtzen duena...?
Ez al dakizu euskara dela
euskaldun egiten gaituena?"

#EuskalHerrianEuskaraz
#AldaketaSakonaBeharDugu
December 7, 2024 at 6:41 PM
Arnaldo Otegi EH Bilduren (@ehbildu.bsky.social) Bilboko ekitaldian, % 80 gaztelaniaz eta gauza garrantzitsuetako.
Euskara ez bada zentral bihurtzen, jai dauka Euskal Herriaren etorkizunak.
November 23, 2024 at 5:20 PM
📣 Abenduaren 7an, euskaraz bizitzeko eskubidearen alde mobilizatuko gara Durangon!

ZERGATIK...? ZERTARAKO...?
Bilbo aldekoa bazara eta egoeraren analisia entzun nahi baduzu, zatoz:

🗓️ Azaroak 21 (osteguna)
⏰ 19:00, BIRA
🎤 Aurkezpena + luntxa (DJ Kool)

Euskaraz bizitzeko, EUSKARAREN ERREPUBLIKA!
November 17, 2024 at 6:11 PM