MONDRAGON
banner
eu.mondragon.coop
MONDRAGON
@eu.mondragon.coop
MONDRAGON Korporazioari buruzko albisteak, munduko kooperatibarik handiena | Síguenos en castellano en @es.mondragon.coop | Follow us in English @en.mondragon.coop
Enpresek ikuspegi positiboagoa dute ekonomiaren bilakaerari buruz, LABORAL Kutxak Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako enpresen artean egindako azken inkestaren arabera l.mndrgn.com/a3er6
December 26, 2025 at 9:00 AM
Hain bereziak diren egun hauek, zorion egunak izan daitezela. Hori da MONDRAGON egiten dugunok bihotz-bihotzez opa dizueguna. Gabon zoriontsuak guztioi!
December 24, 2025 at 9:00 AM
🔋CEGASAk eta Ikerlan zentro teknologikoak bateria-eredu berri bat diseinatu dute, eraginkorragoa, ziberseguruagoa eta hodeira konektatuta l.mndrgn.com/8e6iy
December 23, 2025 at 9:00 AM
#MondragonHealth aliantza osatzen duten kooperatibek mota guztietako soluzioak eskaintzen dituzte, besteak beste, etxez etxeko zaintzak eta adinekoentzako egoitzetan espezializatutako zerbitzuak l.mndrgn.com/r2vsi
December 22, 2025 at 9:00 AM
KREANek proiektatu eta zuzendutako Boulevard merkataritza-gunearen eraberritzeak nazioarteko aitortza lortu du, “Mapic Award 2025” saria irabazi baitu, “Eraberritze proiektu onena” kategorian l.mndrgn.com/2tquo
December 19, 2025 at 9:00 AM
Elikadura, digitalizazioa, automobilgintza, bioteknologia, etxez etxeko arreta, robotika, zibersegurtasuna, elektronika, ingeniaritza eta gehiago: ezagutu #MondragonVenturesek lagundu dien enpresen portfolioa. Nahi duzu zurea hurrengoa izatea? l.mndrgn.com/x5brh
December 18, 2025 at 9:00 AM
MONDRAGONen lan egiteko modua berdintasunean, erantzunkidetasunean eta elkartasunean oinarrituta dago. Denok hartzen dugu erabakietan parte eta denon artean hartzen ditugu erabakiak, elkar zainduz eta elkarrekin #MondragonPeople l.mndrgn.com/s4zrv
December 15, 2025 at 9:00 AM
“MONDRAGON eta izaera kooperatiboa erakargarriak dira belaunaldi berrientzat. 'Zertarako' bat daukagu”: Pello Rodriguez, MONDRAGON Taldeko presidentea, Euskadi Irratian elkarrizketatu dute abenduan l.mndrgn.com/4quf4
December 12, 2025 at 9:00 AM
LANKIk 25 urte bete ditu. Egun, unibertsitateko ezagutza eta kooperatiben praktika uztartzeko lan egiten du eta gizartean eragiteko, hezkuntza kooperatiboaren, ikerketaren eta aholkularitzaren eta hedapenaren bidez l.mndrgn.com/saffy
December 11, 2025 at 9:00 AM
Talentua euskaratik enpresaratzeko markoa aurkeztu da aurtengo MONDRAGONeko Euskararen Foroan, 50 bat kooperatibetako ordezkari bertan zirela l.mndrgn.com/tnxp6
December 10, 2025 at 9:00 AM
LKS Next-ek eta Tecnaliak lankidetza estrategikorako hitzarmena sinatu dute, datozen 4 urteetarako lan-esparru egonkor bat ezartzen duena, enpresetan eta administrazio publikoetan berrikuntza eta eraldaketa digitaleko proiektuak bultzatzeko l.mndrgn.com/z7341
December 9, 2025 at 9:00 AM
MONDRAGONen etorkizunaren aldeko apustua egiten dugu, lankidetza irekiko ekosistema bati esker: 12 zentro teknologiko, unibertsitate propioa eta nazioarteko aliatuen sare sendo bat. Egin nahi duzu gurekin bat? #MondragonPeople l.mndrgn.com/s4zrv
December 5, 2025 at 9:00 AM
"Kooperatibismoan murgiltzen", Otalora eta Mondragon Unibertsitateko Lanki ikertegiak elkarlanean sortu duten programa berria, bazkide berriei formazio kooperatibo eskeintzeko l.mndrgn.com/6pw6m
December 3, 2025 at 9:00 AM
#MondragonHealth aliantza Alemaniara joan da Bexen Cardio, Bexen Medical, Erreka, Leartiker eta MC3-en eskutik, MEDICA 2025ean parte hartzeko, munduko teknologia medikoko nazioarteko azokarik garrantzitsuenetako batean l.mndrgn.com/ssz67
December 1, 2025 at 9:00 AM
🎓 Atzo izan dira GRAL-MAL MONDRAGON sariak. Deialdi honen 4. edizioan 53 unibertsitatetako 340 lan jaso dira, eta finalistek kooperatibekin harremanak sendotzeko esperientzia izan dute. Eskerrik asko gizartea eraldatzen duten proiektuak bultzatzen jarraitzeagatik!
November 28, 2025 at 10:06 AM
EROSKIk eta Basque Culinary Centerrek “Eroski-BCC Onenak Aitorpenak” eman dituzte, elikadura eta gastronomia ulertzeko modua eraldatzen ari diren BCCko ikasleen proiektuak bultzatzeko l.mndrgn.com/qa657
November 28, 2025 at 9:00 AM
Oinarri teknologikodun zure enpresak behar duen bazkide-inbertitzailearen, lehentasunezko bezeroaren edo partner industrial edo komertzialaren bila zabiltza? Begira MONDRAGONen zer eskaintzen dizugun #MondragonVentures l.mndrgn.com/buo46
November 26, 2025 at 9:00 AM
Guido Agostinelli dibulgatzaile argentinarrak MONDRAGON bisitatu eta sareetan arrakasta lortu du: milioitik gora ikustaldi lortu ditu eta printzipio kooperatiboak goraipatzen dituzten milaka iruzkin l.mndrgn.com/eues1
November 25, 2025 at 12:00 PM
👩‍⚕️👨‍⚕️ #MondragonHealth aliantza osatzen duten kooperatibek mota guztietako soluzioak eskaintzen dituzte sektore soziosanitarioko hainbat arlotan, hala nola lagin biologikoak eta sendagai termolabilak kudeatzea eta biltegiratzea l.mndrgn.com/r2vsi
November 24, 2025 at 9:00 AM
“Garuneko Eremu Babestua” agiria jaso du LABORAL Kutxak. Kooperatibak iktusaren aurkako kanpaina masiboa abiarazi du Freno al Ictus Fundazioarekin elkarlanean, 400 pertsona baino gehiago trebatuz prebentzioan eta jardueran l.mndrgn.com/br51n
November 21, 2025 at 9:00 AM
Fagor Automation kooperatiba aukera berrietara ireki da, eta dibertsifikazio teknologikoko, sektore hedapeneko eta berrikuntza bultzatzeko etapa berri bati ekin dio l.mndrgn.com/q5fn9
November 20, 2025 at 9:00 AM
🏆 Danobat Groupek Euskal Enpresa eta Gizarte Fundazioaren Enpresa Berrikuntzaren Saria jaso du, azken 70 urteetako bere lidergo teknologikoaren balioa nabarmentzen duen aitorpena l.mndrgn.com/2z870
November 19, 2025 at 9:00 AM
Gure enpresen lehiakortasunari laguntzen dioten etorkizunera begirako negozioak babesten ditugu, gizartean eragin positiboa dutenak eta giza-dimentsioa #MondragonVentures 📍 Gehiago jakiteko eta harremanetarako: l.mndrgn.com/1b7hi
November 18, 2025 at 9:00 AM
Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako etxeek ekonomian duten konfiantza neurtzen duen LABORAL Kutxaren indizeak ez du aldaketarik izan urteko 3. hiruhilekoan, eta ez da neutraltasunera hurbildu l.mndrgn.com/kso9f
November 17, 2025 at 9:00 AM
Urtero, 1.000 pertsonak baino gehiagok egiten dituzte LHko, graduko edo masterreko proiektuak edo praktikak gure kooperatibetan. Ikasi eta lan egin nahi baduzu, begiratu #MondragonPeople l.mndrgn.com/hrkfu
November 14, 2025 at 9:00 AM