Errondabide
banner
errondabide.bsky.social
Errondabide
@errondabide.bsky.social
Erronda kalea 20, Bilbo, Euskal Herria

- nork ez du maite askatasuna -

#HerrikoakHerriarenak
#ErrondaLibre
AZAROKO ERAKUSKETA

Itsasoak itzultzen dizkion hondarretatik obra kritiko eta poetikoak sortzen ditu Iñaki Aguinagak, kontsumoaz, kutsaduraz, kontzientza eta bigarren bizitzez hitz egiten dutenak.
Azaroan, Errondabiden: itsasotik jasotako jito-zurez egindako piezak.

Hurbildu 😉
November 6, 2025 at 11:38 AM
AZAROAK 2 IGANDE GIROTUA ERRONDABIDEN

Ez genuen nahikoa izan aurreko igande girotuko dantza eta barreekin, azaroak 2an ere igande eguerdi ezinobea izango dugu, Pantx Recordsekin.

Gorde data eta disfrutatu txopitoez eta zuzeneko musikaz 😉

Dantzatzen duen herria ez da inoiz hilko!
October 23, 2025 at 9:37 AM
Errondabiden ere lanuztea egingo dugu. Taberna 11.00-14.00 eta 19.00-22.00 itxita egongo da.

12.30etan denok Bihotz Sakratura eta 19.30etan Eliptika Plazara!

GENOZIDIOA STOP! HARREMAN GUZTIAK ETEN!
October 15, 2025 at 7:57 AM
Urriak 5, igandea, TXOPITOAK ETA MUSIKA ZUZENEAN Errondabiden.

Giro ezin hobearekin hasiko dugu txopitoen denboraldia.

Sustrai kubatarretatik sortutako reggae, pop eta runbarekin alaituko digu igande eguerdia Orlis Pineda "kañautore"ak.

Animatu eta hurbildu!

#MusikaZuzenean #Errondabide
September 29, 2025 at 9:11 AM
KUBARAKO SENDAGAI BILKETA
🗓 Irailak 15 - urriak 15

Egin zure ekarpena!
- Sendagaiak (likidoak ezik). Gutxienez 2026ko iraungipena.
- Intsumoak: xiringak, bendak, eskularruak, josturak, etab.
- Higienea: pixoihalak, konpresak, preserbatiboak, etab.

#BlokeoaHautsi #Cuba
September 23, 2025 at 8:07 AM
KUBARAKO SENDAGAI BILKETA
🗓 Irailak 15 - urriak 15

- Sendagaiak (likidoak ezik). Gutxienez 2026ko iraungipena.
- Intsumoak: xiringak, bendak, eskularruak, josturak, etab.
- Higiene produktuak: pixoihalak, konpresak, preserbatiboak, etab.

Egin zure ekarpena!

#BlokeoaHautsi #cuba #goraherriak
September 21, 2025 at 11:47 AM
Zer egingo duzu hilabete honetan? Guk badaukagu plana!

IRAILEKO EGITARAUA
September 18, 2025 at 11:13 AM
Irailaren 29an hasiko gara Solasbide mintzalagun taldekoak Errondabiden elkartzen. Euskara elkarrekin praktikatzeko mintzalagun bila gabiltza.

🗓️ Astelehenero
📍 Errondabiden
🕰️ 19:00 - 20:00

Zatoz gurekin batera euskara bultzatzera!
September 15, 2025 at 11:13 AM
Irailean zehar Haritz Petralanda Mugarraren lanak izango ditugu ikusgai Errondabideko atzekaldean.

Etorri gurekin begiradaren esplorazioan oinarritzen diren lan hauetaz disfrutatzera.

Eskerrik asko Ene Begirada.

#artea #erakusketa #errondabide
September 9, 2025 at 5:00 PM
Aste Nagusiko erakusketa

Urteetan zehar izan ditugun kartelen eta hauen historia jasotzen dituen erakusketa prestatu dugu Errondabiden.

Animatu eta bisitatu!

#erakusketa #astenagusia
#errondabide
August 21, 2025 at 11:56 AM
ASTE NAGUSIKO AFARIAK

Aurten ere aukera izango dugu jaietako iluntzeetan Errondabiden sabela betetzeko 😋

Abuztuaren 17tik 23ra, egunero 20.30etatik 23.30ak bitartean, ogitartekoak eta patata errazioak eskainiko ditugu.

On egin!

#errondabide #AsteNagusia2025 #jaiak #afaria
August 7, 2025 at 1:30 PM
[UDAKO ORDUTEGIA]

Ekainaren 30etik abuztuaren 5era

Astelehenetik asteazkenera 10.00-15.30 / 18.30-22.30
Ostegunetik ostiralera 10.00-15.30 / 19.30-23.30
Larunbata 11.00-15.30 / 19.30-23.30
Igandea ITXITA

Ondo pasa! 🌼🌞⛱️🏊‍♀️😎
July 2, 2025 at 11:32 AM
EKAINEKO ERAKUSKETA
Lubaki Grafik Faktory

Atxurin kokatutako diseinu grafikoko estudioaren azken 10 urteetako artxiboaren lan batzuk Errondabideko atzekaldean ikusgai.
Hurbildu azken urtetako diseinuez disfrutatzera!

#erakusketa #diseinugrafikoa #grafikapolitikoa #errondabide
June 14, 2025 at 1:09 PM
#GaurkoEgunez duela 30 urte Alde Zaharreko Herriko Taberna erre zuten gerra zikineko eraso batean.

“Zipaioek herriko erre dute” oihuak bazterrak bete zituen.

Gaur, Errondabide berritu eta inoiz baino biziago bat dugu. Ezin izan zuten, eta ezingo dute!

Auzolanean Errondan Bidea egiten
#harigorria
April 8, 2025 at 9:41 AM
Bolibartar Iraultzan kultura arma bezala.
La cultura como herramienta de defensa de la soberanía.

GONBIDATUAK:
Raúl Cazal, Venezuelako Kultura-ministrordea, eta moderatzaile lanetan, Mikel Buldain Sánchez, Txalaparta argitaletxeko koordinatzailea.

GORDE DATA! Zure zain egongo gara 😊
April 1, 2025 at 12:32 PM
Martxoak 30
PALESTINAR LURRAREN EGUNA
🇵🇸🗝️🔻

Palestinatik Bilbora heldu berri den Rouhaifa Kassem artista palestinarrak bere 🖼️ ERAKUSKETA 🖼️ irekiko du INAUGURAZIO EKITALDIAn.

📅Martxoaren 30ean
⏰13:30tan (12:00etan Arriagan BDSk deitutako kontzentrazioa).
📍Errondabiden
March 27, 2025 at 7:02 PM
LURRA, ESNATU!

📅 Otsailak 4, asteartea.
🕖 19:00.
📍 Errondabidetik hasita.

Zatoz gurekin BEZPERAKO KOPLAK abestera!

Kantatzen duen auzoa ez da inoiz hilko!
February 3, 2025 at 12:24 PM
🖼️ [ERAKUSKETA] 🖼️

Otsailaren 1etik 28ra.

JORGE MARTINEZ auzokidearen lanak ikusgai.

Marrazkilari amorratua, rotring eta rotulkiak beti eskuetan. Egunero marrazkiak egiteko beharra. Olio teknikan aritua.

Orain, Errondabideko atzekaldean.

Etor zaitez arteaz gozatzera! 🎨⛓️‍💥
February 3, 2025 at 12:22 PM
Hotzak guztiz utzi ez gaituen honetan, berotan sartzeko salda goxo goxoa duzue zain Errondabiden.

Ez duzu probatu? Zeren zain zaude? 😋
January 28, 2025 at 9:58 AM