Emun Aholkulariak
banner
emuntaldea.bsky.social
Emun Aholkulariak
@emuntaldea.bsky.social
Gai sozialak kudeatzen lagunduko dizun aholkularitza gara | #Euskara #GeneroBerdintasuna #Gobernantza #Aniztasuna #GizarteErantzukizuna #BerrikuntzaPlataformak

www.emun.eus
#Koopaketa Gazteak eta kooperatibagintza, elkar ezagutzeko lehen topaketan gaude, Kooperatiben Kontseiluaren eta Konfekoop-en eskutik. Kooperatibista gazteen ekimena, ahotsa, iritzia eta ikuspegia gaurdanik direlako kooperatiben oinarria eta etorkizunerako bermea #Konfekoop #KooperatibenKontseilua
November 20, 2025 at 11:11 AM
Ingumaren 25. urteurrenean gaude, euskarazko ekoizpen zientifikoaren datu baseak 25 urte egin dituela ospatzen, bejondeizuela! #Ingumak25urte @ueu-orokorra.bsky.social
November 5, 2025 at 6:26 PM
Miramar Jauregian gaude HITZ zentroak antolatutako “Hizkuntzen sustapena Adimen Artifizialean” jardunaldian. Lohitzune Txarolak hizkuntza teknologien inpaktu handiko erabilera kasuen azterketa aurkeztu du, HITZ, Langune eta Emunek elkarlanean garatutako azterketa. #Elkarlana #HizkuntzaTekonologiak
November 4, 2025 at 2:00 PM
Lanaren eta familiaren kontziliaziorako enpresen jardunbide egokien jardunaldian izan gara Euskaliten eskutik. Etorkizuneko erronka demografiko eta kulturaletara egokitzeko erakunde konprometituak, malguak eta humanoak behar ditugu, kontziliazioa kudeatuko duten enpresak. @euskalit.bsky.social
October 29, 2025 at 9:26 AM
Bai Sarea topaketan gaude gaur berdintasunean aurrera egiteko aukerak indartzeko, esperientziak, praktikak eta ikaskuntzak partekatzen. Gaur, bereziki, puntu kritikoen mapan sakontzeko aukera izan dugu. @emakundejgv.bsky.social
#BaiSareaFeministaDa #Eraldaketa #Feminismoa
October 24, 2025 at 12:07 PM
Mundukideren eskutik lasterketa solidarioan izan gara gaur emunkideak oinez zein korrika Urkulu urtegian. Elkartasun eta lankidetza egitasmoen aldeko bidea elkarrekin eta taldean errazago egiten delako. #MLS2025 #EmanPausoa #MunduakBeharGaitu #Kooperatibak #Lankidetza
October 19, 2025 at 11:50 AM
Emunen propositoa eguneratzeko prozesu betean ari gara emunkideak. Gaurko saioan Emunen zertarakoa eraberritzen ari gara, guretzako funtsezkoa baita etorkizunerako erabakiak hartzeko, garenaren eta egiten dugunaren arteko koherentzia zaindu eta lantzea. #EmunGara @borborka.bsky.social #Korapilatzen
October 17, 2025 at 7:47 AM
"Arnasguneak Hizkuntza Gutxituen Biziberritzean" nazioarteko konferentzian gaude gaur eta bihar Azpeitiko Soreasu antzokian.

Arnasguneak funtsezkoak dira euskara lan hizkuntza funtzionala eta eraginkorra bilakatzeko.

#UEMA #Klusterra @ueu-orokorra.bsky.social #IdeasForEurope #Arnasguneak2025
October 16, 2025 at 8:12 AM
Emunkideok Palestinarekin!🇵🇸
#GenozidioaStop
October 15, 2025 at 9:19 AM
🇵🇸 Emunkideok bat egin dugu Palestinarren aurkako genozidioa eta okupazioa salatzeko deitu diren lanuzte eta mobilizazioekin.
October 15, 2025 at 6:22 AM
Taupak bere lankideentzat antolatutatutako formazio eta hausnarketa saioan gaude, feminismoaz eta gure ibilbide feministaz hizketan, Farapirekin batera elkarlanean. Erakundeetan gure izaera ikuspegi feministatik eztabaidatzea funstezkoa da eraldaketarako #Feminismoa #Lankidetza
#Taupa #Farapi
October 9, 2025 at 11:27 AM
Garabideren Hizkuntzak Biziberritzeko Formazio Programako hizkuntza aktibistekin izan gara, lan munduaren euskalduntzean egindako ibilbidea eta erakunde zein enpresetan euskara zein bestelako erronka sozialen gaineko egitasmoetan dugu esperientzia partekatzen. #JatorrizkoHizkuntzak #Lankidetza
October 8, 2025 at 1:49 PM
Komunitateak eta demokraziak izan duen bilakaera eta egungo testinguruan dituen erronkak aztertzen ari gara Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatutako ikastaroan.

Euskalgintza komunitategintza horretan esperientzia oso aberatsa eta eredugarria izan dela jarri da mahai gainean.

@gipuzkoa.eus
October 2, 2025 at 10:33 AM
#KOOP2040 prozesuaren bideorria ezagutzen izan gara Kooperatiben Kontseiluaren eskutik, kooperatibagintzak dituen erronkei ekiteko proiektu eta ekimenen proposamenak aurkezteko ekitaldian.

Kooperatibok eraldaketarako palanka izan behar dugu etorkizuneko ekonomia eta gizartea gaurdanik eraldatzeko.
October 1, 2025 at 1:52 PM
Emunekin elkarlanean, Hondarribia, Pasaia, Eibar, Beasain, Zarautz eta Zumaiako hezkuntza-proiektuetan lanean ari diren zinegotzi, teknikari, zuzendari eta irakasleak elkartu ginen herri bakoitzeko praktika eta esperientziak partekatu eta sinergiak sortzeko. #Hezkuntza #Soziolinguistika
October 1, 2025 at 8:29 AM
6 herritako eskoletan DBHko ikasleekin hizkuntza asertibitatea, kontzientzia linguistikoa eta hizkuntza portaera ekologikoak lantzeko proiektuetako kideak topaketan elkartu ginen atzo Hondarribian. #Hezkuntza #HizkuntzaKontzientzia #Soziolinguistika #Eraldaketa @hondarribikoudala.bsky.social
October 1, 2025 at 8:28 AM
Itun Soziopolitiko berrirako eskaintza aurkezteko ekitaldian gaude #BatuzAldatu|ko Sinatzaileen II. Batzarrean, @kontseilua.eus en eskutik. Etorkizunean euskara eroso erabili eta hizkuntza eskubideak bermatuko dituen hizkuntza politika berrituari ekiteko unea da, adostasunetik jauzia eman dezagun.
September 26, 2025 at 9:13 AM
Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeak urtero egiten duen Memoria Sozioekonomikoaren edukia ezagutarazteko topaketan gaude gaur #UIK ikastaroen baitan. Pertsonen aniztasuna kudeatzea, baita enpresetan ere, EAE mailan erronketako bat da daukagun ongizate mailari eusteko. #Aniztasuna #Eraldaketa
September 10, 2025 at 11:49 AM
Dani Larrea Mendizabal emunkide eta Emunen sortzaileetakoa hil da.

“Bihotz handien hiztegiari
begiratuz gero ongi,
behin eta berriz agertzen dira
"hartu", "emun" eta "tori!",
bidaide izan zaitugun denok
ederki dakigu hori”.

Saminean lagun, besarkada bana etxeko eta lagunei.

Betira arte Dani!
August 24, 2025 at 12:01 PM
Emunkideen arteko lan saioan gaude gaur Gabiriako Ostatuaren ganbaran. Emunen balio proposamena lantzen ari gara, egiten dugun lanaren inpaktuaz eta bidelagun zein bezeroekin elkarlanean lortzen dugun emaitzaz taldean gogoetatzen. #BalioProposamena #EmunGara #EraldaketanGara
July 18, 2025 at 8:55 AM
“Zer da euskaldun periferikoa izatea? Nola bizi da euskara periferietatik?” UEUren udako ikastaroetan euskararen periferien gainean antolatutako ikastaroan gaude gaur, Mikel Perez emunkidea hizlarien artean.

@ueu-orokorra.bsky.social

#UI53 #EuskararenPeriferiak
June 30, 2025 at 2:15 PM
Lantoki bizigarrien alde #EguneroEkainak28
June 27, 2025 at 8:15 AM
Demokrazian sakontzeko nazioarteko eta Euskal Herriko aditu eta arituen begiradak eta esperientziak jasotzen ari gara #DemokraziaBerrikuntza #UIK ikastaroan gaude gaur Arantzazun. @ehu.eus @arantzazulab.eus
June 25, 2025 at 11:51 AM
EDE-Klik morea jardunaldian izan gara gaur Huhezin. Debagoieneko emakumeen enplegagarritasuna sustatzeko tresnaren gaineko mahai-inguruan. Sonia Etxenausia emunkideak digitalizazioaren garapena bizitzaren zerbitzura jartzeko gakoak eskaini ditu.

#GeneroBerdintasuna #Arrakala
@huhezi.bsky.social
June 20, 2025 at 10:06 AM
Bai Euskarari ziurtagiriaren ekitaldian izan gara. 25 urte bete ditu ziurtagiriak eta atzokoan ere euskara lan munduan sustatzeko enpresa eta erakunde ugarik egindako lanaren aitortza eta babesaren lekuko izan ginen. Zorionak guztiei, bejondeizuela! #LanaEuskaraz #EuskaraPlanak @baieuskarari.eus
June 19, 2025 at 7:27 AM