Ekaitz Sirvent
banner
ekaisir.bsky.social
Ekaitz Sirvent
@ekaisir.bsky.social
Gurekin egin zutenarekin egiten duguna gara.
herritarrak ikuspegi aurrerazale batetik euskalduntzeko, hain zuzen. Herri gisa aurrera jo nahi badugu ezinbestekoa izango da erakundeak eta sailburuak “eskubideen arduradun” gisa birdefinitzea. Manu Lezertua arartekoa horietako bat izan da.
May 16, 2025 at 10:23 AM
Ez nuke bizi nahi umeen, ume palestinarren, etorkizuneko irribarre zintzoa ezagutu gabe. فلسطین سوف تتحرر
May 15, 2025 at 6:24 AM
(horrexegatik gaude haserre, Toni Morrisonekin bat), eraman nazazue neroni infernura. Zatozte eta eraman nazazue. Bi mende luze daramatzagu moralki suntsituta, diruak itsututa, botere-nahi gaizki ulertuak pozoituta, maitasuna zer den ahaztuta.
May 15, 2025 at 6:24 AM
infernuan erretzera kondenatzen ditut. Hori ere gertatuko ez balitz, Jainkorik ez delako eta eskriturak gaizki irakurri ditudalako, Robert Prevosti zera eskatuko nioke bihotza eskuan eta bakea buruan: kontua ez denez moralitatea, dirua baizik
May 15, 2025 at 6:24 AM
izuari biziraun dioten amona zimurrez duinek, ama palestinar kuraiosek eta ume arabiar umezurtzek.
Nazioarteko auzitegi batek epaituko ez balitu (gizateria moralki kaskarra delako, bere neurri ilustratura egoten jakin ez duelako), orduan, zerurik balitz eta infernurik balego,
May 15, 2025 at 6:24 AM
Niri amestea zilegi bazait, inxala, Suitzako Guardia Pontifizeak atxilo hartu beharko lituzke Netanyahu eta Trump, beren inpunitateari amaiera emanez, nazioarteko auzitegi penal batek juzga ditzan; nazioarteko auzitegi horren herri akusazioa osatuko lukete, besteak beste,
May 15, 2025 at 6:24 AM
dituenaren ametsa baita Netanyahurena; botereak ematen dion pribilegioz enpo bizi den gizon zuri heterosexual kolonizatzaile ustez ahalguztidun eta odolgosearen amets heze basa baita.
May 15, 2025 at 6:24 AM
neska gazte palestinarraren ametsa munduko aurrerazale guztion ametsa baita: eskubide guztiak guztiontzat aldarri dagigunon ametsa. Netanyahuren ametsa, aldiz, herritar arrunton amesgaiztoa da: zientoka urteko olibondoak birrindu eta milurteko amets ilustratuak suntsitu nahi
May 15, 2025 at 6:24 AM
ala Burundiko amamarena. Amets guztiek ez dute balio bera. Ametsen artean kategoriak daude. Ametsen artean nazio gatazkak dirau: ez da gauza bera Felipe Gonzalezen ametsa ala Josu Muguruzaren ametsa; ez da gauza bera Benjamin Netanyahuren ametsa ala Ahed Tamimirena:
May 15, 2025 at 6:24 AM
Mahaian ipini eta Juan Gelmanen konfiantzaz idazten dut: amets guztiek ez dute balio bera. Ametsen artean kategoriak daude. Ametsen artean klase borrokak dirau: ez da gauza bera kontserbadore baten ametsa ala iraultzaile baten ametsa; ez da gauza bera Ivanka Trumpen ametsa
May 15, 2025 at 6:24 AM
World. Palestina XX. eta XXI. mendeko dilema moral handiena da, baiki: Gaza-Auschwitzen ostean ez dago irribarre egiterik, ez dago kaskarkeriarako lekurik, ez dago poesia idazterik. Baina irribarre egin, kaskar jokatu eta idatzi egiten dugu. Nola bizi, bestela?
May 15, 2025 at 6:24 AM
jendeak, jabetza-zentzua galtzen joan behar da. Eta gai zehatzei buruzko ideia zehatzak ditugu. [...] Ideiak ereitea da kontuaeta har ditzala nahi duenak. Inoren jabetzakoak ez daitezela izan, [...] ideiak onak badira azkenean hartu egingo dituzte”.
May 14, 2025 at 11:09 AM
moduarekin; modu soil samarra da, ez da zarataren eta builaren laguna, oso irekia da, harremanak izatea eta osotasuna ezagutzea bilatzen du, alde guztietan egoten saiatzen da eta ez zaio asko ikusten. Ereiten eta pentsatzen lagundu behar da. Ideiak bidezkoak badira har ditzala
May 14, 2025 at 11:09 AM