Euskal Herriko Bilgune Feminista
banner
ehbfeminista.bsky.social
Euskal Herriko Bilgune Feminista
@ehbfeminista.bsky.social
"MFari dagokigu galderak identifikatu eta proposamenak egin. Bilgune Feministak Laudion egin zuen ariketa adibide, ariketa espekulatiboa trantsizioa irudikatu ahal izateko." I. Sienra.
September 25, 2025 at 6:39 PM
"Azken hamarkadan egon da hausnarketa bat akatsekin bada ere, dekolonialitatearena. Antikapitalista bada antarrazista ere izan behar da. Guretzako ez da nahikoa kristalezkoa zapaia haustea, kristal zatitxo horiek beste emakume batzuk jaso behar badituzte." 👇
September 25, 2025 at 6:39 PM
"Euskal Herrian feminismotik esango nuke beti egin ditugula aldarriak klase ikuspegi batetik. Urtez urte egin diren borroka ezberdinetan sozioekonomia beti egon da presente." 👇
September 25, 2025 at 6:39 PM
">Desmerkantilizazioa. Dirurik izan gabe oinarrizko beharrak asetzea ahalbidetu beharko genuke.
>Sozialki beharrezkoak diren lanak berrantolatu behar ditugu, adibidez, zaintza lanak." U. Aboitiz. 👇
September 25, 2025 at 6:39 PM
">Desazkundean oinarritu behar gara, planetaren muga fisikoak gainditu ditugulako.
>Akumulazioaren logikan dauden errekurtsoak beraganatu behar ditugu eta gure alde jarri. Adib, etxe hutsak, zer egingo dugu horiekin?" 👇
September 25, 2025 at 6:39 PM
"Lurreratu beharko genuke “bizitzaren sostengarritasuna” moduren batean materializatzeko. Zein da gure trantsizioa?"👇
September 25, 2025 at 6:39 PM
"Interesgarria iruditzen zaigu zentro-periferia harremanak begiratzea. Haien arteko mendekotasun-egoerak.

Genero-desberdintasunak beste aldagai bat gehiago dira sistema/ekonomia globalak erabiltzen dituenak hego globala ustiatzeko." F. Moscoso. 👇
September 25, 2025 at 6:39 PM
"Ekonomiak lurraldeak eta bizitzak pitzatzen ditu.
Garrantzitsua da aipatzea ekonomiaren egitura eta elementu guztiak (kapitalista) hegoalde globala esplotatzearen bidez eraikitzen direla." 👇
September 25, 2025 at 6:39 PM
"Guk, kooperatiban, oso indartsu bizi genuen 2019ko iraultza. Diktaduran gertatu zen gauza bera gertatu zen. Hau da, egiten ari ginen iraultzari mugak jarri zizkion. Antiinperialista eta antikapitalista. 👇
September 25, 2025 at 6:39 PM
"Ekonomia politikoaren tradiziora itzultzeak eta gatazka-esparruak ulertzeak horiek gainditzen laguntzen digu.
Ekonomiak desobeditzeko ariketa bat egiten du, ezarritakoaren aurka begiratzekoa." F. Moscoso. 👇
September 25, 2025 at 6:39 PM
"Ekofeminismoetatik askotan esaten dugu zerbait aipatzen ez badugu ez dagoela hor eta baliabideez ari garenean garrantzitsua da kontuan hartzea gure lurraldeek jasaten dutena. Ulertu behar dugu aipatzen ari garen osagaien artean menpekotasunak daudela." J. Bregolat. 👇
September 25, 2025 at 6:39 PM
"Ekosistema eta lurraldea ulertu behar ditugu ez soilik gure beharren arabera, baizik eta komunitatearen arabera. Ekonomia lurraldean bertan gertatzen da eta modu ezberdinetan ematen da lurraldearen arabera. Ez da berdina EHko ekonomia edo Murtziakoa adibidez." 👇
September 25, 2025 at 6:39 PM
"Ez da kasualitatea txikitatik esleitutako rolek emakukeak* sektore prekarizatuetara eramatea." I. Sienra. 👇
September 25, 2025 at 6:39 PM
"Estadistikek erakusten dute ez dela ia ezer aldatu. Ezinbestekoa da zaintzaren desfamiliarizazioa.
Enpleguaren banaketa sexualean ere ez goaz aurrera. Soldata arrakalari erreparatu behar diogu, adibidez."
September 25, 2025 at 6:39 PM
"Eskubide sozialen subjektua familia nuklearra da. Ez dago zirrikitu legalik familiaz haragoko harremanek babes legala eduki dezaten. Harreman ekonomikoak sostengatzen dira zaintza lanen banaketen bitartez. Jarraitzen dute familiarizatiuta egoten, emakumeen* esku egoten eta arrazializatuta." 👇
September 25, 2025 at 6:39 PM
"Emaginetik eta mugimendu feministatik ere ahaidetasun feministak aldarrikatzen ditugu, familiatik pixka bat aldentzeko. Borroka feministan ezinbesteko ildo izan behar du familia egitura horiei kritikotasun batetik begiratzea." M. Aranguren. 👇
September 25, 2025 at 6:39 PM
"Honek sortzen du prestigiozko egitura bat. Non emakumeok egoera desorekatuan jartzen gaituen, desabantailan. Hori aurrera eramateko familia behar du. Familia unitatea, ekoizpen unitate bat da. Gaur egun kontsumo unitate nagusia, antolaketa, ordena eta arau sozialaren oinarri nagusienetarikoa." 👇
September 25, 2025 at 6:39 PM
"Sexuaren araberako lan banaketa, esfera publiko eta pribatua… Horien arteko asimetria hori merkatuak bere mesedetan erabiltzen du, non emakumea etxeko eta ingurumeneko zaintza lana egozten zaion eta bizitzaren sostenguaz arduratzen den." 👇
September 25, 2025 at 6:39 PM
"Ekosistema eta lurraldea ulertu behar ditugu ez soilik gure beharren arabera, baizik eta komunitatearen arabera. Ekonomia lurraldean bertan gertatzen da eta modu ezberdinetan ematen da lurraldearen arabera. Ez da berdina EHko ekonomia edo Murtziakoa adibidez." J. Bregolat.👇
September 25, 2025 at 6:39 PM