Gipuzkoako Iguraiak
banner
basozainakgip.bsky.social
Gipuzkoako Iguraiak
@basozainakgip.bsky.social
Gipuzkoako Basozainen Elkarte Profesionalaren profil ofiziala
Aurreko astean, Gipuzkoako Batzar Nagusiek onartutako Ebazpena. Gipuzkoako basozain guztien kategoriak eta funtzioak araudi berrira egokitzeko eskatzeaz gain, Eusko Jaurlaritzari Basozainen oinarrizko legedia garatzeko eskatzen diote. Basozainen Euskal Legea, ORAIN!! Garaia heldu da!!!
#basozainak
October 23, 2025 at 12:28 PM
Pista eta bide nagusien jarraipena egiten, tarteka eroritako zuhaitzak aurkitzen dira bidea oztopatzen. #basozainak, maiz bide hauek libratzen aritzen dira.
#larrialdiak
#zerbitzupubliloak
#zaintza
October 3, 2025 at 1:25 PM
#RosaliaAlpina, Europak zorrozki babesten duen eta EAEn interes berezikoa den intsektu saproxilikoa da. Orain, intsektu helduak aktibo dabiltza. Oso deigarria denez,ikusten baduzu, errespetuz jokatu. Izan ere, Baso helduen eta biodibertsitatearen adierazlea da intsektu hau.
#basozainak
#basohelduak
July 30, 2025 at 2:55 PM
Bide bazterrean gaixotutako behorra moxala ondoan duela. Bide segurtasuna bermatzeko eta animalien ongizatea zaintzeko, jabea lokalizatu, abisatu eta abereen ardura hartu zuen osatu zedin. Jakin dugu behorra osatu eta egoera onean dagoela bere moxalarekin.
#basozainak
#behorra
#aberea
#larrialdia
July 24, 2025 at 4:37 PM
July 11, 2025 at 12:18 PM
Garai honetan aktibo dabiltza Eskulapioren sugeak (Zamenis longissimus). Ez du pozoirik eta eremu hezeak ditu gustoko. Tamaina handiko sugea izanik, errepidean zanpatuta hiltzeko arrisku handia dute. Jarri arreta errepidean. Errespeta ditzagun!
#basozainak
#Eskulapiorensugea
#Zamenislongissimus
July 11, 2025 at 12:18 PM
Gainera, lur heze eta azido hauetan #landare intsektujale hauek ere hazten dira: Pinguicula grandiflora eta Drosera intermedia. Azken hau oso urria Gipuzkoan eta Galtzeko arriskuan dagoena EAEko katalogoan. Bereziki garrantzitsua da #habitat hauen suntsiketa ekiditea #espezie hauen biziraupenerako.
July 4, 2025 at 8:34 PM
#Zingiradi honetan lurzoru hezeari loturiko bi txilar hauek aurkitu ditzakegu: Erica tetralix eta Erica cinerea.
#basozainak
#landareintsektujaleak
#txilarrak
#zingira
#hezegunea
July 4, 2025 at 8:34 PM
#Zaintza lanetan, mikro-hezeguneen jarraipena egiten. Ekosistema berezi hauek planetako ekosistema konplexu eta dinamikoenen artean daude. Tamalez, #ekosistema hauskor eta ahulenetakoak ere badira. Zaindu ditzagun!
#basozainak
#hezeguneak
July 3, 2025 at 5:47 AM
Udaberria amaitzear, orkideen garai nagusia izanik, hauen loraldiaz gozatzeko egun paregabeak izan dira. Landare bitxi hauek gure paisaiak aberasten dituzte, zaindu ditzagun! Dactylorhiza maculata multzoa irudietan.
#basozainak
#orkideak
#dactylorhiza
June 20, 2025 at 3:09 PM
Nafarroako basozain lankide batek izandako eraso fisikoa irmoki gaitzesten dugu. Halakoak ez lukete inoiz gertatu behar. Hemendik gure elkartasun osoa adierazi nahi diogu erasotua izan den kideari eta baita lankideei ere. STOP! ERASOAK BASOZAINEI!
#basozainak
#erasorikez
#stoperasoak
June 13, 2025 at 2:55 PM
Berriki Gipuzkoako Foru Aldundiaren basozainontzako harrera - eguneratze planean parte hartu dugu estrainekoz. Aspalditik aldarrikatu eta eskatu dugun formazioetako bat izan da.
Eskertuta gaude eta espero dugu bide honetatik, formazio plan trinko espezializatua ere jasotzea.
#basozainak
#formazioa
June 10, 2025 at 2:49 PM
Gaurkoa, Ingurumenaren Nazioarteko Eguna. Basozainok, egunero ingurumena zaindu eta babesteko lanean.🌎🌍🌏

#basozainak
#ingurumenarennazioartekoeguna
June 5, 2025 at 3:36 PM
#Basozainak ere, #euskaraldia2025 azken eguneraino #ahobizi eta #belarriprest izan dira, urte osoan bezala!
#euskara
#euskaraldia
#basozainak
May 25, 2025 at 5:57 AM
Kantaurialdean okil beltzaren elikaduraren inguruko ikerketa bat burutzen ari gara elkarlanean. Txitoak habitik ihes egitean, bertara igo eta zirinak jasotzen dira, ondoren aztertzeko. Guzti hau basanimaliei inolako molestiarik eragin gabe.
#Basozainak
#Basanimaliak
#okilbeltza
May 14, 2025 at 1:30 PM
Anfibioen astean, arreta berezia jarri nahi diogu gure arteko anfibio mehatxatuenetariko bati; apo lasterkaria (Epidalea calamita). Gipuzkoako eta Bizkaiko kostaldeko populazioak galzorian daude. Zaindu ditzagun gure anfibioak! 🐸

#basozainak #basozaintza #biodibertsitatea #epidaleacalamita
May 9, 2025 at 7:01 PM
herritar batek urubi kume bat jaso du. Gaueko harraparien kumeak, habi iheslariak dira. Hegan egin ahal izan aurretik, habitik ateratzen dira inguruetara. Gurasoek zaintzen dituzte. Leku arriskutsuan baleude, altura batean uztea komeni da (adar baten...)
#basozainak
#larrialdiak
April 27, 2025 at 6:14 AM
Herritar batek 112 ra egindako deiari esker, gaixorik zegoen gabirai hau erreskatatu ahal izan dugu. Behar duen zaintza eman ondoren osatzen bada, berriro aske utziko dugu.
#basozainak
#24ordu
#larrialdiak
#basanimaliak
April 27, 2025 at 6:08 AM
Gogoratu, mendian aisialdirako edozein ibilgailuk, motoredunek nahiz bizikletek, baimendutako bideetatik eta aparkaguneetatik kanpo debekatuta dutela zirkulatzea. Egun hauetan ere, Basozainak zaintzan!
#basozainak
#zaintza
#ibilgailuak
April 18, 2025 at 12:02 PM
Asteazkenean, Batzar Nagusietan onartu zen 14/2025 ebazpen honetan jasotzen dira Gipuzkoako Basozainek urte luzez aldarrikatu ditugun oinarrizko eskakizunak. Bada garaia urrats berriak eman eta Basozainen Plantilla indartzeko neurriak onartu eta aurrerapausoak emateko behingoz!
April 11, 2025 at 6:16 AM
Azken 2 aste hauetan Jaizkibeleko 2 muturretan izandako baso sute handiak (15 ha eta 14 ha) ikertu ditugu basozainek. Biak nahita eragindakoak izan dira.
#Jaizkibel
#Basozainak
#Basosuteak
#Ikerketa
March 23, 2025 at 6:21 AM
Atzo arratsean Baso-sute bat izan zen Jaizkibelen, Artzu aldean. Bertan Basozainak , baso-sute erretenak eta suhiltzaileak izan ziren itzaltze lanetan. Zoritxarrez, pertsona bat hil zen sua itzaltzen laguntzen ari zela. Goian Bego.
#Jaizkibel
#Basozainak
#Basosutea
March 9, 2025 at 8:41 AM
Gaur, martxoak 8, hainbeste urtetan bidea ireki duten emakume basozainak eta basogintza sektoreko gainerako emakume langileak omendu nahi ditugu, beste emakumeentzat eredu eta erreferente izaten laguntzen baitute.
#M8
@bizkaikobasozainak.bsky.social
March 8, 2025 at 7:58 AM
Basogintza sektorean gizonezkoek jardun izan dute gehienbat. Aspalditik ordea, emakumeak ere sartu dira sektorean parte izateko.
March 8, 2025 at 7:58 AM
Aldundiko suhiltzaileek egindako lana eskertzekoa guztiz; baita Basozaintzak eta Mendi Zerbitzuak eginikoa ere; nahiz eta hauen kasuan oso agerian gelditu zen dauzkagun baliabide pertsonal zein materialen eskasia eta prozedura zein prestakuntza gabezia.
#Basozainak
#larrialdiak
#Basosuteak
February 22, 2025 at 8:28 AM