Ane Jalon
banner
anejalonz.bsky.social
Ane Jalon
@anejalonz.bsky.social
Orientatzailea, psikopedagoga, Ikastolen Elkarteko KiVa arduraduna, maistra🫀
Gaur egungo mundu aldrebes honetan, lasai bizitzea da gauzik garestiena. Ze pena…
January 2, 2025 at 3:21 PM
Norbaitek animoz baxu dagoela adierazten digunean, mesedez utzi “animatu!”, “gehiago atera!”, “distraitu!” esateari. Entzun, jaso eta aitortzeaz gain, gugandik zerbait behar duen galdetu.Hasi horrekin.
December 12, 2024 at 12:21 PM
Gure ikasleen osasun mentalak izugarri arduratzen nau. Benetan sarean lan egin beharra daukagu.Ikastetxeok zoritxarrez ezin diegu eman behar duten laguntza guztia, kanpo espezialistak beharrezkoak dira.Baina sistema kolapsatuta dago eta gu ezin iritsi gabiltza. Inpotentzia sentitzen dut.
December 2, 2024 at 3:16 PM
Gure haur eta nerabe asko bakarrik sentitzen dira komunikazio bide gehien dauden garai honetan. Bakardade sentsazio horrek min handia egiten die eta euren garapen integralean oso eragin negatiboa du. Jar dezagun begirada gai honetan.
November 21, 2024 at 4:54 PM
Hementxe nik ateratako argazki kuttun bat. Naturaren indarra klik batean.
November 19, 2024 at 9:59 PM
Hasi naiz neure buruari besteei ematen dizkiedan baimenak ematen. Galdetzeko gogorik ez badut ez dut galdetzen eta erantzuteko gogorik ez badut isilik gelditzen naiz.
November 19, 2024 at 6:00 PM