Andoni Imaz
andonimaz.bsky.social
Andoni Imaz
@andonimaz.bsky.social
Ez dakit zer esan
Zenbat halako artxibo zokoetan, Danelek bere artikuluan esaten duen bezala, harago begiratzeko zain: aparatu kritiko eta historiografikotik harago, fikziotik harago, autoretik harago, ohiko produkzio eta zirkulazio moduetatik harago...
October 28, 2025 at 1:43 PM
Garai hartako eta ondorengo hamarkadetako boikota eta ikusezintzea agerian utzi zituen Loyartek berak Iratxe Fresnedaren 'Irrintziaren oihartzunak' dokumental erabakigarrian (2016). Eta, aurretik, 'Berria'-n, Alberto Barandiaranek egindako elkarrizketa zabal honetan (2005).
October 28, 2025 at 1:43 PM
Iñigo Silva ekoizlearen arabera, 'Irrintzi' milaka lagunek ikusi zuten Madrilen, 1979an Alphaville zinemetan eman baitzuten Wim Wendersen 'Der Amerikanische Freund'-en aurretik (Wendersen pelikula urtebetez baino gehiagoz proiektatu zuten han, ez beti 'Irrintzi'-rekin). Salbuespena izan zen, ordea.
October 28, 2025 at 1:43 PM
'Irrintzi'-k La Rochellen izan zuen nazioarteko estreinaldia, Arte Garaikidearen Nazioarteko VI. Topaketetan, '1968-1978. Une décennie mouvante' zikloaren barruan, Euskal Herriko beste film politiko bikain batzuekin batera (ea horiek ere iristen diren Primeran-era).
October 28, 2025 at 1:43 PM
Izan ere, 1978ko Zinemaldia eta haren inguruko giroa ez ziren edonolakoak; horren erakusgarri, Emakumeek Zuzendutako Zinema zikloa, zeinetan Loyartek ere parte hartu zuen. Neus Sabaté-Barrieras ikertzaileak artikulu jakingarri honetan azaltzen du zikloak zer harrera izan zuen.
«Ghetto zoragarri bat». Donostia Zinemaldiko Emakumeek Zuzendutako Zinema-Zikloa (1978) prentsaren bidez deskubritzen
«Ghetto zoragarri bat». Donostia Zinemaldiko Emakumeek Zuzendutako Zinema-Zikloa (1978) prentsaren bidez deskubritzen Historiak, 4  (2022) Neus Sabaté-Barrieras Espainiako Estatuko trantsizioan aldake...
artxiboa.sansebastianfestival.com
October 28, 2025 at 1:43 PM
'Irrintzi' Donostiako Zinemaldian estreinatu zuen Euskal Herrian, Sail Ofizialean, Pedro Olearen 'Un hombre llamado Flor de Otoño'-rekin saio bikoitz subertsiboan. Batetik, errepresioaren kontrako collage gordin bat; bestetik, Primo de Rivera akabatu nahian dabilen anarkista queer baten istorioa.
October 28, 2025 at 1:43 PM
Bide batez, EITBk Loyarteren 'Irrintzi' (1978) emateko eskubideak erosi ditu, ia 50 urteren ondoren. Primeran-en dago ikusgai.
Irrintzi
Film labur honetan, Mirentxu Loyarte zinegile nafarrak euskal herritarren nortasun kolektiboari buruzko hausnarketa egin zuen. Zuzendariaren lehen lana da, Luis Iturriren testu baten bertsio filmatua....
primeran.eus
October 28, 2025 at 1:43 PM
Loyarteren zinema amaitu gabeari buruz idatzi nuen artikulu bat argitaratu dute Lausanneko 'Décadrages' aldizkariaren zenbaki berrian, haren eskuzabaltasunari esker eta Erik Bulloten eta Elias Querejeta Zine Eskolaren ezinbesteko babesarekin. Orain, haren oroimenez ere bai.
Décadrages – N°53-54 Inachèvements
Le dossier de ce numéro double, dirigé par Noé Maggetti, s’intéresse à la problématique complexe de l’inachèvement. Il regroupe des études de cas se …
www.decadrages.ch
September 26, 2025 at 12:30 PM