aberastulexikoa.bsky.social
@aberastulexikoa.bsky.social
𝗛𝗘𝗠𝗘𝗥𝗘𝗧𝗭𝗜𝗧𝗜𝗔𝗥/ 𝗛𝗘𝗠𝗘𝗥𝗘𝗧𝗭𝗜𝗚𝗔𝗥𝗥𝗘𝗡𝗗𝗔𝗥: bietatik zein nahiago duzue "hemeretzigarren mendeari dagokiona" (𝘥𝘦𝘻𝘪𝘮𝘰𝘯𝘰𝘯𝘪𝘬𝘰𝘢) esateko?
December 19, 2025 at 7:34 AM
𝗟𝗔𝗡𝗔𝗛𝗢𝗟𝗜𝗞𝗢: lanarekiko mendekotasuna duen pertsona, etengabe lan egiteko beharra sentitzen duena, osasunerako edo ongizaterako kaltegarria izan arren.
December 18, 2025 at 8:32 AM
𝗔𝗟𝗙𝗘𝗥𝗚𝗨𝗥𝗔 𝗘𝗠𝗔𝗡: zerbaitek nagitasuna sentiarazi, zerbait egiteko edo zerbaitekiko nagitasuna sentitu
December 17, 2025 at 8:02 AM
𝗞𝗢𝗦𝗞𝗢𝗥: Azalean edo gainalde batean gertatzen den handitu gogorra.
December 16, 2025 at 7:56 AM
𝗟𝗔𝗥𝗗𝗔𝗦𝗞𝗔𝗧𝗨: zerbait modu nahasian edo kaskarrean egin, nahasi edo mordoilotu
December 15, 2025 at 8:01 AM
𝗕𝗘𝗟𝗔𝗥𝗥𝗜: Gerriko, zapata edo antzeko zerbait lotzeko, estutzeko edo ixteko erabiltzen den pieza, normalean metalezkoa edo plastikozkoa, uhal-mutur bat bertatik pasatuz finkatzen dena.
December 14, 2025 at 8:07 AM
𝗞𝗜𝗠𝗔𝗧𝗨:
1. Adarretako hosto eta adaxka txikiak ebaki
2. Moztu, gutxiagotu, menostu
December 13, 2025 at 7:54 AM
𝗟𝗢 𝗚𝗔𝗟𝗗𝗨: (izena) lo egin ezina
December 12, 2025 at 7:50 AM
𝗧𝗫𝗔𝗞𝗨𝗥𝗞𝗘𝗥𝗜𝗔: maltzurkeria, lotsagabekeria, jokaldi makurra, trapukeria, gaiztakeria
December 11, 2025 at 8:50 AM
𝗛𝗔𝗥𝗜 𝗛𝗢𝗡𝗘𝗧𝗔𝗥𝗔: honi dagokionez, hau dela eta, honi buruz...
December 10, 2025 at 7:26 AM
𝗕𝗔𝗟𝗗𝗔-𝗕𝗔𝗟𝗗𝗔 𝗘𝗚𝗜𝗡𝗗𝗔: leher eginda, neka-neka eginda
December 8, 2025 at 7:57 AM
𝗗𝗘𝗦𝗚𝗢𝗚𝗢: gogorik eza
December 7, 2025 at 7:37 AM
𝗡𝗔𝗛𝗜𝗡𝗨𝗞𝗘𝗭𝗞𝗢: (izena) ameskeriazko asmo, gurari edo nahikizuna, txakur-ametsa (𝘢𝘯𝘩𝘦𝘭𝘰, 𝘪𝘭𝘶𝘴𝘪ó𝘯 𝘶𝘵ó𝘱𝘪𝘤𝘢)
December 6, 2025 at 8:05 AM
𝗗𝗘𝗦𝗕𝗘𝗥𝗗𝗜𝗡𝗞𝗘𝗥𝗜𝗔: pertsonen edo talde sozialen arteko desberdintasun bidegabea, batez ere baliabideak, aukerak, boterea, diru-sarrerak, hezkuntza edo bizi-kalitatea eskuratzeko orduan.
December 5, 2025 at 7:33 AM
𝗕𝗨𝗦𝗧𝗜-𝗛𝗢𝗧𝗭: Aldi berean bustia eta hotza den eguraldia (adib.: "𝘓𝘰𝘳𝘪𝘢𝘯𝘥𝘢𝘬𝘰 𝘣𝘶𝘴𝘵𝘪-𝘰𝘵𝘻𝘢 𝘥𝘰𝘬 𝘵𝘹𝘢𝘳𝘳𝘦𝘯𝘢")
December 4, 2025 at 8:18 AM
𝗘𝗨𝗦𝗞𝗔𝗥𝗔𝗧𝗘𝗞𝗔𝗞: euskararen aldeko borrokalariak
December 3, 2025 at 7:27 AM
𝗧𝗔𝗡𝗧𝗔𝗜: garaia eta tentea
December 1, 2025 at 7:13 AM
𝗭𝗨𝗥𝗞𝗔𝗜𝗭𝗧𝗨: zurkaitz edo zutoinez eutsi, sostengatu
November 30, 2025 at 8:01 AM
𝗠𝗔𝗜𝗢𝗥𝗔𝗭𝗞𝗢: lehen jaiotako semea, seme nagusia; oinordekoa, premua.
November 29, 2025 at 8:27 AM
𝗟𝗢 𝗘𝗥𝗥𝗘𝗔: txarto edo gutxi lo egin ondoren eduki daitekeen umore, gorputzaldi txar edo egonezina
November 28, 2025 at 7:16 AM
𝗟𝗜𝗧𝗫𝗔𝗥𝗥𝗘𝗥𝗢: litxarreriak (gauza gozoak edo gozokiak) jatea maite duena
November 27, 2025 at 8:32 AM
𝗭𝗔𝗡𝗚𝗔𝗥: adoretsua, ausarta, bihoztuna, kementsua, bulardetsua, kuraiosa
November 26, 2025 at 8:12 AM
𝗔𝗡𝗧𝗫𝗜𝗡𝗧𝗫𝗜𝗞𝗘𝗧𝗔𝗡: lasterka, korrika, arineketan
November 24, 2025 at 7:29 AM
𝗘𝗭𝗜𝗡𝗕𝗜𝗭𝗜:
1. Bizitzeko ezintasuna
2. Bizi-egoera jasanezina
3. Bizimodua ateratzeko ezintasuna
November 23, 2025 at 8:06 AM
𝗟𝗨𝗥𝗠𝗘𝗡𝗗𝗨: elurra urtu, elurtutako paisaian lurmenak (elurra urtutako lur zatiak) agertu
November 22, 2025 at 7:56 AM