Urtzi naiz 🇵🇲
banner
urtzinaiz.bsky.social
Urtzi naiz 🇵🇲
@urtzinaiz.bsky.social
Reposted by Urtzi naiz 🇵🇲
Paul Urkijo Alijoren #GAUA zinema-aretoetan dago. Pantaila handian ikustea merezi duen film horietako bat da. Hementxe Hego Euskal Herriko zinema-aretoen zerrenda 👇🏻
November 15, 2025 at 11:49 AM
Reposted by Urtzi naiz 🇵🇲
Erandioko udaltzainek erdara hutsean dihardute, adb. isunak ipintzean. Kontuak eskatuta, diote segiko dutela erdara hutsean jarduten eta hizkuntza ofizial bi daudenez eurek gaztelania darabiltela eta nik gaztelaniaz badakidala. Hizkuntza-hautua, bada, herritarroi dagokigu
#EuskararenNazioartekoEguna
December 3, 2024 at 7:41 AM
Reposted by Urtzi naiz 🇵🇲
Zuberoako ikastolen aldeko otzarak salgai ikaskoli.eus
November 3, 2025 at 3:12 PM
Zuberoako ikastolak laguntzeko saski salmenta abian da. Saskiak erosteko: ikaskoli.eus
Zuberoako ikastolak laguntzeko saski salmenta abian da, 22. urtez
Beste urtebetez Zuberoako ikastolen aldeko saski salmenta kanpaina ireki da eta azaroaren 23 arte eskatzeko aukera izango da webgunean.
www.argia.eus
November 7, 2025 at 9:57 PM
Reposted by Urtzi naiz 🇵🇲
Gaurkoa, Biblioteken Eguna, egokia izan daiteke manifestu hau berreskuratzeko: ibanzaldua.wordpress.com/2017/07/14/l...
Liburutegien aldeko manifestua
Liburutegien aspaldiko erabiltzailea naiz, baina aitor dut gero eta gustukoagoak ditudala; esango nuke garai batean liburu denden zaleago nintzela, baina adinarekin, eta manifestu honetan zehar age…
ibanzaldua.wordpress.com
October 24, 2025 at 8:02 AM
Reposted by Urtzi naiz 🇵🇲
RENFE-Eusko Jaurlaritza: euskaldunoi errespetua!!
zuzeu.eus?p=391892 Fermintxo Zabaltzak
RENFE-Eusko Jaurlaritza: euskaldunoi errespetua!! • ZUZEU
RENFE-Eusko Jaurlaritza: euskaldunoi errespetua!! -  (Euskaltzaleen Foroaren idazkia eta argazkiak) Horratx zer topatzen dugun RENFEko makinetan txartela
zuzeu.eus
October 26, 2025 at 10:31 PM
Reposted by Urtzi naiz 🇵🇲
Euskara bigarren mailakotzat jo du Erlezaintzaren Dekretuak
zuzeu.eus?p=391604 Joseba Otanok
Euskara bigarren mailakotzat jo du Erlezaintzaren Dekretuak • ZUZEU
Euskara bigarren mailakotzat jo du Erlezaintzaren Dekretuak -  EUSKARA BIGARREN MAILAKOTZAT JO DU ERLEZAINTZAREN DEKRETUAK Euskaldunok ohituta gaude
zuzeu.eus
October 21, 2025 at 8:31 PM
Reposted by Urtzi naiz 🇵🇲
✍🏼 [IRITZIA] Patxi Zabaleta: Europak euskara behar du.

Europar Batasuneko 27en Kontseiluak bigarren aldiz atzeratu egin du katalana, euskara eta galiziera Europako erakundeetako hizkuntza ofizialtzat aitortzeko erabakiaren bozketa. Bigarren ekitaldi horren aurretik idatzitako artikuluan, euskara…
Europak euskara behar du
Patxi Zabaleta: Europak euskara behar du. Europar Batasuneko 27en Kontseiluak bigarren aldiz atzeratu egin du katalana, euskara eta galiziera Europako erakundeetako hizkuntza ofizialtzat aitortzeko erabakiaren bozketa. Bigarren ekitaldi horren aurretik idatzitako artikuluan, euskara hizkuntzarik europarrentzat hartu daitekeela idatzi nuen. Izan ere, euskara Europaren nortasun agirietako bat da, nahiz eta baieztapen hori batzuei gehiegikeria iruditu ahal zaien. Aipatutakoaren haritik tiraka, orain dela 28 urteko bitxikeria esanguratsu bat gogoratzea merezi duelakoan nago. 1993ko uztailaren 30ean Euskaltzaindiak Pabeko hirian egin zuen bilkura irekia; hain zuzen ere, Nafarroako Parlamentua deitzen den eraikinean. Bilera hartan mahaiburu egon ziren Jean Haritschelhar, François Bayrou, Jose Antonio Ardantza eta Javier Markotegi, azken honek Juan Cruz Alli, orduan Nafarroako Gobernuko Presidentearen ezin joana ordezkatzen zuelarik. Garai hartan François Bayrou Pirinio Atlantikoko departamentuko Kontseilu Orokorreko burua zen, eta gainera, Frantziako Errepublikako hezkuntza eta kulturako ministro izendatu berria zegoen, Edouard Balladur lehen ministroak gidatzen zuen gobernuan. Mahai buruko lauak eta Txomin Peillen mintzatu ziren. Gogoan dut François Bayrouk bere hitzaldiari hurrengo esaldi honekin eman ziola hasiera: «La France a besoin de l ́euskara». Mezu hori jasota dago Euskal Akademiaren egun hartako Euskarazko agirian, Jakobinismoaren gaitzespen zehatzarekin eta «Europak kultur aniztasuna behar duela» baieztapenarekin batera. Txomin gaskoiaz eta euskaraz luze mintzatu zen; luzeegi. Ministroak erlojuari nabarmenki begiratzen zion, baina Txominek segi eta segi... Bayrouren esaldi haiek itxaropenak sorrarazi zituzten, baina lorpenak ez ziren iritsi. Euskaltzaindiak eta Kontseilu Orokorrak dominak elkarri oparitu zizkioten eta ez zen besterik gauzatu. François Bayrouk ondoreko bost urteak eman zituen Errepublikako hezkuntzako ministro bezala, baina ez zen epe hartan inolako legeztapen edo aurrerapenik lortu. Euskaldungoaren aldetik ere aitortu beharko genituzke huts egite batzuk. Euskaltzaindiak berak eta euskararen etorkizunaz arduratzen diren beste erakunde eta antolakundeek ez dute batzuetan beren aldarrikapenak behar bezala azaltzen eta argudiatzen asmatu. Esate baterako, Euskaltzaindiak Baionan, hau da, Iparraldean «egoitza» bat beharko luke eta ez «ordezkaritza» bat. Soilik horrela agerian jarriko bailitzateke bertako berezkotasuna aintzat hartzen dela. Ez da itxura kontua bakarrik, baizik nortasunari dagokion begirune edo errespetu sakona azaltzeko modua. Kataluniarrek ongi ulertuta dute aspalditik irudien mailako lehiaren garrantzia, eta L ́Institut de les Lletres Catalanes erakundeak ez du egoitza soilik Bartzelonan baizik baita ere Herrialde Katalanetako hiriburuetan. Tamalez, Bilbon ez ezik Baionan eta Iruñean ere egoitzak jartzeko berriki egindako proposamenak ez zuen jaso Errepublikako lurraldean eta ezta ere Nafarroako Erresuma zaharrean bizi diren euskaltzain gehienen onespena. Gakoa zera da, irabazi al daiteke Europar Batasuneko Kontseiluan euskara ofizialtzat hartzeko erabakia, baldin eta Frantziak berari dagokion gorabehera honetan ez baldin badu esku hartzen? Zaila dirudi. Logikak eskatzen du 27 estatu horietatik zuzenki eragindakoak gertatzen diren hiru estatuak ados egon beharko luketela. Gaur-gaurkoz Espainia, Frantzia eta neurri batean Portugal dira. Espainia eta Frantziako lurraldeetan euskararen eta katalanaren koofizialtasun ezberdinek bertako zerikusia dute. Portugalen kasuan galiziera eta portugaleraren antzekotasunari buruzko betidaniko gorabehera dago tartean. François Bayrou Frantziako Hezkuntza ministroa izan zen bost urteetako lehenengoetan Errepublikako Presidentea François Mitterrand zen, bizikidetza edo kohabitazio sistema erabiliz; Hurrengo urteetan, Jacques Chirac izan zen Presidentea. Baina ez aro batean eta ez bestean euskarak ez zuen inolako aurrerapenik lortu legeztapenari dagokionez. Gaur egun François Bayrou Errepublikako lehen ministroa da; eta agian, iradokizun berri bat botatzeko garaia iritsi da. Zergatik ez bultzatu Espainia eta Frantziak euskararen etorkizuna bermatu ahalko lukeen hitzarmen bat egin beharko luketelako premia? Badakit iradokizun honen kontrako lehen kritikak abertzale eta independentisten aldetik etorriko direla. Txillardegi adiskideak esaten zuenez, independentziarik gabe ez dago euskararen bizi iraupena zeharo bermatzerik; baina bere bizitzaren adibideak beste ezerk baino hobeki frogatzen du independentziarik gabe ere euskararen bizi iraupenaren alde lan egin daitekeela eta egin beharra daukagula. Gaur egun, euskarak inoiz baino eraso maltzurragoak nozitzen dituen aro honetan, gure heldulekurik eraginkorrena ideologikoa da. Egiazki gaur egungo eraso legalak, judizialak eta sozialak gero eta kaltegarriagoak dira, nahiz mozorrotuak egon eta hizkuntzen ezberdintasuna bultzatzen duten, ustezko edo hitzezko koofizialitateari gezurrez eusten dioten bitartean. Euskararen aldeko arrazoiak eta argudioak ere nahi eta nahi ez gero eta zuhurragoak behar dute, ez baitute jada lehengo arrazoi berdinek balio. Euskararen kontrako ziztada pozoitsuenak ez dira tamalez eskuin muturretik etortzen, baizik beren burua aurrerakoitzat dutenen aldetik; esate baterako, errazagoa baita Jakobinismoaren eta zentralismoaren kontra lehiatzea, epaitegietan, sindikatuetan, unibertsitatetan eta gezurtegi ustez progresistetan lan eskubideen aldeko gezurrezko argudioak jartzen dituztenen kontra baino. Hizkuntza eskubideak giza eskubideak direla errepikatu eta lelo bihurtu behar dugu. Hamaiketan hamaika aldiz koofizialitatea hizkuntzen arteko berdintasuna dela abar hots egin beharko dugu. Legala bermatzen ez duen koofizialitatea zapaltzaile edo injustutzat salatu behar da. Europar Batasuneko erakundeetan euskararen koofizialtasuna aitortzeak ez ditu edo ez lituzke gaur egun euskarak nozitzen dituen arazo guztiak konponduko, baina hizkuntzen berdintasuna eskatzea eta euskaldunen askatasuna ezartzea gauza bera direla gogoratzeak sakonki aldatu lezake egoera. Euskara ikerkuntzan beharrezkoa ez ezik lehen mailan jarri beharrekoa dela eta gurekin batera bizitzera etortzen diren eta etorri beharko duten immigranteek bertako egitearren euskara dutela heldulekurik onena azaltzea dugu aurreko erronka. Ez dakigu François Bayrouk denbora luzea emango ote duen orain daukan Frantziako Errepublikako lehen ministro karguan. Baina Hezkuntzako ministroa izan zen bost urte haietan euskarari buruz egin zuena baino gehiago egiten saiatu beharko luke eta ez luke zaila izango. Babestuko ote luke euskarari buruzko bi estatuen arteko hitzarmen bat, beste toki batzuetan egin izan diren bezala? Jakobinoek bezala jokatzekotan, nahiz haien kontra mintzatu, ez litzaioke balantze ona izango Nafarroako Parlamentua delako eraikuntza dagoen Biarnora itzultzen denean.
dlvr.it
August 10, 2025 at 2:00 PM
Reposted by Urtzi naiz 🇵🇲
TVGn fikzioa galegoz eta, aldiz, ETBn gaztelaniaz.
“Galiziako ispilua” @urtziurkizu.bsky.social
Galiziako ispilua
Sarri aipatzen da, arrazoiz noski, ezin direla Euskal Herriko eta Kataluniako egoerak alderatu ikus-entzunezkoen alorrean. Ezta telebista publikoan ere. Katalanez mintzo diren herritarrak ez direla...
www.berria.eus
July 13, 2025 at 11:23 AM
Reposted by Urtzi naiz 🇵🇲
Hizkuntz Eskubideen Behatokiak salatu du Lapurdiko eskola bati ostatu hartzea ukatu diola Bilboko aterpetxe batek, erreserba euskaraz egiten saiatzeagatik.
www.berria.eus/euskal-herri...
Lapurdiko eskola batek salatu du Bilboko aterpetxe batek erreserba ukatu diola euskaraz egiteagatik
Hizkuntz Eskubideen Behatokiak euskarazko arta bermatzeko neurriak eskatu dizkie instituzioei.
www.berria.eus
July 8, 2025 at 12:54 PM
Ofizialki, Gasteiz Arabako hiriburua baino ez da, izan ere, EAEren erakunde erkideen egoitza baita, ez hiriburua.
berria.eus BERRIA @berria.eus · May 23
Eusko Jaurlaritzak %25 handituko du Gasteizko Udalari egiten dion ekarpena. Hurrengo lau urteetan 50 milioi gehiago emango dizkio hiriburuari. Gobernu koalizioa osasuntsu dagoela ere berretsi du: «Ez dut polemikarik elikatuko».
www.berria.eus/euska...
Eusko Jaurlaritzak %25 handituko du Gasteizko Udalari egiten dion ekarpena
Hurrengo lau urteetan 50 milioi gehiago emango dizkio hiriburuari. Gobernu koalizioa osasuntsu dagoela ere berretsi du: «Ez dut polemikarik elikatuko»
www.berria.eus
May 23, 2025 at 9:49 AM
Reposted by Urtzi naiz 🇵🇲
Salatu dute NUPen Tuterako campusean euskara ez dela merezimendu izango lanerako. Nafarroa osoan euskara ofiziala izatea galdegin dute: «Soilik horrela bermatuko zaigu nafar guztioi euskaraz ikasteko, lan egiteko eta bizitzeko eskubidea».
www.berria.eus/euska...
Salatu dute NUPen Tuterako campusean euskara ez dela merezimendu izango lanerako
Nafarroa osoan euskara ofiziala izatea galdegin dute: «Soilik horrela bermatuko zaigu nafar guztioi euskaraz ikasteko, lan egiteko eta bizitzeko eskubidea».
www.berria.eus
May 22, 2025 at 2:00 PM
Reposted by Urtzi naiz 🇵🇲
Euskal Herriko Unibertsitateak gaztelerazko siglak kenduko ditu, eta aurrerantzean EHU baino ez da izango, ez UPV/EHU. Eduardo Txillida eskulturagileak sortu zuen ikur nagusia mantendu egingo dute.
www.berria.eus/euska...
UPV/EHU aurrerantzean EHU soilik izango da
Ikurrari dagokionez, Eduardo Txillida eskultoreak sortu zuena mantenduko dute, EHUren siglekin batera. Aurkezpen ofiziala datorren hilean egingo dute.
www.berria.eus
May 22, 2025 at 8:00 PM
Reposted by Urtzi naiz 🇵🇲
Elgarrekin lortuko dugu!
@herriurrats.bsky.social
May 12, 2025 at 6:29 AM
Reposted by Urtzi naiz 🇵🇲
Bart gauen gure etxearen aurka 2 bengala jaurti dituzte. Testiguen arabera 7-10 lagun izan ziren, eta 2 kotxe ezberdinetan ihes egin zuten. Ez da ezer larririk gertatu, baina gerta zitekeen.
April 23, 2025 at 6:21 PM
Aberri Egun zoriontsua guztioi! #AberriEguna #EuskalHerriaBatera
April 20, 2025 at 12:06 PM
Reposted by Urtzi naiz 🇵🇲
Euskararen maitale amorratuentzat
zuzeu.eus?p=379282 Pello Igeregik
Euskararen maitale amorratuentzat
Euskararen maitale amorratuentzat. Hala adierazi du Anton Arriolak, Kutxabanken presidenteak, bankuko langileei asteon bidalitako mezuan...
zuzeu.eus
April 7, 2025 at 9:52 PM
Reposted by Urtzi naiz 🇵🇲
Gaur Baionan justizia eskatu dugu euskararentzat

#JustiziaEuskararentzat
April 6, 2025 at 2:20 PM
Reposted by Urtzi naiz 🇵🇲
1.500 lagun inguru bildu gara gaur Baionan, Euskal Herrian Euskaraz-eko kide diren eta justizia frantsesak aste honetan epaituko dituen Intza Gurrutxagari eta Gorka Torreri babesa emateko, "Justizia euskararentzat" aldarrikatuz.
#EuskarakDesobedientziaBeharDu
#JustiziaEuskararentzat
#EHE
April 6, 2025 at 3:10 PM
Reposted by Urtzi naiz 🇵🇲
Justizia euskararentzat eskatuz ehundaka euskaltzale elkartu gara Baionan #JustiziaEuskararentzat
April 6, 2025 at 11:00 AM
Reposted by Urtzi naiz 🇵🇲
Gaur, euskarafobiari euskarafobia deitzeko beharraz, lerro gutxi batzuk
April 1, 2025 at 8:34 AM
Reposted by Urtzi naiz 🇵🇲
Renfen ere euskaraz, oztoporik eta erasorik gabe
zuzeu.eus?p=379070 Joseba Otanok
Renfen ere euskaraz, oztoporik eta erasorik gabe • ZUZEU
Renfen ere euskaraz, oztoporik eta erasorik gabe - RENFEN ERE EUSKARAZ, OZTOPORIK ETA ERASORIK GABE Tolosako tren-geltokian izandako gertakari
zuzeu.eus
March 31, 2025 at 9:24 PM