Lander Unzueta
lanunzu.bsky.social
Lander Unzueta
@lanunzu.bsky.social
Kazetaria. Bideojokoak eta teknologia berriak. Game Erauntsian eta PixelBerrin idazten.

🎮 Gamerauntsia.eus
Reposted by Lander Unzueta
Steam plataformaren hardware berria aurkeztu du Valve enpresak. Kontsola formatuko Steam Machine PCa, Steam Frame VR kaskoak eta Steam Controller aginte berria aurkeztu ditu Gabe Newellen enpresak. 2026. urtearen hasieran merkaturatuko dituzte.
Steam plataformaren hardware berria aurkeztu du Valve enpresak
Steam plataformaren hardware berria aurkeztu du Valve enpresak. Kontsola formatuko Steam Machine PCa, Steam Frame VR kaskoak eta Steam Controller aginte berria aurkeztu ditu Gabe Newellen enpresak. 2026. urtearen hasieran merkaturatuko dituzte.
b.eus
November 17, 2025 at 10:03 AM
Reposted by Lander Unzueta
Indie jokoak, 'Call of Duty' eta 'Kirby'. 'Demonschool', 'Forestrike', 'Morsels', 'Unbeatable' eta 'Europa Universalis 5' estreinatuko dituzte azaroan, baita 'Hyrule Warriors: Age of Imprisonment' ere.
Indie jokoak, 'Call of Duty' eta 'Kirby'
Indie jokoak, 'Call of Duty' eta 'Kirby'. 'Demonschool', 'Forestrike', 'Morsels', 'Unbeatable' eta 'Europa Universalis 5' estreinatuko dituzte azaroan, baita 'Hyrule Warriors: Age of Imprisonment' ere.
b.eus
November 3, 2025 at 10:00 AM
Reposted by Lander Unzueta
Lanera edo ikasketetara itzultzeko egunak hasi dira askorentzat. Eskerrak bideojokoak hor dauden bidaia pixka bat errazteko: iraila, batez ere lehen egunak, bideojokalariak pozteko altxor ederrekin hasi da.

Lehenbizi, azken urteotako bideojokorik desiratuenetako bat. Azkenik hemen da Hollow…
Bideojokoak, iraila alaitzeko prest
Lanera edo ikasketetara itzultzeko egunak hasi dira askorentzat. Eskerrak bideojokoak hor dauden bidaia pixka bat errazteko: iraila, batez ere lehen egunak, bideojokalariak pozteko altxor ederrekin hasi da. Lehenbizi, azken urteotako bideojokorik desiratuenetako bat. Azkenik hemen da Hollow Knight arrakastatsuaren jarraipena: ongi etorri, Silksong. Dena den, bestelako proposamen batzuk ere iritsi dira abuztu amaieran eta irail hasieran, benetan bereziak, hala nola Hell Is Us eta Silent Hill f. Publiko zabalagoari begira jarrita, Indiana Jones and the Great Circle bikainaren ordainpeko eduki gehigarria ere bertan da, eta laster da iristekoa Sonic Racing lasterketa joko berria.   Hell Is Us   * Argitaratze data: 2025eko irailaren 4a. * Garatzailea: Rogue Factor / Nacon. * Generoa: Akzioa, abentura. * Plataformak: PC, PS5, Xbox Series. Titulu bitxi bezain interesgarria du lehenak: hirugarren pertsonako akziozko bideojoko gogorra da Hell Is Us. Rogue Factor taldekoek maparik gabe esploratzeko gune eta ziega zabalak garatu dituzte, soulslike jokoak gogora ekar ditzakeen ARPG borroka sistema eta hizketaldiak zein ikerketak, Ekialdeko Europako girotzearekin. Ordenagailuan demoa deskargatu daiteke jokoaren hasieran barneratzeko. Ondo badoa, litekeena da urteko ezustekoetako bat izatea.   Hollow Knight: Silksong   * Argitaratze data: 2025eko abuztuaren 4a. * Garatzailea: Team Cherry. * Generoa: Abentura, plataformak. * Plataformak: PC, PS5, PS4, Xbox Series, Xbox One, Switch, Switch 2. Ez da ustekabekoa izan, baina bai urteko bideojokorik handienetakoa. Team Cherryk abuztu hasierarako prest zeukan Hollow Knight: Silksong. Hornet txikiaren abenturan, madarikatutako erresumaren gailurrera iritsi beharko da, bidean denetariko oztopoei aurre eginda. 2D metroidvania oinarriak mantenduta, ehunka arerio mota ikusiko ditu protagonistak. Bizkorra eta trebea da, baina, Hornet: abileziaren eta arma mordoaren bidez, erabiltzaileak ziztu bizian garaituko ditu intsektu etsaiak, baita kokalekuak zeharkatu ere.   Indiana Jones and the Great Circle: The Order of Giants   * Argitaratze data: 2025eko irailaren 4a. * Garatzailea: MachineGames / Bethesda Softworks. * Generoa: Akzioa, abentura. * Plataformak: PC, PS5, Xbox Series. Espantsio independentea prestatu dute MachineGamesekoek iazko Indiana Jones arrakastatsua oinarri hartuta. Erromara bidaiatuko du Indy maitatuak The Order of Giants-en. Bestela, jatorrizko jokoaren mekanikak mantenduko dituzte; hau da, lehen pertsonako akzio eta isilpe jokoa da —nahiz eta zenbait ekintzarekin kamera hirugarren pertsonara igaroko den—. Immersive sim jokoen gakoak hartuta, esplorazioak eta puzzleek pisu handia hartzen dute Indyren jokoan.   Cronos: The New Dawn   * Argitaratze data: 2025eko irailaren 5a. * Garatzailea: Bloober Team. * Generoa: Beldurra. * Plataformak: PC, PS5, Xbox Series, Switch 2. Bloober Teamek beldurrezko abenturekin jarraitzen du. Resident Evil 4 edo Dead Space bezalakoen tiroketak bereganatuta, erabiltzailea mundu latzean barneratuko da Cronos: The New Dawn-en. Suak berebiziko garrantzia hartuko du; izan ere, horixe da akabatu beharreko naturaz gaindiko munstroak guztiz suntsitzeko bide bakarra. Horretaz arduratu ezean, gainerako izakiek hildakoak bereganatuko dituzte, are izaki beldurgarriagoak sortuta. Aldi berean, etorkizuneko mundua konpontzeko iraganeko arimak batu beharko dira jantzi berezian: geroz eta gehiago bilduta, zoramena orduan eta gehiago areagotuko da.   Borderlands 4   * Argitaratze data: 2025eko irailaren 12a. * Garatzailea: Gearbox Software / 2K. * Generoa: Akzioa, lehen pertsonako tiro jokoa. * Plataformak: PC, PS5, Xbox Series. Ohiko premisa errepikatzera etorri dira Gearboxekoak laugarren Borderlands-ekin: tiro mordoa, arma eroak, mundu irekia eta umore mordoa agintzen dituzte, akzio kooperatiboarekin batera. Lau protagonista berriren artean hautatu beharko du erabiltzaileak, beti bezala, bakoitzak bere abilezien zuhaitza eta trebezia bereziak edukita, Kairos planetan iraultza pizteko prest.   Dying Light: The Beast   * Argitaratze data: 2025eko irailaren 19a. * Garatzailea: Techland. * Generoa: Akzioa, beldurra. * Plataformak: PC, PS5, Xbox Series. Dying Light 2-ren porrotaren ostean, berriz saiatzeko gogotsu dabiltza Techlandekoak. Poloniarrek spin-off moduko bat prestatu dute The Beast-ekin: parkourra, zonbiak eta lehen pertsonako akzioa bilduko ditu berriz, baina oraingoan berritasun handiak datoz. Horrela, Kyle Crane protagonistak zonbi botereak izango ditu, abilezia interesgarriak eskainita. Pistolak, eskopetak eta bestelakoak erabiliko ditu, halere, baita ibilgailuak gidatu ere.   Silent Hill F   * Argitaratze data: 2025eko irailaren 25a. * Garatzailea: NeoBards Entertainment / Konami. * Generoa: Beldurra. * Plataformak: PC, PS5, Xbox Series. Aldaketa handiak iritsi dira Silent Hill berriarekin, baina zaleak berotuta dauzka Japonian girotuta dagoen F atalak. Shimizu Hinako protagonistarekin 1960ko Ebisugaoka herrixka ezagutu ahal izango da, behe lainoz —onddoz ere bai— eta munstroz beteta, noski. Akziora pixka bat gehiago bideratu badute ere, NeoBards Entertainment Taiwango estudiokoek joko originalen giro eta kutsu bera mantendu gura dute. Iraila amaitzerako ikusi ahal izango da ea lortu duten.   Sonic Racing: Crossworlds   * Argitaratze data: 2025eko irailaren 25a. * Garatzailea: Sonic Team / Sega. * Generoa: Akzioa, abentura. * Plataformak: PC, PS5, Xbox Series, Switch. Autorik behar ez duen arren, Sonic trikua lasterketen mundura itzuliko da CrossWorlds-ekin. Dimentsioen arteko zirkuituak dira berritasun nagusia: lasterketako buruak hurrengo kokalekua erabakiko du bide desberdinak hartzerakoan. 24 zirkuitu eta 23 gidari aurkeztuko ditu Sonic Teamen jokoak: pertsonaien artean Ichiban Kasuga, Persona 5-eko Joker, Hatsune Miku, Minecraft-eko Steve edo Bob Belaki ikusi ahal izango dira, trikuaren unibertsoko ohiko protagonistekin batera.   Ea Sports FC 26   * Argitaratze data: 2025eko irailaren 26a. * Garatzailea: EA. * Generoa: Kirola, futbola. * Plataformak: PC, PS5, PS4, Xbox Series, Xbox One, Switch 2, Switch. EA bere futbol saga amaigabearekin itzuliko da beste urte batez. FIFA zaharren eguneratutako bertsioak ohiko berritasunak ekarriko ditu alde batetik: hainbat ligatako talde eta jokalari zerrenda gaurkotuko dute. Bestalde, jokatzeko moduan askatasun handiagoa eskaintzeko asmoa daukate 2026ko atalerako, baita jokalari bakarrarentzako zein FUT modalitateak hobetzekoa ere.   Final Fantasy Tactics: The Ivalice Chronicles   * Argitaratze data: 2025eko irailaren 30a. * Garatzailea: Square Enix. * Generoa: Estrategia taktikoa. * Plataformak: PC, PS5, PS4, Xbox Series, Switch 2, Switch. 1997. urtean PlayStation 1 gailuan estreinatutako FF Tactics maitatua birmasterizazio interesgarriarekin dator egungo kontsoletara zein ordenagailuetara. Bikoizketa berria, aldaketa grafikoak, eguneratutako interfazea eta beste hainbat hobekuntza jasoko ditu The Ivalice Chronicles bildumak, baina jatorrizko itxurarekin jokatzeko aukera ere eskainiko du. Txandakako borroka taktikoak dira ardatza, beste behin: istorio sakonean murgildu ahala, armadak gidatu beharko dira lauki sarez osatutako borrokalekuetan barrena.
dlvr.it
September 17, 2025 at 9:02 AM
Reposted by Lander Unzueta
Gaur merkaturatuko dute Nintendo Switch 2, Nintendoren gailu berria. Switch originalaren oinarri berberei eutsita, are gehiago eskaini nahi die bideojokoen zaleei.
www.berria.eus/komun...
Nintendo Switch 2: kontsola hibridoaren ametsari jarraipena emanez
Gaur merkaturatuko dute Nintendoren gailu berria. Switch originalaren oinarri berberei eutsita, are gehiago eskaini nahi die bideojokoen zaleei.
www.berria.eus
June 5, 2025 at 6:00 AM
Reposted by Lander Unzueta
Oso sorpresa ona da, Steredenn-en ( @pixelnest.io, @ty.games ta @dmayance.com -k egina ) PS5 bertsio fisikoa kaleratuko da, eta ✨ofizialki euskaraz✨!
Ez galdu!

Eta milesker ainitz Game Erauntsia itzulpenagatik 🫶 ( @lanunzu.bsky.social -i eta talderi )

#bideojokoak #euskaraz
📢 Steredenn: Binary Stars is getting a physical edition! 🎉

An award-winning mashup of a classic shmup and a rogue-like, carved in big beautiful pixels, with insane boss battles 🚀

Pre-order your Deluxe or Standard Edition now on PS5!

👉 https://bit.ly/SteredennRAG
March 27, 2025 at 1:24 PM
Sei egun eskas baino ez dira igaro Switch 2a –azkenik– ofizialki ezagutu genuenetik.

Nintendo|tik gauza gutxi azaldu dizkigute, halere. Dakigunaren, baita zehazki ez dakigunaren inguruan ere, hitz egin dut Game Erauntsian🔽

gamerauntsia.eus/bloga/ninten...
Nintendo Switch 2a ezagutu dugu azkenik, baina, zer espero dezakegu kontsola berriaz?
Kostata, eta, zaleak erotuta, baina Nintendok Switch 2 kontsola aurkeztu du ofizialki. Diseinu eta ezaugarri …
gamerauntsia.eus
January 22, 2025 at 6:30 PM