Irati Jimenez
banner
iratijimenez.bsky.social
Irati Jimenez
@iratijimenez.bsky.social
"Don't be a writer. Be writing"
"Eta bertan aurkitu nuen erantzuna, bertan kausitu nuen ihardespena, bertan topatu nuen arrapostua..."

Ez dakit zergatik hunkitzen nauen horrenbeste Gabrielek axularreraz idazten duenean 😍
November 14, 2025 at 7:09 AM
Tormenturaino maite dudan Oteizaren testu labur bat duzue gaur Deabruaren Eskolan, artistaren maitasunezko konpromisoari buruzkoa. Eta beti argazkietan hain ondo ateratzen zen gizonaren argazki batzuk hemen, arimarenak ezezik, haragiaren edertasun egarriak ere elikatzearren ❤️
October 21, 2025 at 8:30 AM
O, kapitaina, nire eta gure kapitain pilotua.

🫡🫡🫡🫡

Zenbat zor dizugun oraindik. Eta dagoeneko edozeinek dakien bezala, nik neuk zenbat maite.

❤️
Bilbon, urriaren 14 batean jaio zen Gabriel Aresti, bere hizkuntza klaruarekin, bere dolore humanoarekin, bere etika salduezinarekin, bere egiarekiko konpromisoarekin eta bere mailu sobrenaturalarekin euskal literatura astindu zuen poeta fundamentala

www.deabruareneskola.eus/euskal-poeta...
Euskal poetak Arestiri - Deabruaren eskola
www.deabruareneskola.eus
October 14, 2025 at 9:31 AM
Reposted by Irati Jimenez
Gaur dira 214 urte Xaho jaio zenetik, baina gure erromantizismo urri eta gogoangarriaren printze honen suak oraindik iluminatu egiten gaitu eta geuk ere bat egiten dugu Joxemiel Bidadorren aldarri honekin: “Biba Xaho! Biba Euskal Herria!”

www.deabruareneskola.eus/2020/08/29/b...
October 10, 2025 at 2:04 PM
Reposted by Irati Jimenez
Gotzon Garateren heriotzaren urteurrenean, esperantza guztiak itzali ondoren argia topatzen duen gizon bati buruz idatzi zuen ipuina gomendatu behar dizuegu. Laburra, urragarria, psikologikoki sakona, sinbolismoz betea. Bikaina.

www.deabruareneskola.eus/2023/09/24/i...
Izuti nintzen, maite egarriz bustiriko izuz - Deabruaren eskola
Itxaropena aldareko kandelak bezala itzali zitzaidan. Nire bizian argi izpirik ez. Diruz eta maitasunez behartsu. Munduko gauza guztiei nardagarri neritzen. Barneko egonezinak bere zurrunbiloan hara-h...
www.deabruareneskola.eus
October 8, 2025 at 6:46 AM
"Uharte batean jarri ginen bizitzen biok bakarrik, eta ez zen itsasontzirik etorri gure maitasuna etetera. Laranjak jaten genituen, eta biluzik ibili hondartzan, eta egunero itsas zabalean elkarrekin murgildu"

Testu honek bihotzean putz egiten dit. Eta arima zabaldu ❤️
Gaur, maitasunaz zerbait irakurri nahi baduzue, irakurri Anjel Lertxundi, edertasun eta maitasun urragarriz bere bihotzeko laguna izan zen Nemesio Etxanizi buruz hitz egiten. Ez duzue hau baino gauza ederragorik topatuko

www.deabruareneskola.eus/2024/09/09/h...
Hil zenean - Deabruaren eskola
Neme berriro hasi omen da olerkiak idazten. Bizkarra zeharo zuritu ote zaio? Gizaldiaren erdia atzoko eguzkiaren irteeran jaio zitzaionean, edo hil, hutsetik berrogei eta hamarrera jotzen badugu, libu...
www.deabruareneskola.eus
September 15, 2025 at 9:49 AM
Reposted by Irati Jimenez
Literatura bat izateko ez dela nahikoa liburu multzo bat izatea, belaunaldien arteko katebegia behar dela, eta euskal idazleek elkarren berririk izan gabe idatzi dutela, horra Ibon Sarasolak 1969an tradizioaz zioena

www.deabruareneskola.eus/2020/08/28/l...
Literatura Tradizinoaz - Deabruaren eskola
Erdaldunen artean topiko bihurtu da, euskereak literaturarik ez daukala esatea. Euskaldunen artean, barriz, beste topiko bat aurkitu daikegu: euskereak ba daukala literatura bat. Auzia ebazteko, korap...
www.deabruareneskola.eus
September 12, 2025 at 9:32 AM
Atzo, diktaduraren esaneko izan zen El Correok "bochornoso" iritzi zion palestinarren genozidioa salatu zuen herriaren jarrera eredugarriari. Eta sionismoak behar duen zuriketa internazionala posible egiten duen ekitaldietako bat boikoteatzeari. Eta honekin akordatu nintzen
September 4, 2025 at 9:27 AM
"Oinetako hau jabilt ikara
Lau haragiok berean berala,
Martin Bañez Ibarretan hil dala.

Hartuko dot esku batean gezia,
Bestean zuzi iratsekia,
Erreko dot Aramaio guztia"

Amorru hau. Dolore hau. Mehatxu hau. Indar hau. Botere hau.

Hau da literaturaren sua.

Hau.
September 2, 2025 at 9:20 AM
Idaztea asko gustatzen zait, eta probatu ditudan giza jarduera guztietatik, idaztea da gehien gustatzen zaidana. Eta hala ere, beti miresten, harritzen, liluratzen eta hunkitzen nau Hemingwayk literatura idazteari zioen maitasunak. Izugarria
July 2, 2025 at 10:50 AM
Zorionez, literaturak mugaz bestalde eramaten gaitu eta beti eraman gaitzake; eta bere botereak mugatzen dituen ezagutza falta horren aurkako tresna boteretsua da eta beti izan daiteke
June 17, 2025 at 9:53 AM
Iruñeko neskak Honolulun
lepo inguruan anemona purpuren txirikorda darama
eta bular opalinoan koral barroko niminoak
eta izterretan deusere ez
(hegazti lumak ez dira ausartzen bere izterrak estaltzera
hain dira finak bere izter finak)

pd: Maite dut maite azken lerro hori 🫶
June 9, 2025 at 8:11 AM
Reposted by Irati Jimenez
Gaurko egunez jaio zen Lorca, munduak eman duen poetarik handienetakoa eta hobirik gabekoen artean, handiena. Egun berean, duela 50, hil zen Gabriel Aresti, gure poeta inaugurala eta monografiko honek erakusten duenez, poesian eragin handiena izan duena

www.deabruareneskola.eus/euskal-poeta...
June 5, 2025 at 7:42 AM
Idazleen argazkiekin daukadan karpetako nire faborietako bat. Ikusten dudan guztietan Kafkaren aitak eragin zion sufrimenduarekin akordatu eta hunkitu egiten naiz. Edertasunezko zauri batetik idazten zuen gizona baino lehen, ume ederra izan zen, zinez.
June 3, 2025 at 10:40 AM
Reposted by Irati Jimenez
80ko hamarkadan, “Hamairu ate” izeneko umore beltzaren antologia ederra osatu zuten Joseba Sarrionandiak eta Mitxel Sarasketak. Bertatik atera dugu deabrukeri hau, Ambrose Bierce jenialaren ipuintxo, zorrotz, eder eta gaizto hau

www.deabruareneskola.eus/2023/11/09/f...
Fortunaren dama eta erromesa - Deabruaren eskola
Erromes akitu bat bide bazterrean etzan eta loak hartu zuen, osin sakon baten ertzean. Fortunaren damak aurkitu zuen han. —Tonto hau —pentsatu zuen Fortunaren Damak— amets nahasi bat heldu eta osinera...
www.deabruareneskola.eus
June 2, 2025 at 8:16 AM
Modernitatearen bezperan druida bat agertu zen, mirarizko haur batekin. Gero etorri zen maldan behera errementaria, bere mailu sobrenaturalekin, literatura garaikidearen lehen ordua iragartzera. Eta orduan agertu ziren anai-arreba magikoak. Gizon zibilizatua eta itsasotik etorri zen jainkosa
May 28, 2025 at 8:16 AM
Veo aquí a mi espíritu guía con Taki en el regazo ("con mi secretaria en las rodillas", decía él) y no puedo evitar acordarme de una carta en la que describía las fotos que le habían sacado para una entrevista y decía "a ver, las manos, claramente, son de estrangulador" 😂

Ay, le quiero tanto 😅
May 26, 2025 at 9:42 AM
Victor Hugo hil zenean, bi milioi lagun baino gehiago atera ziren Pariseko kaleetara, gizatasunaren neurria ze kolosala izan daitekeen erakutsi zien gizonari agur esatera.
Gaurko egunez hil zen Victor Hugo, “Hernani” antzeslanarekin Erromantizismoari hasiera eman zion kolosoa, Euskal Herriaren eta euskaldunon obserbadore bikaina, idazle miresgarria eta herritar eredugarria. Hauek izan ziren bere azken hitzak

www.deabruareneskola.eus/2021/04/10/a...
Argi beltza dakusat! - Deabruaren eskola
Hau da egunaren eta gauaren arteko borroka… Argi beltza dakusat! Victor Hugo azken hitzak 1885ko maiatzaren 22an hil aurretik Irudia: Victor Hugo bere ohean hil aurretik. Azken hitzak esan eta 83 urte...
www.deabruareneskola.eus
May 22, 2025 at 8:14 AM
"Malcolm fue nuestro orgullo, nuestro orgullo negro viviente, éste es el significado que ha tenido para su pueblo. Y al honrarle a él, honramos lo mejor de nosotros mismos"

Ossie Davis, aktorea, Malcolm Xen hiletan: "le reconoceremos por lo que fue y es: Un príncipe"

Sin duda.
May 19, 2025 at 6:03 AM
(...)
Ze emakume batek dioenean
sexua kategoria politikoa dela
agian berez emakume izateari utziko dio
bere buruarentzako emakume bihurtzeko,
emakumea emakumean eratuko da
bere humanitatetik
eta ez bere sexutik
(...)

Roque Dalton ♥️
May 14, 2025 at 8:47 AM
Reposted by Irati Jimenez
Raymond Chandlerrek artisauaren etikarekin idatzi zuen munduaren iluntasunaz baina jende ona zegoela ere bazekien, nahiz eta Mikel Hernandez Abaituak gogoratzen digun moduan jakin bazekien lagun bat egitea ze gauza zaila den

www.deabruareneskola.eus/2020/11/01/p...
Pub batean goizeko hiruretan moja bat ikustea baino zailagoa - Deabruaren eskola
Rooseveltek boterearen buruan jarraitzen du, Bigarren Mundu Gerraren garaia da, baita armamendu-negozioarena ere. Momentu honetan hasten da bere nobelak argitaratzen estilo honek izan duen autorerik h...
www.deabruareneskola.eus
May 12, 2025 at 6:11 AM
Lo mejor que he visto sobre "el primer Papa americano", que ha ofendido a la derecha hablando en castellano (ya sabéis el OTRO idioma americano), o como ha dicho @thedailyshow.com:

"How dare he. If english was good enough for Jesus, it was good enough for the Pope"

www.youtube.com/watch?v=urpN...
First American Pope Makes History and MAGA Catholics Already Have Issues | The Daily Show
YouTube video by The Daily Show
www.youtube.com
May 9, 2025 at 12:00 PM
Nafar idazle batek euskarazko literatura idatziari hasiera eman ziotenik 500 urtera, literatura egiteko Etxepararen linguae vasconum primitiae aukeratu duten nafar idazleen egoeraz hitz egingo dugu gaur, Aingeru Epaltza, Angel Erro eta Oihane Zuberoarekin.

Erdu!

www.berria.eus/kultura/nafa...
Nafarroako euskal idazleek bertan duten ikusgaitasunari buruzko jardunaldiak eginen dituzte Iruñean, ostegunetik larunbatera
Azken 50 urteotan izandako bilakaerari erreparatuko diote batik bat, eta «sortzaileen begirada» izanen dute talaia nagusia horretarako. Hiru saio antolatu dituzte, sarrera librekoak: hitzaldi bat,...
www.berria.eus
May 9, 2025 at 6:52 AM
Lagunok, gasteiztarrok: Izaskun Arrue aretoan egongo naiz gaur, 20.00etan, elkarrekin ikus dezagun gure akelarrearen harrizko herri honek egin duen literatura ze literatura mistikoa, metafisikoa, misterioz betea eta sobrenaturala izan den.

Gonbidatuta zaudete.

poetasenmayo.com/es/eventos/e...
Euskal literaturaren historia sobrenatural bat. Irati Jiménez
Tomando como título las palabras que la serpiente dijo a Eva en el Antiguo Testamento, Irati Jiménez escribió Begiak zabalduko zaizkizue , un ensayo que le valió el Premio Euskadi y que es el...
poetasenmayo.com
May 7, 2025 at 10:38 AM
Reposted by Irati Jimenez
Baliteke umorearen koloreei dagokienez, beltza izatea denetan garaiena, umore beltzak gainditu egiten dituelako tabuak libertateari jartzen dizkion trabak eta heriotzari barre egiten diolako, Jon Mirandek mikroipuin honetan frogatzen duen bezala

www.deabruareneskola.eus/2020/11/01/k...
Kattina negarrez - Deabruaren eskola
—Zer dun maitea? —galdegiten dio osabak. —Amak gatu-humeak oso hil ditu. —O gaiztoa! Eta hik begiratu nahi hituen? —Ez, nihauk hil egin nahi nituen Jon Mirande «Humore beltzaren adibideak», Egan, 1960...
www.deabruareneskola.eus
May 7, 2025 at 8:13 AM