Gaizka Izagirre
banner
gaizkaizagirre.bsky.social
Gaizka Izagirre
@gaizkaizagirre.bsky.social
🎬 Crítico de cine GARA & NAIZ-eko zinema kritikaria
📻 Gaztea & Euskadi irratia
✍️ Berria & Gaztezulo
📽️ Miembro de AICE y jurado de los Premios Feroz
💿 Hernani Zinekluba
🔗 linktr.ee/gaizkaizagirre
‘The Paper’ telesaila ‘The Office’ unibertsoan kokatutako ‘spin-off’ bat da. Ez da Dunder Mifflinen bulegoetan girotuko, baina hango eguneroko xelebrea dokumental faltsu baten bidez jaso zuen grabazio talde berari jarraituko dio.

www.berria.eus/bizigiro/the...
‘The Office’-ren oihartzuna, gain behera doan egunkari batean
‘The Paper’ telesaila ‘The Office’ unibertsoan kokatutako ‘spin-off’ bat da. Ez da Dunder Mifflinen bulegoetan girotuko, baina hango eguneroko xelebrea dokumental faltsu baten bidez jaso zuen graba...
www.berria.eus
November 22, 2025 at 6:46 AM
Gaurko @berria.eus -n 'Yakarta' telesaila aztertu dut, Diego San Joseren orain arteko lanik onena; eta, 'Celeste' edo 'Vota Juan' trilogia egin duen sortzailea dela kontuan hartuta, bada zerbait.

Bikaina.

www.berria.eus/bizigiro/ame...
Ametsak eta zauriak kirolaren metafora dramatikoan
Diego San Jose irundarraren telesail berrian, Javier Camara eta Carla Quilez dira protagonistak; Joserra da Camararen pertsonaia, eta Mar Quilezena. Badmintona erakusteko aitzakian, bi protagoniste...
www.berria.eus
November 15, 2025 at 5:00 AM
'Pluribus', 'Severance'-rekin batera, Apple TVk orain arte ekoiztu duen telesailik onena da: urte amaierako onenen zerrenda guztiak hankaz gora jarriko dituen ekoizpen zoragarria eta harrigarria.

www.berria.eus/bizigiro/vin...
Vince Gilliganen harribitxi berria
Vince Gilligan, Rhea Seehorn eta Albuquerque. Hiru izen horiek entzutea nahikoa da ‘Breaking Bad’ edo ‘Better Call Saul’ maisulanen zaleen arreta berehala pizteko. ‘Pluribus’ da Gilliganen telesail...
www.berria.eus
November 8, 2025 at 6:26 AM
Filmin-era iritsi berri da Katalunian jaio, baina Euskal Herriari lotutako proiektua. ‘Gure Hitzak’ lehen pertsonan kontatzen ditu ETAren barruko bikote harremanak eta espetxeko amatasuna eta aitatasuna.

Carles Cubos Serra zuzendaria elkarrizketatu dut

www.naiz.eus/eu/info/noti...
«Ser madre y padre en prisión es uno de los actos más revolucionarios que he conocido»
Sorprendentemente casi desconocida en Euskal Herria, ‘Gure Hitzak’, dirigida por el catalán Carles Cubos Serra, llega a Filmin. ...
www.naiz.eus
November 7, 2025 at 5:45 AM
📽️ BIHAR Astigarragan 'Emakumeak eta kirola' egitasmoaren barruan 'Mountain Queen: The Summits of Lhakpa Sherpa' dokumentalaren proiekzioa eta ondoren solasaldia antolatu dugu 'Elkarregaz' proiektuko Elixabete Arbe eta Bego Gonzalezekin!

✅ Gonbidapenak: bibe.me/event/POOe0H...
October 8, 2025 at 8:26 AM
Gaurko @berria.eus-n 'Zeru ahoak' telesaila aztertu dut; estetika, mezua, erreferentziak, aktoreak...

www.berria.eus/bizigiro/zer...
Zeru beltzetik elur zuria ari du
Euskaraz inoiz egin den telesailik indartsuenak, ‘Hondar ahoak’-ek, badu jarraipena: ‘Zeru ahoak’. Arnasa berriturik, kontakizun horrek bestelako ikuspegiak, gaiak eta baliabideak jorratzeko aukera...
www.berria.eus
October 4, 2025 at 5:18 AM
📢 'Zeru Ahoak' telesailaren estreinaldiaren harira, SORPRESA txiki bat:

🎬#Klaketa-ren saio berezia!

📽️ guau.eus/w/klaketa-bi...

🔊 guau.eus/m/klaketa-13...
13. “Zeru ahoak”, Koldo Almandoz
“Zeru aroak” izenburuarekin ekoitzi du EITB Mediak 2025ean, Covid-19aren garai ilunean arrakasta izan zuen “Hondar ahoak” telesailaren jarraipena. Nerea Gartzia du protagonista, aurrekoak bezala, eta ...
guau.eus
September 29, 2025 at 8:02 AM
‘Nouvelle Vague’. Zuri-beltzean filmatutako ‘Nouvelle Vague’ proiektuak, Linklaterren ohiko filmografiatik zertxobait urruntzen bada ere, ikuslea beste lurralde interesgarri batera eramaten du: zinemaren historiaren bihotzera.

#73SSIFF

www.naiz.eus/eu/info/noti...
September 20, 2025 at 6:39 AM
‘Lurdes Iriondo, ez gera alferrik pasako’ dokumentalari buruzko lerro batzuk

#73SSIFF

👉 www.naiz.eus/eu/info/noti...
Zuri beltzezko argazkietan izoztuta gelditu den neska
Oraindik iltzatuta daramat, bai garunean eta bai bihotzean, ‘20.000 especies de abejas’ film zoragarriaren azken sekuentzia, Lourdes Ir...
www.naiz.eus
September 20, 2025 at 6:38 AM
Pixarrekoak urrun geratu dira “Up”, “Wall-e” edota “Toy Story 3” filmen bikaintasun mailatik, baina tira, egia da ‘‘Elio’’-k ere badituela alde on ugari; zoritxarrez, ahulagoak diren elementuek pisu handiegia hartzen dute.

👉 www.naiz.eus/eu/hemerotec...
July 15, 2025 at 8:28 AM
IKUSI gaur PrimeVideo-n estreinatu den 'Infiltrada en el búnker'.

Carlota Saorsaren (gezurrezko izena) istorioa kontatzen du: animaliekin esperimentuak egiten diren laborategi farmazeutiko espainiar batean (Vivotecnia) ia bi urtez bizi izandako errealitate gordina erakusten du.
June 27, 2025 at 3:57 AM
Berrian idatzi nuen zutabe honen harira (irakurtzen baduzue ulertuko duzue zein den nire asmoa)

Euskal Herriko Z belaunaldiko gazteentzat galdera:

➡️ Zeintzuk dira une honetan gehien ikusten dituzuen telesailak?

(☺zintzotasunez erantzun mesedez)

www.berria.eus/komunikazioa...
June 18, 2025 at 12:20 PM
📢 Beste albiste pozgarri bat!

🎬Itziar Ituño protagonista duen euskarazko telesail berri bat grabatzen ari dira: 'Argi Gorriak'.

📽️ Grabaketak Hernanin hasi dituzte eta bertan egon naiz

✍️ Hemen xehetasunak: www.naiz.eus/eu/info/noti...
Itziar Ituño protagonista duen euskarazko telesail berri bat grabatzen ari dira: 'Argi Gorriak'
Telesailak Elena Mujika (Itziar Ituño) izeneko bikoizketa-aktorearen istorioa kontatuko du: bere urterik zirraragarrienak atzean utzi dituen...
www.naiz.eus
June 17, 2025 at 9:53 AM
#Baltimore. Filmak entretenitzen du, eta tentsioa une oro mantentzen da; horregatik, erraza eta atsegina da. Baina protagonistaren indarra eta xarma hain dira bereziak, kontakizuna erdibidean geratu baita: gehiago jakin nahi dugu, gehiago ulertu.

www.naiz.eus/eu/hemerotec...
Entretenimenduak sakontasuna irensten duenekoa
Rose Dugdale familia britainiar aberats batekoa zen. Uko egin zion, ordea, luxuzko bizimoduari, eta IRA erakundean sartu zen. “Baltimore” filmak ha...
www.naiz.eus
June 17, 2025 at 6:57 AM
Harrigandarrak eta Stevensondarrak, elkarren arerio diren bi familia horiek dira Londresko krimenaren munduan girotutako #Mobland telesaileko protagonistak. Zoritxarreko gertaera bat tarteko, hil ala biziko borroka batean murgilduko dira.

www.berria.eus/bizigiro/lon...
Londresko mafien arteko guda
Harrigandarrak eta stevensondarrak, elkarren arerio diren bi familia horiek dira Londresko krimenaren munduan girotutako ‘Mobland’ telesaileko protagonistak. Zoritxarreko gertaera bat tarteko, hil...
www.berria.eus
June 14, 2025 at 5:57 AM
Reposted by Gaizka Izagirre
🎬Hasi da "Odol Ilargia" telesail berriaren filmaketa!

✍️Publiko gazteari dago zuzenduta eta elementu fantastikoekin osatutako thrillerra da.

📽️David R. Losada zinemagilea da zuzendaria, eta gidoia ere berak idatzi du, @mikelbira.bsky.social-rekin batera.

📅 2026an iritsiko da
June 11, 2025 at 1:14 PM
“Ballerina” no se preocupa por explorar los dilemas morales ni por profundizar en la vida emocional de sus personajes. En lugar de eso, se entrega sin pudor al exceso: acción estilizada, violencia y una estética desbordante. Y justamente ahí radica su encanto.

www.naiz.eus/eu/hemerotec...
Golpes, glamour y cero complejos
El guion de “Ballerina” es, seamos honestos, de una sencillez casi desvergonzada. En términos de rigor narrativo y profundidad dramática, bordea el...
www.naiz.eus
June 11, 2025 at 9:59 AM
🎬Hasi da "Odol Ilargia" telesail berriaren filmaketa!

✍️Publiko gazteari dago zuzenduta eta elementu fantastikoekin osatutako thrillerra da.

📽️David R. Losada zinemagilea da zuzendaria, eta gidoia ere berak idatzi du, @mikelbira.bsky.social-rekin batera.

📅 2026an iritsiko da
June 11, 2025 at 9:43 AM
Gaurko @berria.eus -n: 'Z belaunaldiaren telesailak'

The Guardian egunkariak argitaratu duen albistea deigarria iruditu zait: Z belaunaldikoen artean 2000ko hamarkadako telesailek sekulako arrakasta dute, eta eduki horiek ari dira kontsumitzen azken boladan.

www.berria.eus/komunikazioa...
Z belaunaldiaren telesailak
Nostalgiak pizten duen zirrararen mamia aprobetxatu nahian eta bere garaian ondo funtzionatu zuen formula ahalik eta gehien zukutzeko helburuz, azken urteotan etengabe ari dira iraganeko zenbait ik...
www.berria.eus
June 11, 2025 at 5:22 AM
Biziki zaila da hain sentsoriala eta fisikoa den obra bati buruzko kritika idaztean hitz egokiak aurkitzea.

#Sirat filma dardarka uzten duen esperientzia da; usaindu, sentitu eta ukitu daitekeen proposamen bat.

www.naiz.eus/eu/hemerotec...
Irudien eta soinuen dantza hipnotiko eta basatia
Biziki zaila da hain sentsoriala eta fisikoa den obra bati buruzko kritika idaztean hitz egokiak aurkitzea. “Sirât” filma dardarka uzten duen esper...
www.naiz.eus
June 9, 2025 at 5:46 AM
Gaurko @berria.eus-n 'Dept. Q' telesaila hizpide. Generoaren zaleentzako ezinbesteko izenburua, euskarazko azpidatziekin ikusgai dagoena.

www.berria.eus/bizigiro/arg...
Argitu gabeko istorioen lekuko
Carl Morck da protagonista nagusia, gertakari traumatiko baten ondorioz denbora luzean bajan egon den Edinburgoko polizia inspektorea. Lanera itzultzean, Q departamentua gidatu beharko du: argitu g...
www.berria.eus
June 7, 2025 at 5:55 AM
#CuatroParedes : denbora marrazten duen kamera

Filmaren arima bi protagonistak dira: Sofia Oterok eta Manuela Velles-ek lan ikusgarria egin dute, bereziki Oterok.

www.naiz.eus/eu/hemerotec...
June 7, 2025 at 5:55 AM
🎬 Nire gogoaren, pasioaren eta maitasun osoaren fruitua izan den #Klaketa saioari, agur esateko unea heldu da.

🫰 Eskerrik asko pantailaren eta uhinen bestaldean egon zaretenoi eta mezu bidez zuen berotasuna eta iritzi zintzoak nirekin partekatu duzuenoi.

www.instagram.com/p/DKbpTFCoNo...
June 3, 2025 at 9:09 AM