Artzape Getariarron Topagunea
banner
artzape.bsky.social
Artzape Getariarron Topagunea
@artzape.bsky.social
Martxan da Gipuzkoako Herriarteko Bertsolari Txapelketa, eta lehen fasean buru-belarri dabiltza Urola Kostako zortzi taldeak. Getariak baditu bere ordezkariak: Arrai nahastuak Zarauzko gazte-jendia izango du aurrez aurre otsailaren 27an Askizu Elkartean egingo den kanporaketan.
📸 Utzitakoa
Laster helduko da Herriarteko Bertsolari Txapelketa Getariara - Artzape
Martxan da Gipuzkoako Herriarteko Bertsolari Txapelketa, eta lehen fasean buru-belarri dabiltza Urola Kostako zortzi taldeak. Getariak baditu bere ordezkariak: Arrai nahastua-k Zarauzko gazte-jendia i...
www.artzape.eus
February 15, 2026 at 11:39 AM
Haurreskolan apirilean edo maiatzean hasteko asmoa duten familiek badute jada izena emateko epea. 2025/2026 ikasturteko azken izen-ematea otsailaren 26tik martxoaren 6ra bitartean egingo da.
Martxoa eta apirileko izen-emate bateratua otsailaren 26an hasiko da Haurreskolan - Artzape
Haurreskolan apirilean edo maiatzean hasteko asmoa duten familiek badute jada izena emateko epea. 2025/2026 ikasturteko azken izen-ematea otsailaren 26tik martxoaren 6ra bitartean egingo da. Prozesuak...
www.artzape.eus
February 14, 2026 at 10:50 AM
Datorren astean, Getariako Liburutegia sormenaren eta irudimenaren txoko bihurtuko da. Ohiko testuei begirada berria emateko asmoz, Blackout idazketarekin esperimentatzeko saioa antolatu da, hitzen artean ezkutatzen diren istorioak argitara ekartzeko gonbidapen gisa.
Blackout idazketarekin esperimentatzeko saioa Getariako Liburutegian - Artzape
Datorren astean, Getariako Liburutegia sormenaren eta irudimenaren txoko bihurtuko da. Ohiko testuei begirada berria emateko asmoz, Blackout idazketarekin esperimentatzeko saioa antolatu da, hitzen ar...
www.artzape.eus
February 13, 2026 at 10:06 AM
ELA, LAB, Steilas, Etxalde eta HIRU sindikatuek deituta, greba orokorra izango da martxoaren 17an, gutxieneko soldata propioa hemen erabaki eta soldatak orokorrean hobetzeko aldarriarekin. Greba deialdia indartzeko eta antolatzeko asmoz, asanbladak antolatu dituzte hainbat herritan.
Greba orokorraren harira, asanbladak deitu dituzte - Artzape
ELA, LAB, Steilas, Etxalde eta HIRU sindikatuek deituta, greba orokorra izango da martxoaren 17an, gutxieneko soldata propioa hemen erabaki eta soldatak orokorrean hobetzeko aldarriarekin. Sindikatuar...
www.artzape.eus
February 12, 2026 at 12:56 PM
Urola Kostan Tokiko Garapen eta Enplegu Plana abiaraztea aurkeztu zuten aste hasieran egindako prentsaurrekoan. Eskualdearen etorkizuna modu partekatuan diseinatzeko prozesua zela azaldu zuten.
Urola Kostak Tokiko Garapen eta Enplegu Plana jarriko du abian - Artzape
Urola Kostan Tokiko Garapen eta Enplegu Plana abiaraztea aurkeztu zuten aste hasieran egindako prentsaurrekoan. Eskualdearen etorkizuna modu partekatuan diseinatzeko prozesua zela azaldu zuten, eta da...
www.artzape.eus
February 12, 2026 at 9:17 AM
Hil honetan bertan ekingo zaie portuko barneko arrantza-dartsenako kaiak konpontzeko eta sendotzeko obrei. Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak sustatutako jarduketak 1.514.166,58 euroko aurrekontua du, eta 12 hilabeteko egikaritze-epea aurreikusten da.
Portuko arrantza-dartsenako kaiak konpontzeko eta sendotzeko lanak hastear daude - Artzape
Hil honetan bertan ekingo zaie portuko barneko arrantza-dartsenako kaiak konpontzeko eta sendotzeko obrei. Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak sustatutako jar...
www.artzape.eus
February 11, 2026 at 10:04 AM
Haizeak gogor joko du, batez ere, itsasertzean. Hori horrela, abisu horia ezarri du gaur egun guztirako lehenengo bi milietan, eta laranja biharko, gauerditik 18:00etara bitartean.
Itsasaldeko arriskuagatik abisuak ezarri ditu Euskalmetek gaurko eta biharko - Artzape
Euskalmetek iragarri duenaren arabera, eguraldiak ez dauka aldatzeko traza handirik aste honetan. Urteko sasoi honetarako tenperatura altu samarrak izanagatik, haizeak gogor joko du, batez ere, itsase...
www.artzape.eus
February 11, 2026 at 9:29 AM
“Kirolaren bitartez emakumeen ahalduntzea” lortu nahi duen ekitaldian, bost kilometro egin beharko dituzte parte-hartzaileek. Donostiara joateko autobusa antolatu du Getariako Udalak.
Autobusa antolatu dute Lilatoira joateko - Artzape
Martxoaren 1ean izango da 36. Lilatoia, Emakumezkoen* Lasterketa Herrikoia. "Kirolaren bitartez emakumeen ahalduntzea" lortu nahi duen ekitaldian, bost kilometro egin beharko dituzte parte-hartzaileek...
www.artzape.eus
February 11, 2026 at 8:59 AM
Gure Txeru Kultur Elkarteak eta Odol Emaileen Elkarteak antolatuta, odol-ematea egingo da Getarian otsailaren 13an, ostirala, Gure Txeru Elkartean, 16:30etik 20:30era bitartean. Txanda hartzeko, interesdunek goizez deitu beharko dute 943 007 885 telefono zenbakira.
Odol-emate kanpaina antolatu dute otsailaren 13rako - Artzape
Gure Txeru Kultur Elkarteak eta Odol Emaileen Elkarteak antolatuta, odol-ematea egingo da Getarian otsailaren 13an, ostirala, Gure Txeru Elkartean, 16:30etik 20:30era bitartean. Txanda hartzeko, inter...
www.artzape.eus
February 11, 2026 at 8:55 AM
[ARGAZKI GALERIA] Inauterietako kartel lehiaketako garaileak iragarri berri ditu Getariako Udalak.
Ekhi Iribar, Xua Olaskoaga, Naiara Azkue, Garazi Manterola eta Leire Lazkano Inauterietako kartel lehiaketako irabazle - Artzape
Inauterietako kartel lehiaketako garaileak iragarri berri ditu Getariako Udalak. Honakoak dira epaimahaiak aukeratutako lanen egileak: Ekhi Iribar Irigoien (HH4, 4 urte), Xua Olaskoaga Balerdi (LH3, 8...
www.artzape.eus
February 10, 2026 at 12:52 PM
[KOMUNITATEA] Martxan da Egunean Behin tribial jokoaren 20. denboraldia, eta norgehiagokan buru-belarri dabiltza jada Getaiarrak. Batu taldera eta erakutsi zure gaitasunak!
Ezin hobeto hasi du denboraldia Iruenek - Artzape
Martxan da Egunean Behin tribial jokoaren 20. denboraldia, eta norgehiagokan buru-belarri dabiltza jada Getaiarrak. Ohitura den gisan, Iruene nabarmendu da lehen astean. Eta ez du edonola egin; 570,20...
www.artzape.eus
February 10, 2026 at 12:49 PM
Zabaldutako irudian ageri den bezala, lur-jausi baten arrastoak daude Getariako Malkorbe hondartzarako jaitsieran. Maldaren zati bat erori da eta lur eta harri pilaketa geratu da ezpondan.
Lur-jausia izan da Malkorbe hondartzako jaitsieran - Artzape
Getariako Malkorbe hondartzarako jaitsieran lur-jausi baten arrastoak ageri dira zabaldu den argazkian. Maldaren zati bat behera etorri da eta lur eta harri pilaketa geratu da ezpondan. Eremuan babes-...
www.artzape.eus
February 10, 2026 at 11:33 AM
Foru Aldundiko Diputatuen Kontseiluak hogeigarren bilkura ibiltaria egin du gaur goizean Getariako Zarautz Jauregian. Ekimenaren helburua Gipuzkoako udalerrien erronkak eta proiektuen egikaritzea bertatik bertara ezagutzea da.
Foru Gobernuak bilkura egin du Getarian - Artzape
Foru Aldundiko Diputatuen Kontseiluak hogeigarren bilkura ibiltaria egin du gaur goizean Getariako Zarautz Jauregian. Bertan izan dira foru diputatuak eta Eider Mendoza diputatu nagusia; baita Haritz ...
www.artzape.eus
February 10, 2026 at 11:18 AM
Urola Kostako Udal Elkarteak Garapen Agentzien Euskal Elkartearen lankidetzarekin EnpleGU egitasmoa jarriko du martxan, zaintza arloan laneratzeko ibilbide berri bat eskainiz.
EnpleGU egitasmoak zaintza arloko prestakuntza eta laneratzeko jarraipena eskainiko ditu - Artzape
Urola Kostako Udal Elkarteak, Garapen Agentzien Euskal Elkartearen lankidetzarekin, EnpleGU egitasmoa jarriko du martxan zaintza arloan laneratzeko ibilbide berri baten bidez. Ekimenaren helburua da “...
www.artzape.eus
February 10, 2026 at 7:35 AM
[ARGAZKI GALERIA] Getaiko Bertso-Eskolaren deialdiari erantzunez, dozenaka herritar batu dira taldera. Makil bana eskuetan, kantuan eskatu diote esnatzeko lurrari, eta kopletan aritu dira baserriz baserri.
Santa Eskean irten dira getariarrak - Artzape
Santa Ageda Eguna igaro berritan, eskean irten dira getariarrak. Getaiko Bertso-Eskolaren deialdiari erantzunez, dozenaka herritar batu dira taldera. Makil bana eskuetan, kantuan eskatu diote esnatzek...
www.artzape.eus
February 9, 2026 at 10:43 AM
Mozorroak prestatzen hasteko unea da. Badatoz Inauteriak Getariara. Datorren larunbatean, otsailaren 14an, ospatuko da jaia herrian, eta argitaratu dute jada egitaraua. Eguerdi partetik gauera arte, egun guztian zehar luzatu da festa.
Datorren larunbatean ospatuko dituzte Inauteriak getariarrek - Artzape
Mozorroak prestatzen hasteko unea da. Badatoz Inauteriak Getariara. Datorren larunbatean, otsailaren 14an, ospatuko da jaia herrian, eta argitaratu dute jada egitaraua. Eguerdi partetik gauera arte, e...
www.artzape.eus
February 8, 2026 at 11:43 AM
Duela pare bat urte zehaztutako egutegiari jarraituz, abuztuaren 5ean hasiko dira aurtengo Salbatore Jaiak eta 9an, igandearekin, amaitu. Festetako egitaraua prestatzen hasiak dira jada, eta Getariako Udalak iritzi nahiz proposamenak bildu nahi dituela jakinarazi du, “denon artean jaiak osatzeko”.
Salbatoreetako egitaraua osatzeko bilera irekia deitu du udalak - Artzape
Duela pare bat urte zehaztutako egutegiari jarraituz, abuztuaren 5ean hasiko dira aurtengo Salbatore Jaiak eta 9an, igandearekin, amaitu. Festetako egitaraua prestatzen hasiak dira jada, eta Getariako...
www.artzape.eus
February 7, 2026 at 7:56 AM
Getariako Udalak sustatutako emakumeen memoria historikoa berreskuratzeko bekaren barruan, Aro Berriko Getariako emakumeen errealitatea artxiboen bidez (XVI. mendearen amaiera eta XVII. mendea) izeneko ikerketa aurkeztu da.
Getariako iragana berridazten, emakumeen aztarnak azaleratuz - Artzape
Getariako Udalak sustatutako emakumeen memoria historikoa berreskuratzeko bekaren barruan, Aro Berriko Getariako emakumeen errealitatea artxiboen bidez (XVI. mendearen amaiera eta XVII. mendea) izenek...
www.artzape.eus
February 6, 2026 at 10:36 AM
Arratsaldeko 17:00etan hasita, Ixabel Agirresarobe ipuin kontalaria izango da Getariako Liburutegian gaur, otsailaren 5ean. Haurrentzat prestatutako saioa izango da, eta aurrez izena ematea gomendatu dute.
📸 Lezoko Udal Liburutegia
Ipuin kontalaria izango da gaur Liburutegian - Artzape
Arratsaldeko 17:00etan hasita, Ixabel Agirresarobe ipuin kontalaria izango da Getariako Liburutegian gaur, otsailaren 5ean. Haurrentzat prestatutako saioa izango da, eta aurrez izena ematea gomendatu ...
www.artzape.eus
February 5, 2026 at 9:08 AM
[ARGAZKI GALERIA] Aurreikuspenak aurreikuspen, alde izan dute eguraldia Iturzaeta Herri Eskolako ikasle eta irakasleek. Santa Ageda bezpera izaki, makil bana eskuetan irten dira kalera arratsaldean, lurrari esnatzeko dei egitera.
"Oles, oles, lurra esna zaitez..." - Artzape
Aurreikuspenak aurreikuspen, alde izan dute eguraldia Iturzaeta Herri Eskolako ikasle eta irakasleek. Santa Ageda bezpera izaki, makil bana eskuetan irten dira kalera arratsaldean, lurrari esnatzeko d...
www.artzape.eus
February 4, 2026 at 4:48 PM
[ARGAZKI GALERIA] Gisa honetako ekitaldien helburua haurrek beraien gurasoekin judo egitea da, familiek euren seme-alaben kirola sentitzeko eta elkarrekin momentu goxo bat igarotzeko.
Elkarrekin aritu dira familiak tatami gainean - Artzape
Hernanin (Gipuzkoa) izan ziren pasa den igandean judoka getariarrak, eta euren familiak izan zituzten lagun tatamian. Gisa honetako ekitaldien helburua haurrek beraien gurasoekin judo egitea da, famil...
www.artzape.eus
February 4, 2026 at 8:09 AM
Pasa den urrian hasi zen Euskal Herriko XVII. Mus Txapelketa. Otsailaren 22a bitarte kanporaketak jokatzen dabiltza herriz herri; hilaren 13an izango da Getariakoa.
Euskal Herriko XVII. Mus Txapelketako kanporaketa jokatuko da Getarian - Artzape
Pasa den urrian hasi zen Euskal Herriko XVII. Mus Txapelketa. Otsailaren 22a bitarte kanporaketak jokatzen dabiltza herriz herri; Getariakoa hilaren 13an izango da, Jubilatuetan, gaueko 22:00etan hasi...
www.artzape.eus
February 4, 2026 at 7:54 AM
Besteak beste, Iturzaeta Herri Eskolako irakasle nahiz ikasleak eta Getariako Bertso-Eskolako kideak arituko dira makil bana eskuetan lurra esnatu nahian.
Dena prest Santa Eskerako - Artzape
San Blas opilaren usaina artean sukaldeetan, badator Santa Ageda Eguna. Hilaren 5a da santuaren eguna, eta data horren bueltan eskean irten ohi dira herriko zenbait eragile. Besteak beste, Iturzaeta H...
www.artzape.eus
February 3, 2026 at 3:45 PM
Mikel Lorenzo Olaskoaga boxeolariak garaipen garrantzitsua lortu zuen larunbatean Ermuako boxeo jaialdian. 73 kiloko kategorian, Zumaia Cuban Boxing klubeko ordezkariak hirugarren asaltoan amaitu zuen borroka, aurkariak amore eman ondoren.
Mikel Lorenzo Olaskoaga Ermuko ringean garaile - Artzape
Mikel Lorenzo Olaskoaga boxeolariak garaipen garrantzitsua lortu zuen larunbatean Ermuan jokatutako boxeo jaialdian. 73 kiloko kategorian, Zumaia Cuban Boxing klubeko ordezkariak hirugarren asaltoan a...
www.artzape.eus
February 3, 2026 at 11:19 AM
Getariako Udalak adierazi du etxebizitza hutsen jabeek beren egoera eguneratzeko eta dagozkion alegazioak aurkezteko epea izango dutela, OHGren errekargua aplikatu aurretik.
www.artzape.eus
February 3, 2026 at 11:17 AM