Josu Aztiria Urtaran
josuaztiria.bsky.social
Josu Aztiria Urtaran
@josuaztiria.bsky.social
Legebiltzarkidea • Parlamentario • Parlementaire • Basque MP • Arnasberritze nazionala eta digitalizazio demokratikoa • https://labur.eus/Gs1m0
Euskal Herria Bildu.
Enplegu publikoaren lege-aldaketarako proposatu dugun paradigma aldaketak 40 urtetako berme juridikoa dauka eta egonkortatuta dago Katalunia eta Galizian.

40 urtetan ere euskal gizartea asko aldatu da: aski gehiengo zabalak babesten du eta D eredua erabat orokortua dago gaur.
September 30, 2025 at 8:19 PM
Kontituzio Auzitegiaren arabera hizkuntza-eskakizuna enplegatu publiko guztiei orokortzea arrazoizkoa da, herritarren eskubideak eraginkortasunez babestu ahal izareko.

Hizkuntza-eskubideetatik betebeharrak eratortzen dira eta enplegatu publikoak administrazioaren ahotsa dira.
September 30, 2025 at 12:21 PM
Eva Pons Generalitateko "Consell de Garanties Estatutàries" gobernu-organuko kidea da, doktorea eta zuzenbide konstituzionaleko irakasle titularra UBn

Argiki esan zigun katalana edo euskararen eskakizuna enplegatu publiko guztiei orokortzea araubidearen berme guztiak dituela.
September 29, 2025 at 7:54 PM
Ostegun honetan bozkatuko da hizkuntza-eskakizunen sistemari segurtasun juridikoa emateko erroldatu diren bi lege-proposamenak aurrera joan diren edo ez.

TM Herrgintza Laborategiak antolatutako Udako Eskoletan bikain azaldu zuen Alba Nogueira jurista eta katedradunak epaileen aktibismo politikoa.
September 29, 2025 at 12:11 PM
Euskarentzat aterbe juridiko berri bat eraikitzeko lehen urratsa Enplegu Publikoaren lege-erreforma aurrera eramatea da: berdintasunez, malgu, euskara ikasteko eskubidea unibertsalizatuz eta hizkuntza-eskakizunen ebaluazioa berrituz.

Printzipioetan sendo eta kudeaketan malgu.
June 15, 2025 at 12:58 PM
Erreakzio baterako lagungarri letorkeen ekimen orori diogun begirunez eta arduraz "Jauzia Gara" ekitaldian izango gara gaur.

Nahiz eta, bidenabar esanda, gaurkoaren inguruan ez dakigun ezer.

Unearen garrantziaz eta gure prestutasunaz hitz egin nuen #udaltop jardunaldian.
June 9, 2025 at 5:59 AM
Bertso txikiak utzi, lagunkeriak baztertu eta zerbait handia egiteko aukera baliatu.

Gaur hori eskatu diot Perez Iglesias sailburuari.

Trafikoa ordenatu eta azpiegitura-maila desberdinak nork eraikiko dituen adostu. Zentzuz eta jakitez jokatu.

#euskorpus
March 7, 2025 at 4:40 PM