jagirreiztueta.bsky.social
@jagirreiztueta.bsky.social
Kazetaria, edo.
Txirrindularitza eta literatura.
Kultura, euskara eta begi bat politika kontuetan.
Buila ez, eztabaida bai
Ze gozagarria den Sara Mesa irakurle bezala eta, aldi berean, nola lortzen duen ezinegon hori, deserosoa izan dadila. Oso sinesgarria, gertukoa.
October 16, 2025 at 6:24 PM
Maria Mendizabal, 1906. Birramona. Ekainaren 28koa zen.
84 urte berandugo eta egun bat lehenago jaio nintzen.
Tontakeria itzela da, ez du ezer esan nahi, baina ilusio berezia egin dit beti. Eta aspaldiko argazki hau pasa dit amak. Opari polita
June 27, 2025 at 8:34 PM
Liburu puska
May 24, 2025 at 8:38 AM
Ez naiz ni bereziki liburuak azpimarratzearen zalea, nahiago pos-it edo bestelakoak, are papera alboan izan oharrak eta hartzeko. Baina udal liburutegietako liburuetan oharrak hartzea... Grazia egin dit, hori bat, itzulpena jarri duelako hitzen ondoan. Behintzat arkatza da
April 9, 2025 at 9:08 AM
Aspaldian pendiente Netflixen 'La cancha de oro'. Labur:
- Frantzia, chauvinistak.
- USA, chauvinistak.
- Serbia... Biktimak "1992ko urrezko domina" kendu zietelako, Yugoslavia aipatzean "gu" esatea eta, ikaragarria, "nos quitaron jugadores".
Apal-apal, xume-xume. Maitane Urbietak eman zuen pista
February 25, 2025 at 10:13 PM
Eleberri kuriosoa. Asko du poesiatik eta idazkera nabarmenki adornatutik. Ez esan alperrik, noski.
Era berean, istorioan barrean txatalak diruditen zatiak daude, gerora zentzua hartzen dutenak.
Biengatik irakurle aktiboa eskatzen du 'Euri gorriaren azpian' lanak.
Idazlearen 'ipuina' Altxorra da
February 25, 2025 at 8:55 PM
Poliki-poliki Auster zerrenda osatzen. Liburu bat irakurtzean besteekin ez alderatzea zaila da, zertan den antzeko edo ezberdin.
Atentzioa gehien ematen didana da nola, maiz, ezer gertatzen ari ez denean ere, irakurlea (edo ni behintzat) engantxatzeko gai den.
Nola demontre lortzen da hori?
February 5, 2025 at 8:55 PM
Ikaragarri gozatu nuen 'Haragizko mamuak' ipuin-liburua eta Zubikarai saria jaso eta eleberria idatziko zuenetik irakurtzekoen zerrendan neukan.
Doluaren zamatik ze ondo garatua. Estiloa oso arina egiten da, irakurlea eraman egiten du. Labur-labur, ez du ezer soberan. Baina ez doa azkarregi
January 9, 2025 at 6:03 PM
Uxue Alberdiren 'Hetero' (Susa) asko gustatu zait. Gaiak beti interesgarriak, estiloak eta ipuinak aurkezteko moduak engantxatu nau.
Kuba ardatz duen ipuina ojo. Literatura hausnarketena kurioso. Lehenak kolpe ederrak ditu. Eta horrela bakoitzarekin. Ez da erraza bakar bat ez erortzea
January 5, 2025 at 2:41 PM
Ba ez naiz amaitzeko gai izan, barkamenak aurretik. Ez nau harrapatu, astuna egin zait, estilo aldetik ere ñeh eta izen/ezizen/familia anabasan galdu naiz.
Alderatuta, Iñigo Dominguezen lanak gehiago gustatu zaizkit
November 30, 2024 at 3:20 PM
Aurkezpenetako liburuak, berrirakurtzeko asmoz hartuak, gomendatuak, oparituak, pilatuak...
Ba bai, #Tsundoku
November 22, 2024 at 5:24 PM