Geopolitika euskaraz
banner
geopolitikaeus.bsky.social
Geopolitika euskaraz
@geopolitikaeus.bsky.social
Munduan gertatzen dena eukaraz ezagutu eta ulertzeak beste ikuspuntu bat ematen duelako.
Europak baditu alternatibak dena den: turkiatik datorren gasa, Arjelia,... baina zuzenena eta merkeena (zalantzarik gabe) gas errusiarra da eta "Nord Stream" kenduta eta orain Ukrainiakoa itxita, gas garestia besterik ez dauka. Oso garesti ordainduko dugu EBko gaizkile hauen inkonpetentzia.
December 22, 2024 at 4:09 PM
Hau da, Errusiatik etortzen den gasaren mapa.
December 22, 2024 at 4:09 PM
Bestetik, Trumpek Europar Batasuna mehatxatu du. Dioenez, ez badiote gas eta petroleo gehiago berari erosten, muga-zergak handituko ditu.
cnnespanol.cnn.com/2024/12/20/m...
Trump amenaza a Europa: compren más de nuestro petróleo y gas o enfrenten aranceles | CNN
El presidente electo Donald Trump redobló sus amenazas de aranceles en la noche del jueves, al prometer un aumento de los aranceles a países de la Unión Europea (UE) a menos que aumenten sus compras d...
cnnespanol.cnn.com
December 22, 2024 at 4:09 PM
Oraingoan erresistentziaren ardatzak kolpea jaso du. Eta kolpea handia eta larria da. Ea nola birkokatzen diren galtzaileak, bereziki Hezbola, Israel aurrean eta atzean dauka. Panorama itsusia irekitzen zaio Libanoko herriari.
December 9, 2024 at 6:24 PM
Hezbolah ez dago honelako ofentsiba bati aurre egiteko moduan, Errusiak bere baseen segurtasuna negoziatu du, Iran bere indarrak gordetzen dabil eta al Assaden gobernua erabat ahul zegoen. Hau da, Turkiak eta Israelek jarri duten potentzia militarra gehiegizkoa izan da oraingo hontan.
December 9, 2024 at 6:24 PM
Baina argi dagoena zera da:Turkia,Israel,AEB eta NATOko morroiek, sekulako laguntza eman diete talde yihadista terroristei: inteligentzia laguntza, militarra, ekonomikoa,... Penagarria da ikustea nola mendebaldeko "demokraziek" jendilaje hau babesten duten. Gero demokrazia lezioak emango dituzte...
December 8, 2024 at 2:05 PM
Ezin da 100% jakin zertan amaituko den guzti hau, baina hemen (beste behin) NATO eta enparauen inteligentzia zerbitzuak (ONG eta think tanken laguntzaz) barru barruraino sartuta daudela zalantzarik ez dago. Ez da altxamendu herritar bat, ezta demokraziaren aldeko matxinada bat ere.
December 5, 2024 at 4:04 PM
Sareetan ezaguna egin da emakume honen argazkia. "Bakearen aldeko manifestari maitakor" honek Georgiako poliziak eragindako zauriak erakusten dizkigu. Kasualitatea izango da agian, baina emakume honek Estatu Batuetako enbaxadan egiten du lan.
December 5, 2024 at 4:04 PM
Bideo honetan ikusten da manifestari kopurua eta hauen bortizkeria zenbat jaitsi den. Apenas dago jendea eta dagoena galduta bezala dago. Georgiako gobernuak ongi daki zein dagoen honen atzean eta horregaitik kolpatu ditu hainbat ONG zein oposizioko taldeak.
December 5, 2024 at 4:04 PM
Gizon batek (kamuflajez jantzita, hanka protesikoekin eta legioaren banderan bilduta) kazetariei baieztatu zien Ukrainan borrokatu zela, eta han zauritu zela.

Kontutan hartzekoa da, Georgiako Legio Nazionala erakunde terrorista gisa sailkatuta dagoela Errusian eta bere jarduerak debekatuta daudela.
December 5, 2024 at 10:13 AM