gazteberri.bsky.social
@gazteberri.bsky.social
Euskal biztanleriaren % 13 atzerritar jatorrikoa da. Euskadin atzerrian jaio diren 295.902 pertsona bizi dira. Hiru immigrantetik bi hiru hiriburuetako batean bizi dira. Euskadin bizi den biztanleria atzerritarraren erdia baino gehiagok Latinoamerikan du jatorria.
@ikuspegi.bsky.social
October 1, 2025 at 7:49 AM
Adimen artifizialak egonezina eragiten du gazteen artean. 12 eta 16 urte bitarteko gazteen % 84 adimen artifizialaren bidez eduki sexual faltsuak sortzeko bere irudia erabiliko duten beldur da
October 1, 2025 at 7:47 AM
Nafarroak 3,3 milioi euro bideratuko ditu unibertsitate-beketara. Urriaren 15ean amaituko da bekak horiek eskatzeko epea.

tinyl.co/3jcQ
September 22, 2025 at 9:52 AM
Pasa den irailaren 10ean izan zen 'Suizidioa prebenitzeko Munduko Eguna'ren harira Gazteen Euskal Behatokiak ezagutzera eman dituen arabera, suizidioa da EAEko 15-29 urte bitarteko gazteen heriotza-kausa nagusia.
tinyl.co/3jcE
September 22, 2025 at 9:40 AM
September 10, 2025 at 3:58 PM
Urriaren 13tik 18ra bitartean #Erasmus+ programak eskaintzen dituen egitasmoak eta aukerak agerian uztea helburu duen #ErasmusDays egitasmoaren IX. izango da.
August 20, 2025 at 9:54 AM
Emantzipatuta bizi den EAE gazteen ehuneko handi bat pozik dago bizi den udalerrian. Gehienak beren jatorrizko udalerrian bizi dira eta beste udalerriren batean bzi diren horiek ez dute beultatzeko asmorik. #Euskadi #gazteria #emantzipazioa #etxebizitza
tinyl.co/3Mpq
June 2, 2025 at 2:37 PM
Maiatzaren 31an ospatuko den Tabakorik Gabeko Mundu Egunaren harira ezagutzera eman diren datuen arabera, Hego Euskal Herriko gazteen ehuneko esanguratsu batek zigarro elektronikoak kontsumitu ohi ditu.

tinyl.co/3ME5
May 29, 2025 at 4:15 PM
April 29, 2025 at 9:42 AM
Europan eta Espainian egindako bi azterlanen arabera, emakumeek Interneten oinarrizko erabilera menderatzen badute ere, teknologiaren sorkuntzatik eta garapenetik urrun jarraitzen dute. #arrakaladigitala #teknologia #Internet
tinyl.co/3GZM
April 29, 2025 at 9:42 AM
Nafarroako Gazteriaren Institutuak harreman afektibo-sexualen arloan izandako esperientziak aztertzen dituen 'Gazteak eta harreman afektibo-sexualak' lana argitaratu du. Emaitzak harreman osasungarriak sustatzera bideratutako politika publikoak diseinatzeko erabiliko dira. tinyl.co/3DR7
April 11, 2025 at 10:54 AM
Euskal erakundeek hurrengo hamarkadan 1.250 gazte nekazaritzara erakartzea helburu duen estrategia aktibatu dute. Hurrengo hiru urteetan 25 milioi euro inbertituko dira lehen sektorean belaunaldi erreleboa ziurtatzeko. tinyl.co/3Cmu
April 8, 2025 at 2:32 PM
Gaur ireki da #Emantzipa laguntzak eskatzeko deialdi berria. EAEko 25 eta 29 urte bitarteko gazteek 300 euro hilean jaso ahal dute emantzipazioa errazteko.
tinyl.co/3BZH
April 1, 2025 at 2:30 PM
Gazteen Euskal Behatokiak argitaratu berri duen ‘Euskadiko gazteek dituzten iritziak eta jarrerak gizarte-aldaketei eta parte-hartzeari buruz’ txostenaren arabera, EAEko 15-29 urte bitarteko gazte gehienek gure gizarteak erreforma sakonak behar dituela uste du.

tinyl.io/CDxW
March 28, 2025 at 4:11 PM
2025eko lehen Soziometroaren arabera, Euskadiko gazteak oso baikorrak dira beren etorkizun pertsonalari dagokionez. Hala ere, gazteen % 50ek etxebizitza eskuratzea aipatzen du bere kezka nagusi bezala. tinyl.io/CDim
March 27, 2025 at 2:53 PM
Ikuspegik egin duen azterlan baten arabera, immigrazioa ez da EAEko biztanleria modu berezian kezkatzen duen zerbait. Azterlan horren arabera, euskal biztanleriaren % 3,8k bakarrik jotzen du immigrazioa arazo pertsonaltzat.
tinyl.io/CDif
March 27, 2025 at 2:42 PM
Aranzadi Zientzia Elkarteak biodibertsitatea, artea eta mugikortasun jasangarria uztartuko dituen BiArteko Mugi egirasmoa garatuko du datozen bi urteetan.
March 10, 2025 at 3:25 PM
Euskal gazteen % 47k kirol-apustuak egiten ditu. Euskal Jokoaren Behatokiak egindako txosten baten arabera, online jokoak gero eta ohikoagoak dira 25 urtetik beherako gazteen artean. @Zeukesan
tinyl.io/C8Rq
March 4, 2025 at 1:10 PM
Apokalipsiaren Erlojuaren arabera, 89 segundo falta dira mundua desagertzeko. 78 urteko historian, gizateriak jasaten duen mehatxu-maila sinbolizatzen duen erloju hau ez da inoiz gauerditik hain gertu egon.
tinyl.io/C6ti
February 26, 2025 at 3:31 PM
Soldata eta lan giro egokia dira gaur egungo gazteen laneko lehentasun nagusiak. Ordutegia eta egutegia, egonkortasuna eta, lanaren edukiekiko interesa dira gehien aipatzen diren beste aldagaiak. #gazteria #lana
tinyl.io/C6tV
February 26, 2025 at 3:17 PM
Nafarroako Gazteriaren Institutuaren azterlan baten arabera, nafar gazteek Adimen Artifiziala egunero erabiltzen duten arren, teknologia horren funtzionamenduaren inguruan duten ezagutza azalekoa eta mugatua da. AAk izan ditzakeen ondorioen beldur ere dira. #adimenartifiziala #gazteria
tinyl.io/C6bL
February 25, 2025 at 1:03 PM
Otsailaren 22an ospatzen den Soldata Berdintasunerako Egunaren ildora Estatuko Emakumeen Institutuak argitaratu duen txosten baten arabera, soldata-arrakala % 16,47koa da Euskadin eta % 18,54koa Nafarroan.
tinyl.io/C6Jx
February 24, 2025 at 1:03 PM
BilbaoGaztek #GreenGlam ekimenaren II. edizioa abiaraziko du datorren otsailaren 11n. Ekimen honek moda azkarrak duen eraginaz kontzientzia hartzea eta ehungintza-sektorean alternatiba jasangarriak sustatzea du helburu. labur.eus/yzSVv
February 5, 2025 at 9:57 AM
Nafarroako Emakume Gazteen kontrako Sexu Indarkeriari buruzko I. Azterketak 3 ondorio utzi ditu: erasoen kopuruak goranzko joera izan du azken urteetan, salaketa gehienak emakume gazteek jartzen dituzte eta erasotzailea gertuko pertsona da. #sexuindarkeria
labur.eus/dp1zK
February 3, 2025 at 11:30 AM
Jabetza libreko etxebizitza eskuratzeko kostuak igoera nabarmena izan du azken urtean, 2022arekin alderatuta ehuneko 8,8 puntu handiagoa baita. Ondorioz, % 64an kokatu da, 2016. urteaz geroztik erregistratutako baliorik altuena.
#emantzipazioa #gazteria #etxebizitza
labur.eus/Efyau
January 31, 2025 at 4:50 PM