Esteban Bastié Aguerre
banner
estebastie.bsky.social
Esteban Bastié Aguerre
@estebastie.bsky.social
📻🎙️Kazetaria Euskal Irratietan
👷‍♀️ CFDT, CGT, FSU, LAB eta Solidaires sindikatuek Maiatzaren Lehenerako manifestaziora deitu dute gaur goizean.

Hitzordua 11:00etan izango da, Baionako geltokian, eta manifestazioa Merkatu plazan bukatuko da, bertan informazio eta eztabaida guneekin.
April 7, 2025 at 9:49 AM
🔴Intersindikalak deiturik, 200 langiletik gora hurbildu dira gaur goizean, 11etan, Departamenduko Kontseiluaren egoitzaren aitzinera, Soziala eta Medikuntza Soziala sektoreko langileen lan baldintzak eta diru murrizketak salatzeko.
April 1, 2025 at 10:16 AM
🍖Baionako Herriko Etxeak goizean aurkeztu du 562. Xingar Feria Merkatuko ostatuan. Aurten, 18 ekoizlek parte hartuko dute.

Antolaketa iazkoa bera izango da, eraginkorra dela uste baitute. Bisitari kopurua %15 jaitsi da joan den urtean.
April 1, 2025 at 9:14 AM
♻️ Bil Ta Garbik bere “Luzatu” desafioaren irabazleak aurkezten ditu gaur goizean Makean.

Joan den urrian abian jarritako desafio honen helburua lurraldeko hondakin-materialekin ekoitzitako produktuen prototipoak garatzea da. Orotara 6 proiektu eramaile atxiki dira.
February 7, 2025 at 9:55 AM
📚Iker Elosegik liburu bat aurkeztu berri du: Euskal Herriko Fauna Gida. Liburu honen xedea lurralde txiki honetan bizi diren animalia basatiekiko jakin-mina piztea da. Horretarako naturazale jarrera hartzea proposatzen du.
November 28, 2024 at 11:13 AM
Aurten Ipar Euskal Herrian izan diren 2 erahilketa matxistak salatu dituzte, gizonei ardura gehiago hartzea eskatuz.
November 25, 2024 at 6:53 PM
#A25 Orotara 400 pertsona inguru hurbildu dira Baionara, talde feministek deiturik, Emazteen kontrako bortizkeriaren aurkako egun honetan, « konponbidea ez bazara, arazoa zara » lemapean.
November 25, 2024 at 6:45 PM