Ekaitz Santazilia
esantazilia.bsky.social
Ekaitz Santazilia
@esantazilia.bsky.social
Si canto me dicen loco, y si no canto, cobarde. Si bebo vino, borracho; si no bebo, miserable 🎓UPNA/NUP
📖Fontes Linguae Vasconum
Gaur, Klara Mendizabalekin solasaldi goxoan. 🎥

Milesker!
#Iruñea
December 4, 2025 at 4:53 PM
Baztango Larrakaitz etxean agertu ziren bertsook...

#SanFrantziskoXabierkoa

⛲️ doi.org/10.1387/asju...
ereiten.eus/frantzisko-x...
December 3, 2025 at 10:46 AM
Uharte Arakilgo udaletxean XIX. mendeko ur-bonba eder hau dago.

Izan ere, herriak hainbatetan hartu du su: 1438, 1484, 1600, 1892 eta 1961ean, hain zuzen.
December 2, 2025 at 10:15 AM
Galdera bat.

Gipuzkoako hainbat elizatako zimitorio edo elizpeetan halako eskailerak ikusi izan ditut zintzilik. Berastegin, Abaltzisketan, Arriaranen, Astigarretan...

Ba al daki inork zertarako diren/ziren? 🤔

Erdiesteko beste eskailera bat behar izaten da eta! 😄
November 30, 2025 at 10:53 PM
Gaur Iaun Done Saturdiko aldi
#gaita #Iruñea
November 29, 2025 at 5:41 PM
First International Conference on the History of #Basque

#ICHB1
November 27, 2025 at 2:16 PM
Zein da, apika, #euskara-z dugun #kantu-bildumarik zaharrena?

Ba "Gerezietako kantu-kaiera" deitu dudan #eskuizkribua. 🍒

Arrastoa galdua genion, eta berriz "agertu" da.

Gehiago jakin nahi? Ostegunean horretaz ariko naiz, hemen
👇👇

sites.google.com/view/ichb1eus/

#ichb1
November 23, 2025 at 9:30 PM
Gaurko egunez, 1963an, hil zen #Lizarra-n Katalina Eleizegi euskal idazlea.

Duela gutxi bisita egin nion #Polloe-n.

eu.wikipedia.org/wiki/Katalin...

#euskara
November 19, 2025 at 6:55 PM
Adi-adi, jendeak! hala zaharrak nola gazteak! 📣
November 19, 2025 at 8:17 AM
Eskerrik asko, Julian!
Eskerrik asko, Franzizka!

Zuek bai etxerako modukoak.

#Astigarreta #Gipuzkoa
#euskara
November 16, 2025 at 8:28 PM
👂Entzun 1927ko #bertsoak, Joseba Tapiaren ahotan: www.youtube.com/watch?v=5Lxn...

✍️Hemen xehetasunak, Belat Hachek-ek Bertsolarin emanak: www.bertsolari.eus/erreportajea...

🎬 2024an egindako filma: www.youtube.com/watch?v=Ej3A...

Mendeurrenean itzuliko ahal naiz!

#euskara

(2/2)
November 14, 2025 at 10:30 AM
1926ko azaroaren 14ko 11:00etan, Jazinta Odriozolak ama eta ahizpa hilik topatu zituen etxean: #Beizama-ko Korosagasti baserrian. Inoiz ez zen krimena argitu.

P. Erauskinek istorioa bertsotan kontatu zigun.

Egun eta ordu berean, 99 urte geroago, Korosagasti zenean naiz.

(1/2)
November 14, 2025 at 10:30 AM
#Iruñea-n aprendiz #euskaldunak behar zirenekoa.

⛲️Diario de Navarra, 1913-11-11.

(Bidenabar, Casa de Saldos hori, gero Almacenes Inda izanen zena, Narciso Indarena zen, Eduardo Inda ezagunaren birraitona. Narciso iruindarra zen, baina aita Arizkungoa eta ama Larraintzarrekoa.)
November 11, 2025 at 10:14 AM
Bederatzi Urteko Gerraren (1688-1697) garaiko bertso hauetan, Luis XIV.a, Frantziako erregea, #pilotari eta #txirulari ageri zaigu, besteak beste.

Etsaiak nahieran darabiltza: sakeak ezin itzuliz, bere danbolin-doinuez #dantza-n...

1798ko eskuizkribua 👉 patriurkizu.eus/argitaragabeak
November 9, 2025 at 10:42 PM
Atzo, #Ataun-go sanmartinetan jotzen, Etxarriko erraldoiekin.
November 9, 2025 at 7:35 AM
Gaurko egunez jaio zen, 1879an, Sebero Altube euskaltzaina, #Arrasate-ko etxe honetan.

Hizkuntzalaria eta gaita-jotzailea izan zen, aizue. Nekez konbinazio hoberik! 😜

(2. argazkian, eskuinekoa)
November 7, 2025 at 11:48 PM
1914an #Orondritz-en (#Erroibar) galdutako emazte gaixo hura... burua galdua, baina euskalduna.

#euskara #Nafarroa

⛲️Diario de Navarra, 1914-11-21.
November 6, 2025 at 10:49 PM
November 5, 2025 at 4:35 PM
Aurten 200 urte Astigarragak liburu hau atera zuenetik. 20tik gora edizio izan zituen.

Alkate, militar, mikelete, kazetari eta pedagogo iraultzaile frantsestu honen ideien artean, Atlantikoa eta Mediterraneoa kanal batez lotzea, euskara eskoletan txertatzea... erokeriak. 😜
November 4, 2025 at 9:49 PM
"Erderaz eztuzu nai,
ene biotza.
Euzkeraz kopla egiten
eztut nik lotza.
Ikuzko deugu
albadaigu egin zerbait,
nola bear degu"

1973an, Gamiz (1696-1773) euskal idazle arabarrari Euskaltzaindiak oroigarria paratu zion Sabandon, sorlekuan.

Denborak testua ezabatu duela egiaztatu ahal izan dut gaur.
November 2, 2025 at 9:29 PM
November 1, 2025 at 4:46 PM
💐🪦
November 1, 2025 at 10:54 AM
Berberak bai, berdinak ez.

Hona Manuel Larramendiren "El impossible vencido. Arte de la lengua bascongada" obraren bi ale (1729. urtea), elkarren ondoan.

#tamainak
October 30, 2025 at 9:13 AM
-Matxinikito!
-Zer dio(k), Txeru?
-Atzorik hona zer barri dogu?
-Barri dogu (e)ze a(i)ngeru mila gure menditik irago dira. 👼

XVII. mendea. #euskara
October 27, 2025 at 4:32 PM
Gaurko egunez, 1951n, R. M. Azkue euskalari eta euskaltzainburua, Euskaltzaindiaren Erribera kaleko egoitzatik etxera zihoala, Ibaizabalera erori zen. Igerian ateratzea lortu, baina eritu eta azaroaren 9an hil zen.

Bilboko Campo Volantineko etxe honetan (3. solairuan) bizi zen.
October 26, 2025 at 8:00 AM