banner
argiaeus.bsky.social
@argiaeus.bsky.social
Kazetaritza independentea, txikitik eragiten.
Jarrai gaitzazu http://argia.eus webgunean.
EAJren fundazioak berretsi du Tapia lehendakari berri gisa. 2020 urtetik Miren Zaratek zuen postua.

www.argia.eus/albistea/ara...
Arantxa Tapia Sabino Arana Fundazioko buru berria izango da
EBBk proposatuta, EAJren fundazioak berretsi du Tapia lehendakari berri gisa. 2020 urtetik Miren Zaratek zuen postua.
www.argia.eus
November 12, 2025 at 2:59 PM
Martxoan Poliziaren Biktimen Balorazio Batzordeak ondorioztatu zuen Rosa Zarra Ertzaintzaren pilotakada baten ondorioz hil zela. Esan-ek Atutxaren errelatoa berretsi du, eta ertzaintzaren aurkako "iraintzat" hartu du omenaldia. www.argia.eus/albistea/mem...
Memoria egunean Esan ertzainen sindikatuak eskatu du Rosa Zarra ez aitortzea poliziaren biktima gisa
Martxoan Poliziaren Biktimen Balorazio Batzordeak ondorioztatu zuen Rosa Zarra Ertzaintzaren pilotakada baten ondorioz hil zela. Ordura arte, Ertzaintzak beti uko egin zion bertsio horri eta garai
www.argia.eus
November 12, 2025 at 12:36 PM
Euskal Herriko Kontseilu Sozialistak asteazken goizean agerraldia egin du, hedabide eta alderdi eskuindarren “kriminalizazio kanpaina” salatzeko eta jardun antifaxistaren zilegitasuna defendatzeko. “Erantzun zabalak” antolatzera eta elkar babestera deitu dute.

www.argia.eus/albistea/ehk...
EHKSk jardun antifaxistaren aurkako kriminalizazio kanpaina salatu du
Euskal Herriko Kontseilu Sozialistak asteazken goizean agerraldia egin du Iruñeko Gaztelu plazan, hedabide eta alderdi eskuindarren “kriminalizazio kanpaina” salatzeko eta jardun
www.argia.eus
November 12, 2025 at 12:25 PM
📬 ARGIA 2.939 | Diktadoreaz gain... lapurra

Urko Apaolazaren erreportajea. Horrez gain: Said Bouamama kolonizazioari buruz, Danele Sarriugarte ‘beste zerbait’ liburuaz... ⤵️

Azaleko irudia: Maialen Arana eta Dani Blanco

WEB | labur.eus/wkzambub
PDF | www.argia.eus/astekaria/do...
November 12, 2025 at 11:28 AM
Sexu erasoak 1979tik 1981era egin zituen ikastetxeko zuzendaria zen elizgizonak. 2022an argitara atera zen kasua eta ikertzeko eta biktimei erreparazioa emateko prozesua abiatu zuen Bilboko Elizbarrutiak. Orain, lehen kalte ordainak iristen ari dira.

www.argia.eus/albistea/ber...
Bermeoko Jose Done ikastetxe erlijiosoko sexu erasoen biktimak erreparazioa lortzen hasi dira
Sexu erasoak 1979tik 1981era egin zituen ikastetxeko zuzendaria zen elizgizonak. 2022an hainbat salaketen ondorioz argitara atera zen kasua eta ikertzeko eta biktimei erreparazioa emateko prozesua
www.argia.eus
November 12, 2025 at 11:07 AM
Stop AHT Zundaketak plataformak azaldu duenez, Espainiako Garraio Ministerioak proposaturiko aukerak ingurumen kalte "ia berberak" eragingo lituzke Aizkorri-Aratz eta Aralarko parke naturalen artean. Azaroaren 23an mendi martxa egingo dute, Idiazabal eta Ataun artean.

www.argia.eus/albistea/aht...
AHTren lotune berrirako zundaketa lanetan ez laguntzeko eskatu diete kalteturiko udalei
Stop AHT Zundaketak plataformak azaldu duenez, Espainiako Garraio Ministerioak duela hilabete proposaturiko aukerak ingurumen kalte "ia berberak" eragingo lituzke Aizkorri-Aratz eta Aralarko
www.argia.eus
November 12, 2025 at 10:32 AM
Aritz Ibarrak salaketa jarri zuen, urriaren 12ko istiluetan Ertzaintzak masailezurra hautsi ziotelako. Zupiria Segurtasun sailburuak baieztatu du herritarrarekin harremanetan jarri direla, eta hainbat delitugatik ikertzen ari direla.

www.argia.eus/albistea/bin...
Bingen Zupiriak jakinarazi du ikertzen ari direla Gasteizko istiluetan masailezurra hautsi zioten gaztea
Aritz Ibarrak salaketa jarri zuen, urriaren 12ko istiluetan Ertzaintzak masailezurra hautsi ziotelako. Zupiria Segurtasun sailburuak baieztatu du herritarrarekin harremanetan jarri direla, eta
www.argia.eus
November 12, 2025 at 9:55 AM
Irungo preso politikoak “tratu gizagabea” jaso zuela ebatzi zuen maiatzean Espainiako Auzitegi Nazionalak, beraz, jasandako torturen auzia berriro irekitzeko eskatu du Sorzabalek www.argia.eus/albistea/gua...
Guardia zibilengandik jasandako torturen kasua berriz irekitzeko eskatu du Iratxe Sorzabalek
Irungo preso politikoak “tratu gizagabea” jaso zuela ebatzi zuen maiatzean Espainiako Auzitegi Nazionalak, beraz, jasandako torturen auzia berriro irekitzeko eskatu du Sorzabalek.
www.argia.eus
November 12, 2025 at 9:13 AM
Arte eta humanitateek protagonismoa, ahozkotasunari garrantzia, AAri buruzko ikasgaia… Berritasun ugari dakar Erresuma Batuko hezkuntza erreformak
Eskolaz kanpoko ekintzetan ikasle guztiek parte hartu ahal izatea bermatzeko plana iragarri du Erresuma Batuak
Arte eta humanitateek protagonismoa berreskuratzea, ahozkotasunari garrantzia ematea, Adimen Artifizialari buruzko ikasgaia sortzea, EBacc ziurtagiri famatua kentzea… Berritasun ugari dakartzan
www.argia.eus
November 12, 2025 at 7:02 AM
Larunbatean 20:30ean jokatuko da gizonezkoen Euskal Selekzioaren eta Palestinakoaren arteko futbol-partida. Palestina selekzioak lehengo aldiz jokatuko du Europan. Astean zehar zenbait ekintza antolatu dituzte erakunde desberdinek.

www.argia.eus/albistea/pal...
Dena prest Palestinar eta Euskal selekzioaren arteko norgehiagokarako
Larunbatean 20:30ean jokatuko da gizonezkoen Euskal Selekzioaren eta Palestinakoaren arteko futbol-partida. Palestina selekzioak lehengo aldiz jokatuko du Europan. Astean zehar zenbait ekintza
www.argia.eus
November 11, 2025 at 4:03 PM
Igandean bi gizon atxilotu dituzte indarkeria matxista egotzita; bata Erandion, eta bestea Igorren. Ertzaintza bi kasuak ikertzen ari da.

www.argia.eus/albistea/ind...
Indarkeria matxista leporatuta, bi gizon atxilotu dituzte Bizkaian
Igandean bi gizon atxilotu dituzte indarkeria matxista egotzita; bata Erandion, eta bestea Igorren. Ertzaintza bi kasuak ikertzen ari da.
www.argia.eus
November 11, 2025 at 11:42 AM
Jaurlaritzak esan du "itxi gabeko zauriak" daudela, eta EH Bilduk "memoria inklusiboaren" alde egin du. Etxeratek dispertsio politiken biktimak oroitu ditu.

Poliziaren torturen biktima batek hartu du parte Jaurlaritzaren ekitaldian, lehenbizikoz
"Itxi gabeko zauriak ditu gure herriak", adierazi du Imanol Pradales EAEko lehendakariak. Jaurlaritzak antolatuta, lehenbiziko aldiz solasaldia egin dute ETAk hildako bi pertsonaren senide
www.argia.eus
November 11, 2025 at 11:31 AM
Proiektuan jasoa dagoenez, Israelgo herritar bat "arrazakeria" edo "etsaitasun" motiboengatik hiltzen duenari heriotza zigorra aplikatu ahal zaio. Palestinar elkarteen hitzetan, ehundaka atxiloturen aurkako exekuzio masiboak justifikatu nahi ditu legeak.

www.argia.eus/albistea/her...
“Terroristen” aurkako heriotza zigorra onar lezake Israelek
Proiektuan jasoa dagoenez, Israelgo herritar bat "arrazakeria" edo "etsaitasun" motiboengatik hiltzen duenari heriotza zigorra aplikatu ahal zaio. Palestinar elkarteen hitzetan,
www.argia.eus
November 11, 2025 at 11:29 AM
Emakumeen Aurkako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Egunerako kanpaina instituzionalak aurkeztu dituzte EAE eta Nafarroan. Lehenengoan, azpimarratzen da indarkeria matxista "gizarte osoaren arazoa" dela; bigarrenak, "indarkeria isilak" agerian uztea bilatuko du.

www.argia.eus/albistea/aza...
Indarkeria “isilak” agerian uztea eta ardura hartzera deitu dute A25era begira
Emakumeen Aurkako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Egunerako kanpaina instituzionalak aurkeztu dituzte EAE eta Nafarroan. Lehenengoan, azpimarratzen da indarkeria matxista "gizarte osoaren
www.argia.eus
November 11, 2025 at 11:06 AM
Diskrezioz, berak nahi bezala. Apal-apal igaro da (“ospatu” esatea gehiegi izango litzateke) RSS antolakunde indiarraren ehungarren urteurrena.

Mikel Aramendiren analisia:
www.argia.eus/albistea/ehu...
Ehun urte igarota, RSS bere bidean...
Diskrezioz, berak nahi bezala. Apal-apal igaro da (“ospatu” esatea gehiegi izango litzateke) RSS antolakunde indiarraren ehungarren urteurrena: ekitaldi neurritsu bat Nagpur, jaiolekuan,
www.argia.eus
November 11, 2025 at 10:55 AM
Urteurren baten berri eman digu aste honetan Itsaso Zubiriak. Axier Lopezek gidatzen duen 'Asteko argazkia' atalak hamar urte bete ditu. Lopezek asteroko lanaren berri eman digu.

blogak.argia.eus/argia/2025/1...
Irudi batek mila hitz - ARGIAren barrenak
[Itsaso Zubiria Etxeberria] Edo hori da, behintzat, Asteko argazkia-ren helburu nagusia. Horretan ahalegintzen ari da ARGIA, astero, azken hamar urteotan. Harpide berrienek ez zuten aldizkaria bi orri...
blogak.argia.eus
November 11, 2025 at 10:45 AM
Sidenorreko presidente José Antonio Jainaga eta beste bi zuzendariak Israel Military Industries armagileari altzairua saltzeagatik ikertu dituzte.

www.argia.eus/albistea/isr...
Israeli altzairua saltzeagatik ikertuak diren Sidenorreko hiru goi-karguek bihar deklaratuko dute
Sidenorreko presidente José Antonio Jainaga eta beste bi zuzendari ikertzen ari da Francisco de Jorge Espainiako Auzitegi Nazionaleko epailea. Asteazkenean deitu ditu deklaratzera Israel
www.argia.eus
November 11, 2025 at 9:23 AM
Jainkosa baten moduan dabil Rosalia, eta gainbehera betean den alderdia da Junts. Biak gurutzatu dira, gurutzatu ditu Gorka Peñagarikanok analisi honetan.

Junts eta Rosalia
www.argia.eus
November 11, 2025 at 7:02 AM
Parisko Helegite Auzitegiak Frantziako Gobernuko presidente ohia aske utzi du kautelazko neurriekin. Sarkozyk presidentetzarako hauteskunde kanpaina Libiaren Gobernuaren diruarekin finantzatzea egotzita jaso zuen kartzela zigorra.

www.argia.eus/albistea/sar...
Sarkozy presidente ohia behin-behinean aske utzi dute, kartzelan soilik hogei egun eginda
Parisko Helegite Auzitegiak baldintzapeko askatasun eskaera ontzat eman du eta Frantziako Gobernuko presidente ohia aske utzi du kautelazko neurriekin. Helegite prozesua 2026ko martxotik aurrera
www.argia.eus
November 10, 2025 at 3:14 PM
Aurreko ostegunean Kalmaegi eta igande gauean Fung-wong tifoiak lurreratu dira filipinar uharteetan. Azkenekoak ia milioi bat ebakuatu eragin ditu Pazifikoko herrialdean.

www.argia.eus/albistea/220...
220tik gora hildako eragin dituzte bi tifoik Filipinetan
Aurreko ostegunean Kalmaegi eta igande gauean Fung-wong tifoiak lurreratu dira filipinar uharteetan. Azkenekoak ia milioi bat ebakuatu eragin ditu Pazifikoko herrialdean.
www.argia.eus
November 10, 2025 at 2:10 PM
Palestinarrentzat ezinbesteko sustengua den oliba kanpaina hartu dute jo-puntuan, eta kolonoak, olibondoei su ematen aritzeaz gain, uzta bilketan daudenak erasotzen ari dira. Urrian, batez beste, egunean zortzi eraso egin dituzte Zisjordanian.

www.argia.eus/albistea/kol...
Kolono israeldarrek urrian azken hogei urteetako eraso gehien egin dituzte Zisjordanian
Palestinarrentzat ezinbesteko sustengua den oliba kanpaina hartu dute jo-puntuan, eta kolonoak, olibondoei su ematen aritzeaz gain, uzta bilketan daudenak erasotzen ari dira. Urrian, batez beste,
www.argia.eus
November 10, 2025 at 12:02 PM
Europan hegazti gripeak izan duen gorakadarengatik, azaroaren 10etik aurrera Nafarroako hamabi eta Arabako sei udalerritako etxeko hegaztiek konfinatuta egon beharko dute. Euskal Herrian ez da lehenengo aldia gripe honen harira neurriak hartzen direla

www.argia.eus/albistea/mil...
Milioitik gora oilo konfinatu dituzte Nafarroa Garaian eta Araban, hegazti gripearen arriskuagatik
Europan hegazti gripeak izan duen gorakadarengatik, azaroaren 10etik aurrera Nafarroako hamabi eta Arabako sei udalerritako etxeko hegaztiek konfinatuta egon beharko dute. Euskal Herrian ez da
www.argia.eus
November 10, 2025 at 11:44 AM
BBCko Tim Davie zuzendari nagusiak eta Deborah Turness albistegien ataleko kontseilari delegatuak dimititu dute. Donald Trump AEBetako presidenteari buruzko dokumental batean, haren esanak manipulatzea egotzi diete.

www.argia.eus/albistea/bbc...
BBCko zuzendari nagusiak dimisioa eman du, Trumpen adierazpen batzuk manipulatu dituela egotzita
BBCko Tim Davie zuzendari nagusiak eta Deborah Turness albistegien ataleko kontseilari delegatuak dimititu dute. Donald Trump AEBetako presidenteari buruzko dokumental batean, haren esanak
www.argia.eus
November 10, 2025 at 11:19 AM
Aranzadi Zientzia Elkarteak eta Euskal Prospekzio Taldeak egin dute desobiratzea. Hezurrak egoera txarrean egon arren, gorpuak identifikatzeko itxaropena dute, eta “oroimena duintzeko eta familiek zauriak sendatzeko” urratsa dela nabarmendu dute.

www.argia.eus/albistea/ger...
Gerra Zibileko bi borrokalariren gorpuzkiak berreskuratu dituzte Saibigainen
Aranzadi Zientzia Elkarteak eta Euskal Prospekzio Taldeak egin dute desobiratzea. Hezurrak egoera txarrean egon arren, gorpuak identifikatzeko itxaropena dute, eta “oroimena duintzeko eta
www.argia.eus
November 10, 2025 at 10:29 AM
IRITZIA | Adur Larrearen aste honetako zinta:
November 10, 2025 at 10:23 AM